SALMOAK 1
1
1. SALMOA
Bi bideak
1Zorionekoa#1,1 Zorionekoa: Lehen bi salmoak zoriontasun batez hasten eta bukatzen dira, eta Salmo-liburu osoaren sarreratzat har daitezke. gaiztoen egitasmoei jarraitzen ez
diena,#Zorionekoa 2,12; 32,1; 33,12; 34,9; 40,5, etab.; Mt 5,3-11.
2baizik eta Jaunaren hitza atsegin duena
eta hitz hori gau eta egun gogoan darabilena#1,2 gogoan darabilena: Meditazio hau testua ahots isilean irakurriz egin ohi zen.!#Jainkoaren hitza atsegin 19,8-15; 119.
3Ur-xirripen ondoan landaturiko zuhaitzaren antzeko da:
bere sasoian fruitua dakar, eta ez zaio hostorik ihartzen;
egiten duen guztia ongi zaio ateratzen.#ur ondoko zuhaitza Jos 1,8; Jr 17,8; Ez 47,12.
4Ez da hori, ez, gaiztoen zoria:
haizeak daraman orbelaren antzeko dira.#haizeak daraman orbela 35,5; Jb 21,18. Ik. Mt 3,12.
5Auzi-egunean gaiztoek ez dute zutik iraungo;
zintzoen batzarrean ez da bekataririk izango.
6Jaunak zaintzen du zintzoen bidea;
gaiztoena, berriz, hutsean galtzen da.#zintzoen bidea, gaiztoena Jr 21,8+; Es 4,18-19. Ik. Mt 7,13-14.
Currently Selected:
SALMOAK 1: EAB
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso