SALMOAK 129
129
129. (128.) SALMOA
Herriaren zapaltzaileen kontra
1 Erromes-kanta.
«Zenbat gerra egin didaten gaztedanik
—aitor dezake Israelek—,#aitor dezake Israelek 124,1+.
2zenbat gerra egin didaten gaztedanik!
Baina ez didate gaina hartu.
3Goldeaz lurra bezala urratu didate bizkarra,
golde-arrasto luzeak eginez.
4Baina Jaunak, zuzena baita,
hautsi egin du gaiztoen uztarria».
5Jo bezate atzera, lotsaturik, Sion gorroto dutenek!#Jo bezate atzera, lotsaturik 40,15+.
6Izan bitez teilatuko belarraren pareko!
Ebaki aurretik ihartzen da;#teilatuko belarraren pareko Is 37,27.
7ez du egiten harekin igitariak eskutadarik,
ez biltzaileak besakadarik;
8ez die inork esaten, ondotik pasatzean:
«Bedeinka zaitzatela Jaunak!
Jaunaren izenean bedeinkatzen zaituztegu#129,8 Zenbait itzultzailek azken lerroa bereiz ematen du; horren arabera, bigarren lerroa bakarrik izango litzateke pasatzen direnek uzta-biltzaileei zuzenduriko bedeinkazioa (ik. Rt 2,4).».#Jaunaren izenean… 118,26.
Currently Selected:
SALMOAK 129: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso