SALMOAK 130
130
130. (129.) SALMOA
Barru-barrutik Jaunari dei barkamen eske
1 Erromes-kanta.
Barru-barrutik egiten dizut dei, Jauna:#Barru-barrutik 69,3; Jon 2,3; Nk 3,55.
2Entzun, Jauna, nire mintzoa!
Beude erne zure belarriak nire erregu-oihura.
3Erruak kontuan badituzu, Jauna,
oi Jauna, nork iraun bizirik?#nork iraun bizirik? 143,2; Mi 7,18-19.
4Baina zuri barkamena dagokizu
eta, barkatuz, zeureganako begirunea pizten diguzu.#zuri dagokizu barkamena Ir 34,7; 1 Erg 8,39-40.
5Jaunaren zain nago, zain bihotz-bihotzez,
haren erantzuna dut itxaro.#Jaunaren zain 27,14+; 119,81; Is 26,9.
6Jaunaren esperoan nago,
gau osoan esna, goiza arte beilari#130,6 gau… beilari: Honela itzuli ohi da: gau-zaindaria goizaren (esperoan) baino gehiago, gau-zaindaria goizaren baino gehiago..
7Izan beza Israelek itxaropen Jaunarengan,
Jaunarena baita maitasuna, Jaunarena askapen betea.
8Berak askatuko du Israel erru guztietatik.#Berak askatuko Israel 25,22; Mt 1,21; Tt 2,14.
Currently Selected:
SALMOAK 130: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso