MIKEAS 6
6
Jauna herriarekin auzitan
1Entzun zer esan didan Jaunak:
«Ea, hasi nire auzia,
hartu mendiak lekuko,
adi bezate muinoek zure ahotsa!»#Jauna auzitan Os 2,4+. hartu lekuko 1,2+.
2Entzun, mendiok, Jaunaren auzia,
entzun,
lurraren betiereko oinarriok;
auzitan ari baita Jauna
bere herriarekin,
salaketan Israelekin:
3«Ene herri, zer egin dizut nik zuri,
zertan izan natzaizu nekagarri?
Erantzun, mesedez!#zer egin dizut Ik. Is 5,4.
4Nik igoarazi zaitut
Egipto lurraldetik,
nik askatu esklabotzatik;
nik bidali ditut Moises,
Aaron eta Miriam
zure aurrean gidari.#Egiptotik igoarazi Dt 5,6+; 1 Sm 8,8; Jr 2,6; Am 2,10+. esklabotzatik Ir 20,2+. Moises eta Aaron bidali 1 Sm 12,6; Sal 77,21. Miriam Ir 15,20-21.
5Ene herri, gogora ezazu
zer asmo gaizto zerabilen
Moabeko errege Balakek,
eta zer erantzun zion
Beor-en seme Balaamek;
gogoratu
Xitimdik Gilgal bitartean
gertatutakoak,
horrela aitor dezazun
zu salbatzeko nik egindako guztia».#Balak eta Balaam Zen 22—24; Jos 24,9-10. Xitimdik Gilgalera Jos 3—4.
Jaunak zuzenbidea nahi, ez opariak
6Zerekin agertuko naiz
Jaunaren aurrean?
Zerekin,
Jainkoari gurtza ematerakoan?
Urteko zekorrak
ekarriko ote dizkiot
erre-oparitzat?
7Zer du Jaunak atsegin?
Ahariak milaka eskaintzea?
Olioa ibaika isurtzea?
Lehen-semea eskaini behar ote diot
neure errebeldiaren ordain?
Sabeleko fruitua,
neure bekatuaren
barkamena eskatzeko?#Lehen-semea eskaini Lb 18,21; 20,2-5; 2 Erg 16,3; 21,6.
8Gizaki hori,
irakatsi zaizu zer den ona,
zer nahi duen Jaunak zuregandik.
Hauxe: zuzenbidez jokatzea,
on izaten saiatzea,
eta zure Jainkoarekin
apaltasunez bizitzea.#zer nahi du Jaunak Dt 10,12; Is 1,17; Os 6,6; Am 5,24+; Sal 40,7-9; 51,18-19. zuzenbidez jokatu Am 5,24+. on izan Os 2,21; 4,1; Za 7,9; Mt 23,23.
Jaunak Jerusalemgo zuzengabekeriak zigortu
9Deika ari zaio Jauna hiriari
—zentzuzkoa da
hari begirune izatea—:
«Israelgo leinu eta herriko batzar,
entzun#6,9 Tx.eko hebreerazko testua iluna da. zentzuzkoa… izatea: Grekozko itzulpenaren arabera, hebreerazkoa ulertezina baita.!
10Jasan behar ote ditut
gaiztoaren etxea eta ondasunak,
okerbidez eta sasineurri
madarikatuz sortuak?
11Ontzat eman ote dezaket
okerreko pisuak
eta neurri faltsuak erabiltzea?#neurri faltsuak Am 8,5+.
12Hiri honetako aberatsek
gogorkeriara jotzen dute;
hemengo bizilagunak
gezurra dariela mintzo dira,
maltzurkeria besterik ez dute ahoan.#gogorkeria 2,1-2; Ez 22,29; Am 3,9+; Sal 73,6; Lk 3,14.
13Horregatik,
nik ere zigorrez jotzen zaitut,
zure bekatuengatik hondatu egiten.
14Jan, bai, jango duzu, baina ase ez;
goseak#6,14 goseak: Hebreerazko hitzaren esanahia ez da segurua. erreko zaitu.
Zerbait gorde nahiz ibiliko zara,
baina ezin;
eta zerbait gordeko bazenu ere,
ezpataz suntsituko nuke.#ase gabe jan Os 4,10.
15Erein, bai, ereingo duzu,
baina uztarik bildu ez;
oliba-alea zapaldu, bai,
baina zeure burua gantzutu ez;
mahatsa zapaldu, bai,
baina ardorik edan ez.#uztarik ez Am 5,11+.
16Omri erregearen aginduak
eta Akaben#6,16 Omri: Ik. 1 Erg 16,23-28. Akab: Omriren semea, herriari idolatriara eragiten nabarmendu zena (ik. 1 Erg 16,29-34). familiaren ohiturak
gordetzen dituzu:
haien esanetara zabiltza.
Horregatik,
zuen hiria hondatua utziko dut
eta bizilagunak lotsa gorrian.
Nire herriaren lotsaizuna
jasan beharko duzue».
Currently Selected:
MIKEAS 6: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: