2 KRONIKAK 8
8
Salomonen beste zenbait lan
(1 Erg 9,10-28)
1Hogei urte behar izan zituen Salomonek Jaunaren etxea eta bere jauregia eraikitzeko. 2Gero, Huram erregeak emandako hiriak berreraiki zituen, israeldarrak beraietan bizi zitezen.
3Ondoren, Hamat-Tzoba#8,3 Hamat-Tzoba: 2 Sm 8,3.9an eta 1 Kro 18,3an esaten denez, Damaskotik iparraldera zeuden bi erreinu txiki ziren Hamat eta Tzoba. Tadmor (4. tx.ean), berriz, gerora Palmira deitua, ipar-ekialdera zegoen oasi bat zen. hiriari eraso eta hartaz jabetu zen. 4Basamortuan Tadmor hiria eta Hamat lurraldean ere hiriak eraiki zituen, janari-biltegi izateko. 5Bet-Horon Goikoa eta Bet-Horon Azpikoa ere berreraiki zituen; hiri gotortuak izan ziren hauek, harresi, ate, morroilo eta guzti. 6Orobat, Baalat eta beronenak ziren biltegi-herrixkak berreraiki zituen, baita guda-gurdi eta zaldiak gordetzekoak ere. Nahi izan zuen guztia eraiki zuen Salomonek, nola Jerusalemen hala Libanon eta bere menpeko lurralde osoan.
7Israeldar ez ziren hitita, amortar, periztar, hibiar eta jebustarren artetik bizirik gelditu zirenak, 8hau da, israeldarrek suntsitu ezinik herrialde hartan gelditu zirenen ondorengoak, lan egitera behartu zituen Salomonek, gaurdaino. 9Israeldarren artetik, ordea, ez zuen inor esklabo izatera behartu#8,9 ez… esklabo izatera behartu: Ik., ordea, 1 Erg 5,27.; baizik eta bere gudari, ofizial eta gurditeriaren eta zalditeriaren arduradun egin zituen. 10Salomonek antolatu zituen lanen arduradun-buruak, berriz, berrehun eta berrogeita hamar#8,10 berrehun eta berrogeita hamar: 1 Erg 9,23an bostehun eta berrogeita hamar dira. ziren; hauek gainbegiratzen zituzten langileak.
11Salomonek, bere emazteetarik bat, faraoiaren alaba, Daviden Hiritik berarentzat eraikitako jauregira igoarazi zuen, bere baitan esanez: «Nire emazte honek ez du zilegi Israelgo errege Daviden jauregian bizitzea, santuak baitira Jaunaren kutxa egon deneko tokiak».
12Salomonek erre-opariak eskaintzen zituen Jaunarentzat, atalondo aurrean eraikia zuen aldarean. 13Moisesek aginduaren arabera, egunero eskaintzen zituen erre-opariak, baita larunbatetan, ilberri-jaietan eta urteko jai nagusietan ere: Legamia gabeko Ogien Jaian, Asteen Jaian eta Etxola Jaian.#larunbatetan Zen 28,9-10. ilberri-jaietan Zen 28,11-15. urteko hiru jai nagusietan Ir 23,14+. 14Bere aita Daviden aginduari jarraituz, Salomonek apaiz-taldeei beren eginkizunak#8,14 Apaiz-taldeen eginkizunak zein ziren jakiteko, ik. 1 Kro 23—26. ezarri zizkien; lebitarrei, Jaunaren gorespenak kantatu eta apaizei eguneroko kultuan laguntzekoa. Atezain-taldeei tenpluko ateak zaintzeko eginkizuna eman zien, Davidek, Jainkoaren gizonak, agindu bezala.#apaiz- eta lebitar-taldeak 1 Kro 23—26. 15David erregeak apaizei eta lebitarrei buruz emaniko agindu guztiak bete zituzten denek, baita altxorrei buruzkoak ere.
16Horrela burutu zuen Salomonek bere asmoa, lehen harria ezarri zutenetik Jaunaren etxea bukatu arte. Erabat burutua zen, beraz, tenplua.
17Ondoren, Etzion-Geber eta Elatera#8,17 Etzion-Geber, Elat: Ik. 1 Erg 9,26 oh. joan zen Salomon. Hiri hauek Itsaso Gorriaren ertzean daude, Edom lurraldean. 18Tiroko errege Huramek, funtzionario batzuen bidez, itsasontziak eta itsasgizon trebeak bidali zizkion Salomoni, eta haiek, Salomonen zerbitzariekin batera, Ofir-era joan eta hamabost tona inguru urre ekarri zioten Salomon erregeari.
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso