YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGEAK 12

12
ISRAELGO ETA JUDAKO ERREINUEN HISTORIA (12,1—16,34)
Sikemgo batzarra
(2 Kro 10,1-15)
1Roboam Sikemera joan zen, Sikemen#12,1 Sikem: Antzinako toki hau (ik. Has 12,6; 33,18; Jos 24) garrantzitsua bilakatu zen israeldarrentzat. Pasarte honetatik aurrera, Israel izenak, maiz, Israel, hau da, iparraldeko erreinua, adierazten du (ik. 2 Sm 2,9 eta oh.; 4,1; 5,5). batzartua baitzegoen Israel herri osoa, bera errege izendatzeko. 2Nebaten seme Jeroboam Egipton zen, Salomonengandik ihesi joana. Sikemgoa jakin zuen arren, Egipton gelditu zen#12,2 Egipton gelditu zen: Grekozko eskuizkribu batzuek eta 2 Kro 10,2 pasarteak Egiptotik itzuli egin zen diote.. 3Baina etortzeko dei egin zioten. Orduan, Jeroboam, israeldar biltzar osoarekin, Roboamengana joan zen, esatera:
4—Zuen aita Salomonek uztarri astuna ezarri zigun. Arindu, bada, zuen aitak ezarri zizkigun morrontza gogorra eta uztarri astuna, eta zerbitzari izanen gaituzu.#uztarri astuna Ik. 5,27-32+.
5Roboamek erantzun zien:
—Zoazte orain, eta itzul zaitezte etzi.
Eta jendeak alde egin zuen.
6Roboam erregeak galdetu zien, beraren aita Salomon bizi zelarik haren zerbitzari izaniko kontseilariei:
—Zer aholkatzen didazue? Zer erantzun behar diot jende honi?
7Kontseilariek erantzun zioten:
—Zeure herriaren zerbitzari egiten bazara, amore eman eta hitz onez erantzuten badiezu, zerbitzari izanen dituzu beti.
8Roboamek, ordea, ez zuen aintzat hartu kontseilarien aholkua; baizik eta berarekin batera hazi ziren eta bere zerbitzura zituen gazteei galdegin zien:
9—Zer aholkatzen didazue? Zer erantzun behar nioke, gure aitak ezarri zion uztarria arintzeko eskatu didan jende horri?
10Erregearekin batera hazi ziren gazte haiek erantzun zioten:
—Hona zer erantzun behar zeniokeen, zure aitak ezarri zion uztarria arintzeko eskatu dizun jende horri: «Nire atzamar txikia lodiago da gure aitaren gerria baino#12,10 Nire atzamar… baino: Esaera honek zera adierazi nahi du: Salomon erregeak egin ziena ez zela deus ere izan, beraren seme Roboamek egingo zienaren aldean.. 11Gure aitak uztarri astuna ezarri zizuela? Astunagoa ezarriko dizuet nik! Gure aitak larruzko zartailuz zigorkatzen zintuztela? Burdinazko muturdunez zigorkatuko zaituztet nik!»
12Hiru egunen buruan etorri zen Jeroboam, herri osoarekin, Roboamengana, beronek esana baitzien itzultzeko. 13Erregeak oso zakar erantzun zion herriari, kontseilariek emana zioten aholkua aintzat hartu gabe, 14eta gazteek emana ziotenari jarraiki. Hau esan zion jendeari: «Gure aitak uztarri astuna ezarri zizuela? Astunagoa ezarriko dizuet nik! Gure aitak larruzko zartailuz zigorkatzen zintuztela? Burdinazko muturdunez zigorkatuko zaituztet nik!»
15Erregeak, beraz, ez zion entzun jendeari, halaxe erabakia baitzuen Jaunak, Xiloko Ahias profetaren bidez Jaunak Nebaten seme Jeroboami esana betetzeko.
Erreinua erdibitua
(2 Kro 10,16—11,14)
16Israel herriak, erregeak kasurik ere ez ziola egiten oharturik, ihardetsi zion:
«Ez dugu deus ere nahi Davidekin!
Ez dugu parterik nahi
Jeseren semearekin!
Zeuen etxoletara, israeldarrok!
Zaindu zeuk zeure etxea, David!»
Horrela, bada, israeldarrak beren etxoletara joan ziren#12,16 israeldarrak beren etxoletara joan ziren: Jerusalemgo errege Roboamengandik bereizi eta beste erreinu bat egin zutela adierazi nahi du esaera horrek, Israel erreinua, iparraldekoa alegia..#Zeuen etxoletara, israeldarrok 2 Sm 20,1.
17Halere, Roboamek jarraitu zuen Judako hirietan bizi ziren israeldarren errege izaten.
18Lanera behartuen arduradun zen Adoram#12,18 Adoram: Segur aski pertsonaia hau 4,6ko Adoniram izenekoa bera da. bidali zuen Roboamek; baina israeldar guztiek harrika eman zioten eta hil egin zuten. Orduan, igo zen bizkor Roboam erregea bere guda-gurdira eta Jerusalemera joan zen ihesi. 19Honela banandu zen Israel Daviden errege-etxetik gaurdaino.#banandu Si 47,21.
20Israeldarrek, Jeroboam itzulia zela jakin zutenean, biltzarrera deitu eta Israel osoaren errege izendatu zuten. Daviden errege-etxeari Juda leinuak beste inork ez zion jarraitu#12,20 Tx. honek dioena ez dator bat 3. eta 12. tx.etan Jeroboami buruz esandakoarekin, non eta beste biltzarren bat aipatzen ez duen behintzat..
21Roboamek, Jerusalemera heltzean, Juda eta Benjaminen leinuetako jende guztia bildu zuen: aukerako ehun eta laurogei mila gizon ziren gudurako gai. Israeldarren aurka borrokatzeko asmoa zuen Salomonen seme Roboamek, erreinua berreskuratzeko. 22Baina Jainkoak honela hitz egin zion Jainkoaren gizon zen Xemaiasi: 23«Esaiozu Salomonen seme eta Judako errege Roboami, baita Juda eta Benjaminen leinuetakoei eta gainerako jendeari ere: 24“Hau dio Jaunak: Ez joan zeuen senide dituzuen israeldarren kontra borrokatzera. Itzul bedi nor bere etxera, nire erabakiz gertatu baita gertatu dena”».
Aditu zuten Jaunaren hitza eta itzuli egin ziren, Jaunak esan bezala.#Ez joan… borrokatzera Ik. 14,30; 15,6.
25Jeroboamek gotortu egin zuen Sikem hiria Efraimgo mendialdean eta bertan gelditu zen. Gero, handik irten eta Penuel#12,25 Sikem: Dirudienez, Sikem zen Israelgo edo Ipar Erresumako lehen hiriburua, baina ez luzaroan. Gerora, Tirtza eta Samaria izango ziren. Penuel: Jordan ibaiaz ekialdera zegoen hiria; Jakobek aingeruarekin izan zuen borrokaldia oroitarazten du (ik. Has 32,31 eta oh.). gotortu zuen.
Jeroboamen bekatua
26Jeroboamek honela zioen bere baitan: «Oraindik ere Daviden ondorengoak nagusi daitezke erreinu osoaz. 27Nire erreinuko jende hau opariak eskaintzeko Jerusalemera, Jaunaren etxera, igotzen bada, Judako errege Roboamengana, lehengo bere jaunarengana, itzuli egingo da jende honen bihotza. Orduan, hil egingo naute eta Judako errege Roboamengana itzuliko dira».
28Hala, Jeroboam erregeak, aholku eskatu ondoren, bi zekor-irudi egin zituen eta esan zion jendeari: «Aurrerantzean ez duzue Jerusalemera igo beharrik. Israel herri, hona hemen Egiptotik atera zintuen Jainkoa!#12,28 atera zintuen Jainkoa: H.h., atera zintuzteten jainkoak (ik. Ir 32,1-5).»
29Zekor bat Betelen kokatu zuen eta bestea Danen#12,29 Betel eta Dan: Israel erreinuaren hego- eta ipar-mugetan zeuden eta jauretxe bana zuten (ik. Ep 18,27-30; 20,22-24; 1 Sm 7,16)..#Betel Has 12,8; 28,10-22; Am 3,14; 5,5-6; 7,13. Dan Ep 17—18; Am 8,14. 30Honek guztiak bekatura#12,30 bekatura: Bekatu hau adierazteko, Erregeak izeneko bi liburuek maiz Jeroboamen bekatua aipatzen dute (ik. 13,34; 15,26.34; 2 Erg 3,3; 10,29.31, etab.). eragin zion jendeari. Herria bi zekor haietariko baten atzetik joan zen Daneraino.
31Jeroboamek kultu-lekuak egin zituen muinoetan eta, haietarako, Lebiren ondorengoak ez ziren apaizak izendatu zituen jende artetik.
32Jeroboamek, gainera, Judan egin ohi zenaren antzeko jai bat#12,32 jai bat: Segur aski Etxola Jaia (ik. 8,2 eta oh.). Berez, jai hau zazpigarren hilaren hamabostean ospatu ohi zen. Baina Juda erreinuko ohiturekin zerikusirik ez zuela adierazteko, Jeroboamek zortzigarren hilaren hamabostean jarri zuen. Beraz, lehengo gaiztakeriez gainera (muinoetan kultu-lekuak eraiki, jaia Jerusalemdik kanpora ospatu, beste apaizgo bat sortu), beste gaiztakeria bat ere egiten du: egutegi liturgikoa aldatu. egin zuen zortzigarren hilabeteko hamabosgarren egunean. Betelen ere bera igo zen aldarera, berak egindako zekor-irudiei opariak eskaintzera, eta bertan izendatu zituen berak eginiko kultu-lekuetako apaizak.
Betelgo kultua gaitzetsia
33Zortzigarren hilabeteko hamabosgarren egunean, bere kasketaz asmatua zuen jaiegunean, Betelen eraikitako aldarera igo zen Jeroboam. Israeldarrentzat antolatu zuen jai hura, aldarera intsentsua erretzera igoz.#bere kasketaz 12,28. Ik. Dt 12,2; 16,2.5-6.11.15-16; 18,1-5.

Currently Selected:

1 ERREGEAK 12: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy