YouVersion Logo
Search Icon

MIKEAS 3

3
Buruzagien aurka
1Zuei diotsuet,
Jakoben ondorengoen buruzagioi,
Israelgo agintarioi:
«Ez al dagokizue zuei
zuzenbideaz arduratzea?#zuzenbidearen arduradun Os 5,1+.
2Baina ez: ongia gorroto
eta gaizkia maite duzue.
Larrua kentzen diozue jendeari,
eta hezur hutsetan uzten».#ongia gorroto, gaizkia maite Ik. Is 5,20; Am 5,15.
3Nire herriaren haragia jaten dute,
larrua kentzen diote,
eta hezurrak apurtzen;
eltzerako haragia#3,3 haragia: Grekozko itzulpenaren arabera erantsia. bezala
puskatzen dute,
lapikorako okela bezala.#jendea xehatu Is 3,15; Ez 34,10.
4Beraz, Jaunak ez die entzungo,
oihu egingo diotenean;
aurpegia gorde egingo die orduan,
beren egintza gaiztoengatik.#ez die entzungo 3,7; Is 1,15; 59,2; Jr 11,11.
Herria engainatzen duten profeten aurka
5Honela dio Jaunak
nire herria desbideratzen duten
profetei buruz:
«Jatekoa ematen dietenei
bakea iragartzen diete;
ahora ezer ematen
ez dietenei, berriz, gerra santua.#herria desbideratzen duten profetak Jr 14,13-16; 23,13-22; Ez 13,10.16.
6Horregatik, ikuskarien ordez
gau beltza izango dute,
igarpenen ordez iluna.
Eguzkia sartu egingo da
profeta horientzat,
eta eguna ilundu».#ikuskarien ordez iluna Za 13,4-5. Ik. Jr 23,12.
7Ikusleak lotsatu egingo dira,
igarleak ahalkez gorrituko;
ahoa itxi egingo dute denek#3,7 ahoa itxi egingo dute denek: H.h., denek biboteak estaliko dituzte.,
ez baitute
Jainkoaren erantzunik izango.
8Ni, ordea,
Jaunaren espirituaz betea nago,
haren indar, zuzentasun
eta kemenaz betea,
Jakoben ondorengoei
beren errebeldia
eta Israeli bere bekatua adierazteko.
Jerusalemen hondamendia iragarri
9Entzun hau,
Jakoben herriaren buruzagiok,
Israelgo agintariok,
zuzentasuna higuintzen
eta zuzenbidea okertzen duzuenok:#zuzenbidea okertu Am 2,6-7+; 5,7+.
10odolaz eraikitzen duzue Sion,
bidegabekeriaz Jerusalem.#odolaz hiria eraiki Hab 2,12+.
11Buruzagiek eskupekoaren truke
epaitzen dute,
apaizek soldatagatik irakasten,
profetek diru-ordainetan iragartzen;
eta, halere,
Jaunarengan babesten dira, esanez:
«Ez al dugu, bada, Jauna geurekin?
Zoritxarrak ez gaitu joko».#arduradunen saldukeria 7,3; Is 1,23; Ez 13,19. Jauna gurekin Ik. 2,7; Jr 7,3-10. Zoritxarrik ez Jr 5,12.
12Horregatik, zuen erruz,
goldalur bihurtuko da Sion,
harri-pila Jerusalem,
baso tenpluaren mendia.#Jr 16,18an aipatua. Ik. 1,6.

Currently Selected:

MIKEAS 3: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in