YouVersion Logo
Search Icon

MIKEAS 4

4
Jerusalem bakearen hiriburu
(Is 2,2-4)
1Azken egunetan,
Jaunaren etxea dagoeneko mendia,
beste mendien gain
ezarriko du Jaunak,
mendixka guztien gainetik jasoko.
Eta hara joko dute herriek.#hara joko dute herriek Is 56,6-8; 66,18-20; Jr 31,6; Za 8,20-23; 14,16.
2Nazio asko joango dira hara, esanez:
«Zatozte,
igo gaitezen Jaunaren mendira,
Jakoben Jainkoaren etxera;
bere bideak erakutsiko dizkigu,
eta gu haren bidexketan ibiliko gara;
Siondik irakatsiko baitu Jaunak,
Jerusalemdik hitz egingo».
3Hark herri asko epaituko ditu,
nazio indartsuen auziak erabakiko,
baita urrutikoenenak ere.
Ezpatak golde bihurtuko dituzte
eta lantzak igitai.
Ez da naziorik
nazioren kontra altxatuko,
ez dira gehiago
gudurako prestatuko.#Ezpatak golde Jl 4,10. Ik. Ez 39,9; Os 2,20+.
4Nor bere mahats-parrapean
eseriko da,
bere pikondopean,
inoren beldurrik gabe.
Honela agindu du
Jaun ahalguztidunak.#lasai eseri 1 Erg 5,5; Za 3,10.
5Beste herri guztiak
nor bere jainkoaren
esanera dabiltza;
gu, ordea, Jaunaren,
geure Jainkoaren, esanera
ibiliko gara menderen mendetan.#Jaunaren esanera ibili Is 2,5.
Artalde sakabanatua Sionen bilduko
6Honela dio Jaunak:
«Egun hartan,
ardi herrenak bilduko ditut,
nik gogor erabili
eta sakabanatuak batuko.#Jaunak herria bilduko 2,12+. herrenak, sakabanatuak Ez 34; So 3,19.
7Herren eta sakabanatu hauekin,
bizirik geldituekin,
herri indartsua egingo dut.
Eta ni, Jauna,
errege izango naute Sion mendian,
orain eta beti.#Jauna errege Is 52,7.
8Eta zuri, artzain-dorre,
Sion hiriko gotorleku#4,8 gotorleku: Jatorrizkoan Ofel; errege-jauregia eraikia zegoeneko auzoa adierazten du (ik. Is 34,12). horri,
berriro itzuliko zaizu
antzinako agintea,
zuri, Jerusalem hiriburu,
lehen zenuen erregetza».
Jerusalemen sufrimendua eta askapena
9Baina orain,
zer duzu horrela oihu egiteko,
erdiminetan dagoena
bezala egoteko?
Erregerik gabe zaude, ezta?
Kontseilaria hil zaizu.#emakumea erdiminetan bezala Is 66,7-9; Jr 4,31+. Ik. Mt 24,8+. Jaunak salbatuko Jr 31,11.
10Bihurritu zaitez, bai,
egin aiene, Siongo herri,
emakumeak erdiminetan bezala;
orain hiritik aterako baitzarete
eta landan biziko.
Babiloniara joango zarete,
baina han salbatuko zaituzte
Jaunak,
zeuen etsaien eskuetatik askatuko.
11Orain, nazio asko bildu dira
zure aurka; hau diote:
«Profanatua izan bedi;
poz bitez gure begiak,
Sion horrela ikusiz».#nazioak aurka bildu Ez 38—39; Za 14,2; Ap 20,8-9.
12Baina ez dituzte
Jaunaren asmoak ezagutzen,
ezta ulertzen ere haren burubideak;
izan ere, larrainean gari-balak bezala
bildu ditu Jaunak nazioak,#Jaunaren asmoak Is 5,12; 55,8-9; Jr 50,45.
13eta Siongo herriari esaten dio:
«Ea, jo alea.
Burdinazko adardun
eta brontzezko azkazaldun
idia bezain indartsu egingo zaitut.
Herri asko birrinduko dituzu,
eta haiei harrapatutako ondasunak
Jaunarentzat,
lur osoaren Jabearentzat,
sagaratuko dituzu#4,13 birrinduko, sagaratuko dituzu: Antzinako itzulpenen arabera; hebreerazkoak birrinduko, sagaratuko ditut dio. Gerrako harrapakinak Jaunari sagaratzeko ohituraz, ik. Dt 2,34 eta oh.».#jo alea Jr 51,33. Burdinazko adarrak 1 Erg 22,11; Dt 33,17.
14Baina orain, prestatu borrokarako,
hiriko gudari-talde hori#4,14 Tx.eko lehen zatiaren testua eta esanahia ilunak dira..
Etsaiek setiatu gaituzte.
Makilaz masailean jotzen dute
Israelgo agintaria.

Currently Selected:

MIKEAS 4: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in