Skip to content

ZAKARIAS 4

4
Bosgarren ikuskaria: argimutila eta bi olibondoak
1Itzuli zen niri adierazpenak ematen zizkidan aingerua eta esnatu egin ninduen, lotan dagoena esnatzen den bezala, 2eta galdetu zidan:
—Zer ikusten duzu?
Nik erantzun:
—Urre hutsezko argimutila ikusten dut, oliontzia gainean duela; zazpi kriseilu ditu eta zazpi hodi, olioa kriseiluetara eramateko.#Zer ikusten duzu? 5,2; Jr 1,11-13; Am 7,8; 8,2. argimutila Ir 25,31; 1 Erg 7,49; Ap 2,1. 3Eta argimutilaren ondoan, bi olibondo ezker-eskuin.
4Orduan, aingeruari galdetu nion:
—Zer adierazten dute, jauna?
5Adierazpenak ematen zizkidan aingeruak erantzun zidan:
—Baina, ez ote dakizu zer adierazten duten?
Eta nik:
—Ez, jauna.
6aOrduan, hark azaldu egin zidan#4,6a 4,5eko galderari erantzuna 4,10b-an aurkitzen dugu; Zorobabeli buruzko 4,6b-10a zatiak galderaren eta erantzunaren arteko jarraipena moztu egiten du; horregatik, 14. tx.aren ondoren eman dugu.:
10b—Zazpi kriseilu horiek, lurbira osoa arakatzen duten Jaunaren begiak adierazten dituzte.#begiak 3,9; Ap 5,6.
11Orduan, nik galdetu nion:
—Eta zer adierazten dute argimutilaren ezker-eskuin dauden bi olibondo horiek?
12Eta berriro ekin nion:
—Zer adierazten dute olioa daramaten urrezko bi hodien ondoan dauden bi olibondo-adarrok?
13Hark esan zidan:
—Baina, ez al dakizu benetan?
—Ez, jauna —erantzun nion.
14Hark, orduan:
—Mundu osoaren Jabea zerbitzatzeko olioz sagaratuak izan diren bi gizonak#4,14 olioz sagaratuak izan diren bi gizonak: Josue apaiz nagusia eta Zorobabel gobernaria, elkartearen bi buruak. dituzu horiek.#Mundu osoaren Jabea 6,5; Jos 3,13; Mi 4,13; Ap 11,4.
Jaunaren agintzaria Zorobabeli
6bAingeruak Jaun ahalguztidunaren hitzok Zorobabeli#4,6b Zorobabel: Ik. Ag 1,1 oh. adierazteko agindu zidan: «Zeure eginkizuna ez duzu boterez, ez indarrez beteko, nire espirituaz baizik.#Zorobabel Ag 1,1+. ez boterez, ez indarrez Os 1,7+. 7Eta hi, mendia besteko harri-multzo#4,7 mendia besteko harri-multzo: Agian, tenplua desegitean gelditu zen hondakin-piloari buruz esana; hondakin-piloa garbitua dute dagoeneko, aurreratua baitago tenpluaren eraikuntza (ik. 4,9). hori, berdindu egingo hau Zorobabelek. Honek aterako du tenplua burutuko duen harria. Orduan, jendeak honela egingo du deiadar: Hori bai ederra, hori!»#tenplua burutuko duen harria 4,10a; Is 28,16; 1 P 2,4.
8Beste mezu hau ere eman zidan Jaunak: 9«Zorobabelek bere eskuz jarri zituen etxe honen oinarriak eta bere eskuz burutuko du etxea». Orduan jakinen duzue Jaun ahalguztidunak bidali nauela zuengana. 10aHasiera apala arbuiatzen zuena ere poztu egingo da, tenplua burutuko duen harria Zorobabelen eskuetan ikustean.#Hasiera apala Ag 2,2-4.