YouVersion Logo
Search Icon

MATEO 17

17
Antzaldaketa: nekaldi ondoko aintza aurrez agertu
(Mk 9,2-13; Lk 9,28-36)
1Handik sei egunera, Jesusek Pedro, Santiago eta honen anaia Joan hartu eta mendi garai batera eraman zituen aparte. 2Eta antzaldatu egin zen haien aurrean: aurpegia eguzkia bezain distiratsu bihurtu zitzaion eta jantziak argia bezain zuri.#Ik. 2 P 1,16-18. distiratsu 28,3; Ap 1,14. 3Hartan, Elias eta Moises agertu zitzaizkien Jesusekin hizketan.#Elias 11,14+; 1 Erg 19,9-14. Moises Ir 19; 33,18-34,9; 2 Ko 3,7-11. 4Pedrok esan zion Jesusi: «Jauna, zein ederki gauden hemen! Nahi baduzu, hiru etxola egingo ditut bertan: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat».
5Oraindik hizketan ari zela, hodei argi batek estali zituen, eta mintzo batek hodeitik esan zuen: «Hauxe dut neure Seme maitea, hauxe dut atsegin. Entzun berari!»#hodei Ir 19,16; 24,15-16; 40,34-35; 1 Erg 8,10-12; 2 M 2,7-8; Eg 1,9. Seme maitea 3,17+. Entzun berari Dt 18,15; Eg 3,22.
6Hau entzutean, ikasleak ahuspez erori ziren beldur-ikaraz. 7Hurbildu zitzaien Jesus, ukitu eta esan zien: «Zuti zaitezte. Ez beldurtu!»
8Begiak altxaturik, Jesus bakarrik ikusi zuten, eta besterik inor ez.
9Menditik beherakoan, agindu hau eman zien Jesusek: «Ez esan inori ikusi duzuena, harik eta Gizonaren Semea hildakoen artetik piztu arte».#ez esateko agindua 8,4+.
10Orduan, ikasleek galdetu zioten:
—Zergatik diote, bada, lege-maisuek lehenbizi Eliasek etorri#17,10 Eliasek etorri: Ik. Mk 9,11 oh. behar duela?#Eliasek etorri behar du Ml 3,23. Ik. 11,14+.
11Jesusek erantzun zien:
—Bai, Eliasek etorri behar zuen eta dena Jaunak nahi bezala eraberritu. 12Baina, egia esan, etorri da Elias, eta, onartu beharrean, gogoak emandako guztia egin diote. Era berean sufriaraziko diote Gizonaren Semeari ere.#Elias etorri da 3,1-3; 11,14; Lk 1,17. Ik. Jn 1,21-27. Gizonaren Semea 8,20+. sufriaraziko diote 16,21; 17,22-23; 20,18-19.
13Orduan, Joan Bataiatzaileaz ari zitzaiela jabetu ziren ikasleak.
Fedearen ahalmena: epileptikoaren sendaketa
(Mk 9,14-29; Lk 9,37-43a)
14Jendearengana itzuli zirenean, gizon bat ondoratu zitzaion Jesusi eta, aurrean belaunikatuz, 15esan zion:
—Jauna, erruki zaitez nire semeaz; epileptikoa da eta gorriak ikusten ari da: maiz erortzen da sutara eta uretara. 16Zure ikasleei ekarri diet, baina ezin izan dute sendatu.
17Jesusek esan zien:
—Hau gizaldi sinesgogor eta makurra! Noiz arte egon behar ote dut zuekin? Noiz arte jasan behar ote zaituztet? Ekarri mutila.#gizaldi sinesgogor eta makurra 12,39+.
18Jesusek gogor egin zion deabruari eta mutilarengandik atera egin zen hau; une hartatik sendatuta gelditu zen. 19Orduan, ikasleek, Jesusengana hurbildurik, bakarrean galdetu zioten:
—Eta guk, zergatik ezin izan dugu bota deabrua?
20Erantzun zien:
—Zuen sinesmena eskasa delako. Benetan diotsuet: Sinesmena bazenute, mostaza-hazia bezain txikia izanik ere, mendi honi «Aldatu hemendik hara» esanez gero, aldatu egingo litzateke. Ez litzateke zuentzat ezinezkorik izango.#mostaza-hazia 13,31; Lk 17,6. mendia tokiz aldatu 21,21; 1 Ko 13,2. Ik. Lk 17,6. ( 21#17,21 Eskuizkriburik hoberen eta zaharrenetariko batzuek ez dakarte tx. hau. Honela dio: Gisa honetako deabruak botatzeko bide bakarra otoitza eta baraua da (ik. Mk 9,29).).
Jesusek nekaldi-piztuerak bigarrenez iragarri
(Mk 9,30-32; Lk 9,43b-45)
22Galilean zehar elkarrekin zebiltzala, Jesusek esan zien ikasleei: «Gizonaren Semea gizakien eskuetara emango dute;#nekaldi-piztueren iragarpena 16,21; 20,17-19. 23hil egingo dute, baina hirugarren egunean piztu egingo da».
Ikasleak oso nahigabeturik gelditu ziren.
Jesusek eta Pedrok tenplurako zerga ordaindu
24Jesus eta ikasleak Kafarnaumera iritsi zirenean, tenplurako zerga#17,24 tenplurako zerga: Jatorrizkoak didrakma dio, hau da, bi drakmako txanpona; israeldar guztiek urtero tenpluko kultuari eusteko eman behar zuten dirua da; drakma: greziar txanpona, denarioaren parekoa (ik. Mk 6,37 oh.). biltzen zutenek Pedrorengana joan eta esan zioten:
—Zuen maisuak ez al du tenplurako zerga#tenplurako zerga Ir 30,13; 38,26. ordaintzen?
25—Bai —erantzun zien.
Pedro etxeratu zenean, Jesusek aurrea hartu zion, esanez:
—Zer deritzozu, Simon? Lurreko erregeek zeinengandik jasotzen dituzte zergak edo kontribuzioak, etxekoengandik ala arrotzengandik?
26Pedrok erantzun zion:
—Arrotzengandik.
Jesusek, orduan:
—Etxekoak libre daude, beraz. 27Halaz guztiz ere, inori zeresanik ez emateko, zoaz aintzirara, bota amua eta hartu lehenengo aterako duzun arraina; irekiozu ahoa, eta biren zerga ordaintzeko dirua#17,27 biren zerga ordaintzeko dirua: Grekoz, estatera; bi didrakma balio zituen txanpona, hau da, bi lagunen zerga ordaintzeko behar zen dirua. aurkituko duzu. Hartu eta ordaindu zeure eta bion partea.

Currently Selected:

MATEO 17: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy