ZAKARIAS 6
6
Zortzigarren ikuskaria: lau gurdiak
1Begiak berriro jaso eta lau gurdi ikusi nituen bi mendiren artetik agertzen; mendiak brontzezkoak ziren. 2Lehenengo gurdiko zaldiak gorriak ziren, bigarrengoak beltzak,#zaldiak 1,8+. 3hirugarrengoak zuriak, eta laugarrengoak nabarrak. 4Adierazpenak ematen zizkidan aingeruari galdetu nion:
—Zer esan gura dute, jauna?
5Aingeruak erantzun zidan:
—Zeruko lau haizeak dira: mundu osoaren Jabearen zerbitzuan daude, eta orain badoaz.#Zeruko lau haizeak Jr 49,36; Ez 37,9; Dn 7,2; 11,4. mundu osoaren Jabe 4,14+. 6Zaldi beltzen gurdia iparraldeko lurralderantz, zaldi zuriena haien atzetik, eta nabarrena hegoaldeko lurralderantz#6,6 hegoaldeko lurralderantz: Segur aski, jatorrizko testua aldatua dago, 6,1-3ko lau zaldi-taldeak hirutan gelditu baitira, eta bi norabide bakarrik azaltzen baitira..
7Zaldiak bizi-bizi atera ziren, lurra arakatzeko prest. Jaunak agindu zien:
—Joan eta zeharkatu lurbira osoa.
Horixe egin zuten. 8Eta Jaunak dei egin eta esan zidan:
—Hara, iparralderantz atera direnek baretu dute nik iparraldeko lurraldearen aurka dudan haserrea#6,8 iparraldeko lurraldea: Ik. 2,10 oh. baretzen dute… haserrea: Honela ere itzul daiteke: kokaraziko dute nire espiritua iparraldeko lurraldean; israeldar erbesteratuen gain, noski..
Josue koroatua
9Honela mintzatu zitzaidan Jauna: 10«Zoaz gaur berton Sofoniasen seme Josiasen etxera eta hartu Heldai, Tobias eta Jedaiasen, Babiloniatik itzuli diren erbestetu horien, emaitzak.#Sofonias 2 Erg 25,18; Jr 29,25.29; 37,3. 11Har itzazu urrea eta zilarra, egizu koroa eta ezarri buruan Jotzadaken seme Josue apaiz nagusiari#6,11 Josue apaiz nagusia: Josue apaiz nagusiaren ordez Zorobabel gobernaria azaltzen zen hemen jatorrizko testuan; hala eskatzen du jarraiko iragarpenak: Zorobabel Daviden jatorrikoa zen eta tenpluaren berreraikitzailea (ik. 6,13). Aldaketa honen bidez, erbeste osteko elkartearen gobernuan apaizgoak lortu zuen lehentasuna adierazten da..#Josue apaiz nagusia 3,1+. 12Eta adierazi berari Jaun ahalguztidunak dioena:
«Hona “Ernamuin#6,12 Ernamuin: Ik. 3,8 oh.”
deitua den gizona;
horren etorreran
dena erneberrituko da;
berriro jasoko du
Jaunaren tenplua.#tenplua berreraiki Ag 1,2+. Ik. 2 Sm 7,13; 1 Erg 8,20.
13Bera da Jaunaren tenplua
jasoko duena;
ohorez betea izango da
eta errege-aulkian jesarriko
gobernatzeko;
apaiza ere bere aulkian jesarriko da,
eta zeharo bat etorriko dira biak.#bat etorriko biak Ik. 4,14.
14Koroa Jaunaren tenpluan
geratuko da,
Heldaik#6,14 Heldai: 6,9aren arabera zuzendua; hebreerazkoak aldatua dakar izena: Helem., Tobiasek
eta Jedaiasek egindakoaren
eta Sofoniasen seme Josiasen
bihotz-zabalaren oroigarritzat.
15Jaunaren, zeuen Jainkoaren, esana
benetan betetzen baduzue,
urruti daudenak ere etorriko dira
Jaunaren tenplua jasotzera».
Orduan jakingo duzue
Jaun ahalguztidunak
bidali nauela zuengana.#Jaunaren esana bete Dt 28,1. urruti daudenak ere 2,10-11. tenplua jasotzera Ag 1,8.14. Zakariasen misioa 2,12+.
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso