MIKEAS 5
5
Belen, errege berriaren sorterri
1Honela dio Jaunak:
«Zu, Belen Efrata#5,1 Belen Efrata: Toki beraren bi deitura, jatorri ezberdinetatik sortuak (ik. Has 35,19). Jerusalemdik hegoaldera 8 km-ra dago.,
Judako leinuetan
txikienetakoa zara;
baina zuregandik aterako da
Israelen aginduko duena.
Aspaldikoa du jatorria,
antzina-antzinakoa».#Mt 2,6an aipatua. Ik. Jn 7,42. Belen Efrata 1 Sm 17,12; Rt 4,11; Mt 2,1+. Israelen aginduko duena 2 Sm 5,2; 7,8; Jr 30,21.
2Bitartean,
bertan behera utziko du
Jaunak bere herria,
ama izan behar duenak
haurra izan arte.
Orduan, atzerrian
bizirik gelditutako senideak
Israelgoekin elkartuko dira.#ama izan behar duena Is 7,14; Mt 1,23. Ik. Lk 1,26-38.
3Buru berriak
Jaunaren indarrez
gidatuko du herria,
Jaunaren, bere Jainkoaren,
izen handia agertuz.
Lasai biziko da herria,
handi agertuko baita hura
lurraren mugetaraino#herria gidatuko du Ez 34,23-31; Sal 72,3-4; 78,70-72. Ik. Jn 10,1-18.
4eta bakea ekarriko baitu.
Asiria gure lurrera baldin badator,
gure jauregiak zapaltzera,
buruzagi ugari#5,4 buruzagi ugari: H.h., zazpi artzain eta zortzi printze. Goranzko zenbaki-sailak —zazpi/zortzi— kopuru handia adierazten du. aterako ditugu
haren aurka.#bakea ekarriko Is 9,5; Sal 72,7.
5Armaz menderatuko dituzte
Asiria eta Nimroden lurraldea;
askatu egingo gaituzte#5,5 Nimrod: Has 10,8-11ren arabera, Mesopotamiako herrien arbasoa da. askatu egingo gaituzte: Hebreerazkoak askatu egingo gaitu dio (5,1-4an aipatzen den pertsonaiak, alegia).
asiriarren eskutik,
hauek gure lur-mugetan sartu
eta gure lurraldea
zapalduko balute.
Israeldarrak nazio artean
6Bizirik geldituriko israeldarrak,
Jaunak bidaltzen duen
ihintza bezala,
belardira jaisten den
euri-lanbroa bezala
izango dira herri askoren artean:
ez dira gizakiaren esku egongo,
ez dute itxaropena
gizakiagan jarriko.#bizirik geldituak 2,12+. ihintza bezala Os 14,6.
7Bizirik geldituriko israeldarrak,
herri askotan sakabanatuak,
lehoia basapiztien artean bezala,
lehoikumea ardien artean bezala
izango dira:
edonon sartzen direlarik,
harrapatu eta txikitu egiten dute,
eta ez da inor
haien eskutik libratuko.#lehoiak bezala harrapatu Is 5,29; Os 5,14.
8Bai, jaso eskua#5,8 jaso eskua: Aditza singularrean dagoenez eta subjektua aipatu gabe, Israel nahiz Jauna izan daiteke.
zeuen etsaien aurka,
eta denak ezereztuak
gertatuko dira.
Jaunak giza euskarriak ezereztuko
9Honela dio Jaunak:
«Egun hartan,
ezereztuko ditut zure zaldiak,
eta guda-gurdiak suntsituko.#zaldiak, guda-gurdiak ezereztu Os 14,4; Ag 2,22; Za 9,10.
10Ezereztuko ditut
zure lurraldeko hiriak,
eta zure gotorleku guztiak
erraustuko.
11Kenduko dizkizut eskuetatik
aztikeria guztiak,
eta aztirik ez duzu
aurrerantzean izango.
12Ezereztuko ditut
zure idolo eta zutarri sakratuak#5,12 zutarri sakratu: Ik. 1 Erg 14,23 oh.
eta zure eskulanen aurrean
ez zara gehiago ahuspeztuko.#idolo eta kultu-tresnak desegin Ir 23,24; 34,13; Os 3,4; 10,2. eskulanen aurrean ahuspeztu Is 2,8; 17,8; Os 14,4.
13Erauziko ditut
zure zutoin sakratuak#5,13 zutoin sakratu: Ik. 1 Erg 14,15 oh.,
eta zure hiriak erraustuko.
14Haserre-suminez mendekatuko naiz
esana egin ez didaten nazioez».
Currently Selected:
MIKEAS 5: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: