SALMOAK 118
118
118. (117.) SALMOA
Garaipena ospatuz, tenplura prozesioan
1Goretsazue Jauna, ona baita,
haren maitasuna betikoa baita.#Goretsazue… 106,1+; 118,29.
2Esan bezate israeldarrek: «Haren maitasuna betikoa».#Ik. 115,9-11+.
3Esan bezate aarondar apaizek#118,3 aarondar apaizek: Ik. 115,10 oh.: «Haren maitasuna betikoa».
4Esan bezate Jaunari begirune diotenek:
«Haren maitasuna betikoa».
5Estualdian Jaunari nion dei egin,
eta lasaibide emanez erantzun zidan.#Estualdian Jaunari dei 4,2; 18,7; 120,1. lasaibide eman 31,9+.
6Jauna nire alde, ez naiz beldur:
zer egin dezake nire kontra gizakiak?#zer egin dezake gizakiak? 56,12+; Is 51,12; Erm 8,31.
7Jauna nire alde, nire sendogarri:
etsaien porrotaz alaituko naiz.#etsaien porrotaz alaitu 54,9+.
8Hobe da Jaunarengan babestea gizakiaz fidatzea baino.
9Hobe da Jaunarengan babestea handikiez fidatzea baino.#handikiez fidatzea baino 146,3. Ik. Is 30,2-5.
10Jentil-herriek inguratu ninduten:
Jaunari esker erabat suntsitu nituen#118,10 suntsitu nituen: Hebreerazkoak erdainarazi nituen dio (ik. 1 Sm 18,25-27)..
11Inguratu ninduten, inguratu:
Jaunari esker erabat suntsitu nituen.
12Liztorrek bezala inguratu ninduten,
sua sastrakan bezala zirtaka:
Jaunari esker suntsitu nituen.#Liztorrek bezala Dt 1,44.
13Gogor bultzatu ninduten#118,13 bultzatu ninduten: Antzinako itzulpenen arabera; hebreerazkoak zuk bultzatu ninduzun dio. botatzeko,
baina Jaunak lagun egin zidan.
14Jauna dut indar eta babes, bera salbatzaile.#Jauna indar eta babes Ir 15,2; Is 12,2.
15Poz- eta garaipen-oihuak dira zintzoen etxoletan:
«Jaunaren eskua garaile,#Jaunaren eskua 98,1; Ir 15,6.
16Jaunaren eskua bikain, Jaunaren eskua garaile».
17Ez, ez naiz hilko, biziko baino,
Jaunaren egintzak kontatzeko.#Jaunaren egintzak kontatu 9,2+.
18Bai, gogor zigortu nau Jaunak,
baina heriotzara eraman ez.#zigortu, baina… Jr 30,11+; Jkd 12,20-22; 2 Ko 6,9.
19Zabaldu niri garaileen ateak,
Jauna gorestera sar nadin.#Zabaldu ateak 24,7-10; Is 26,2.
20Hona Jaunaren atea#118,20 Jaunaren atea: Seguruenik, tenpluko sarrera aipatzen da.: sar bitez hemendik garaileak!#sar bitez Ap 22,14.
21Eskerrak zuri, Jauna, erantzun didazulako,
nire salbatzaile izan zarelako.
22Etxegileek bazterturiko harria giltzarri gertatu da.#Etxegileek… giltzarri gertatu da Is 28,16; Za 4,7; Mt 21,42 par.; Eg 4,11; 1 P 2,4-7.
23Jaunak egin du hori, gure begien harrigarri.
24Hauxe da Jaunaren ekintza-eguna:
alai gaitezen eta poztu berarengan!
25Otoi, Jauna, eman garaipena!
Otoi, Jauna, eman arrakasta!
26Bedeinkatua Jaunaren izenean sartzen dena!
Jaunaren etxetik bedeinkatzen zaitugu.#Bedeinkatua… Mt 21,9; 23,39 par. bedeinkatzen zaitugu 129,8; 134,3.
27Argi egin digu Jainko Jaunak egiaz.
Egin prozesioa#118,27 Egin prozesioa: Jatorrizkoaren hitzaren esanahia ez da argia., abarrak eskuetan, aldarearen ertzetaraino.#Jaunak argi egin 18,29+; 67,2+; Is 60,1; 1 Jn 2,8.
28Zu nire Jainko, eskerrak zuri! Ene Jainko, gora zu!
29Goretsazue Jauna, ona baita,
haren maitasuna betikoa baita.#Goretsazue… 118,1.
Currently Selected:
SALMOAK 118: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso