YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGEAK 13

13
1Jeroboam aldarean intsentsua erretzen ari zela, Jainkoaren gizon bat heldu zen, Jaunaren aginduz, Judatik Betelera. 2Eta Jaunaren aginduz, deiadar egin zuen aldarearen kontra, esanez: «Aldarea, aldarea! Hau dio Jaunak: “Daviden ondorengoen artean seme bat jaioko da; Josias deituko diote. Zure gainean intsentsua erretzen duten kultu-lekuetako apaizak hil eta eskaini egingo ditu zure gainean. Giza hezurrak erreko#13,2 Josias: Ik. 2 Erg 22 eta 23 kap.ak, eta bereziki 23,15-16. Giza hezurrak erreko: Josiasek kutsatu egingo du aldarea (ik. 2 Erg 23,16); horregatik, ezin izango da aldare horretan sakrifiziorik eskaini. dituzte zure gainean!”»
3Egun hartan bertan, ezaugarri bat eman zuen Jainkoaren gizonak, esanez: «Honetan igarriko duzue Jaunak hitz egin duela: Zartatu egingo da aldarea eta lurrera isuriko gainean duen errautsa».
4Jainkoaren gizonak Betelgo aldarearen aurka oihukatu zuen mehatxua entzutean, Jeroboam erregeak aldare gainetik besoa luzatu eta agindu zuen: «Harrapa ezazue!» Baina Jainkoaren gizonaren aurka luzatutako besoa gogortu egin zitzaion eta ezin izan zuen bildu.#besoa gogortu Za 11,17. Ik. Mt 12,10 par. 5Aldarea zartatu egin zen eta errautsa aldaretik behera isuri, Jainkoaren gizonak, Jaunaren aginduz, emaniko ezaugarriaren arabera.
6Orduan, esan zion erregeak Jainkoaren gizonari:
—Bare ezazu, otoi, Jauna, zeure Jainkoa; eskatu berari nire alde, besoa bere onera itzul dakidan.
Jainkoaren gizonak baretu zuen Jauna eta besoa bere onera etorri zitzaion erregeari, lehen bezalaxe geldituz. 7Orduan, esan zion erregeak Jainkoaren gizonari:
—Zatoz gurera zerbait jatera. Esku-erakutsi bat egin nahi nizuke.
8Jainkoaren gizonak, aldiz, erantzun zion erregeari:
—Zeure ondasunen erdia emango bazenit ere, ez nintzateke zurekin joango, ezta ogirik jango, ez urik edango ere toki honetan.#Zeure ondasunen erdia Zen 22,17-18. Ik. Est 5,3.6; 7,2; Mk 6,23. 9Izan ere, agindu hau eman dit Jaunak: «Ez jan ogirik, ez edan urik, ez itzuli lehen joan zaren bidetik».
10Horrela, bada, beste bide batetik joan zen, Betelera etortzeko hartu zuen bidetik itzuli gabe.
Jainkoaren gizonak esana bete ez
11Bazen Betelen profeta zahar bat. Jainkoaren gizonak egun hartan Betelen egin zuena adierazi zioten semeek#13,11 adierazi zioten semeek: Hebreerazko testuak dio: semeak esan zion aitari.; baita gizon hark erregeari esan ziona ere. 12Aitak galdetu zien semeei:
—Zein bidetatik joan da?
Ikusia zuten semeek zein bidetatik joan zen Judatik etorririko Jainkoaren gizon hura. 13Aitak agindu zien semeei:
—Txalmatu iezadazue astoa!
Astoa txalmatu ziotenean, gainean jarri 14eta Jainkoaren gizonaren bila abiatu zen. Zuhaitz handi baten itzalean eseria aurkitu zuen eta galdetu zion:
—Zu al zara Judatik etorri den gizona?
Hark erantzun:
—Neu nauzu.
15Orduan, lehenengoak:
—Zatoz nirekin etxera, zerbait jatera.
16Jainkoaren gizonak ihardetsi zuen:
—Ezin naiz itzuli, ezta joan ere zurekin. Ez dut ogirik jango, ez urik edango toki honetan, 17Jaunak hau agindu baitit: «Ez jan ogirik han, ez edan urik, ez itzuli joan zaren bide beretik».
18Beste profetak, alabaina:
—Profeta nauzu ni ere zu bezala, eta mezulari bat mintzatu zait Jaunaren izenean, esanez: «Itzularazi hori zeure etxera; jan dezala ogia eta edan ura».
Gezurra zioen.#mezulari bat Ga 1,8. 19Baina Jainkoaren gizonak profetarekin joan eta haren etxean jan zuen ogia eta edan ura.
Jainkoaren gizona gaitzetsia
20Hortan, mahaian zeudelarik, Jainkoaren hitza etorri zitzaion itzularazi zuen profeta zaharrari, 21eta honela egin zion oihu Judatik etorritako Jainkoaren gizonari:
—Hona zer dioen Jaunak: «Ez duzu egin Jaunaren esana; ez duzu bete Jaunak, zeure Jainkoak, eman zizun agindua. 22Itzuli egin baitzara eta debekatu nizun tokian jan duzu ogia eta edan ura. Horregatik, zure gorpua ez dute zure gurasoen hilobian lurperatuko».#ez dute zure gurasoen hilobian lurperatuko Is 14,19; Jr 8,1-2. Ik. Has 23; 49,30; 2 Erg 22,20.
23Jan eta edan ondoren, itzularazi zuen profeta zaharrak Jainkoaren gizonari astoa txalmatu zion 24eta joan egin zen hau. Lehoia atera zitzaion bidera eta hil egin zuen gizona. Gorpua bidean etzana gelditu zen, astoa eta lehoia alde banatan zituela.#Lehoia atera 20,36; 2 Erg 2,24; 17,25. 25Bide hartatik zihoazen gizon batzuk, gorpua lurrean eta lehoia aldamenean ikustean, profeta zaharra bizi zen hirira joan ziren aditzera ematera.
26Gizon hura itzularazia zuen profeta zaharrak, berri hori jakitean, esan zuen: «Jainkoaren gizona da! Ez du bete Jaunaren agindua, eta Jaunak lehoiaren atzaparretara eman du; lehoiak zatikatu eta hil egin du, Jaunak aurrez esana zion bezala».
27Gero, esan zien bere semeei:
—Txalmatu iezadazue astoa!
Txalmatu ziotenean, 28joan egin zen. Eta han aurkitu zuen hilotza lurrean, astoa eta lehoia aldamenean zutik zituela. Lehoiak ez zuen gorpua jan, ezta astoa zatikatu ere. 29Profeta zaharrak Jainkoaren gizonaren gorpua hartu, asto gainera jaso eta eraman egin zuen. Hirira itzulirik, hiletak egin eta lur eman zion. 30Bere hilobian ehortzi zuen gorpua eta negar egin zion, esanez: «Ai, ene anaia!#13,30 Ai, ene anaia!: Hileta-kantu baten hasiera dateke esaera hau (ik. Jr 22,18 eta 34,5).» 31Lur eman ondoren, esan zien bere semeei:
—Ni hil nadinean, ehortz nazazue Jainkoaren gizona ehortzia dagoeneko hilobian. Ezarri nire hezurrak haren hezurren ondoan. 32Beteko da bai mehatxua, Betelen dagoen aldarearen kontra eta Samariako hirietan dauden muinoetako kultu-leku guztien kontra gizon hark, Jaunaren aginduz, oihukatu zuen mehatxua.
Jeroboamen bekatua
33Gertakari honen ondoren, Jeroboamek, bere jokabide okerretik aldendu ordez, kultu-lekuetako apaizak herriko jende xehearen artetik hartzen jarraitu zuen. Kargu hori gogoko zuen edonor sagaratu#13,33 sagaratu: H.h., eskua betetzen zion. Esaera honek apaiz izendatu edo sagaratu esan nahi du (ik. Ir 28,41). ohi zuen kultu-lekuetako apaiz izateko. 34Honetan datza Jeroboamen errege-etxearen bekatua; horregatik desegin eta suntsiarazi zuten lur gainetik.

Currently Selected:

1 ERREGEAK 13: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy