YouVersion Logo
Search Icon

MATEO 16

16
Fariseu eta saduzearrak mirarizko seinale eske
(Mk 8,11-13; Lk 12,54-56)
1Fariseu eta saduzearrek Jesusengana etorri eta Jainkoarengandiko#16,1 Jainkoarengandiko: H.h., zerutiko. seinale bat erakusteko eskatu zioten azpikeriaz, bera nola harrapatuko.#Jesus nola harrapatuko 19,3; 22,15.35; Lk 10,25+; Jn 8,6. seinale baten eske 12,38+. 2Baina Jesusek erantzun zien: «Ilunabarrean, esan ohi duzue: “Arrats gorri, bihar eguzki”; 3eta goizean: “Goiz gorri, arrats euri”. Badakizue zeruaren itxurari igartzen, eta ez zarete gauza garai hauen seinaleei igartzeko #16,2-3 Ilunabarrean… igartzeko: Zenbait eskuizkribu baliotsuk ez dakartza hitz hauek.. 4Seinale eske ari da gizaldi gaizto eta desleial#16,4 desleial: H.h., adulteriogile; ik. Mk 8,36 oh.#gizaldi gaizto eta desleial 12,39+. Jonasen seinalea 12,39-41; Lk 11,29. hau, baina ez zaio emango seinalerik, Jonas profetarena besterik».
Eta, haiek bertan utzirik, alde egin zuen.
Fariseuen eta saduzearren legamia
(Mk 8,14-21)
5Itsasoaz beste aldera igarotzean, ogia hartzea ahaztu zitzaiela konturatu ziren ikasleak. 6Jesusek esan zien: «Begira gero! Ibili kontuz fariseuen eta saduzearren legamiarekin#16,6 legamia: Ik. Mk 8,15 oh.#legamia 16,12; 1 Ko 5,6-8; Ga 5,9. Ik. Lk 12,1.
7Haiek, berriz, honela zioten beren artean: «Ogirik hartu ez dugulako ari zaiguk».
8Konturatu zen Jesus eta esan zien: «Zer ari zarete zeuen artean ogirik ez daukazuela eta, sinesmen gutxikook?#sinesmen gutxikook 6,30+. 9Ez al duzue oraindik ulertzen? Ez al duzue gogoan bost mila gizonen artean banatutako bost ogiena, eta zenbat saski bete zenituzten?#bost ogiena 14,13-21. 10Eta lau mila gizonen artean banatutako zazpi ogiena, eta zenbat otarre bete zenituzten?#zazpi ogiena 15,32-38. 11Nola ez duzue ulertzen ez natzaizuela ogiei buruz ari? Kontuz fariseuen eta saduzearren legamiarekin!»
12Orduan jabetu ziren ez ziela esan ogi-legamiarekin kontuz ibiltzeko, fariseu eta saduzearren irakaspenekin baizik.
Pedrok Jesus Mesiastzat aitortu
(Mk 8,27-30; Lk 9,18-21)
13Feliperen Zesareara#16,13 Feliperen Zesarea: Ik. Mk 8,27 oh. iritsi zenean, galdera hau egin zien Jesusek bere ikasleei:
—Gizonaren Semea#Gizonaren Semea 8,20+. nor dela dio jendeak?
14Haiek erantzun:
—Batzuek Joan Bataiatzailea dela; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat.#Jesus profetatzat emana 21,11.46; Mk 6,15; Lk 7,16.39; 24,19; Jn 4,19; 6,14; 7,40; 9,17; Eg 3,22-23. Ik. 13,57; Jn 7,52.
15Jesusek galdetu zien:
—Eta zuek, nor naizela diozue?
16Simon Pedrok erantzun:
—Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea.#Mesias 2,4+. Jainkoaren Seme 4,3+.
17Orduan, Jesusek esan zion:
—Zorionekoa#Zorionekoa 5,3+. Aitak agertu 11,25-27; Ga 1,16. zu, Simon, Jonasen semea, hori ez baitizu hezur-mamizko inork#16,17 hezur-mamizko inork: H.h., haragiak eta odolak. Semitismo honek gizakia esan nahi du, berezko duen ahulezia azpimarratuz. agertu, zeruko nire Aitak baizik. 18Eta nik hau diotsut: Pedro zara zu, eta harkaitz horren gainean eraikiko dut nik neure eliza; eta herioaren indarrak#16,18 harkaitz horren gainean: Grekozko Petros izena arameerazko Kefas (harkaitz) hitzaren itzulpena da. Aurrez ez zen izen propio bezala erabiltzen, eta I.B.an Jesusek Pedrori ezarritako izen berria bezala bakarrik erabiltzen da. Jatorrizkoan hitz-jokoa dago Petros izenaren eta petra (harkaitz) hitzaren artean; euskaraz, Harkaitz zara zu, eta harkaitz horren gainean… esango bagenu bezala. herioaren indarrak: H.h., Hadesko ateak. Hades grekozko hitzak, hebreerazko Sheol-en kidekoak, Hildakoen Egoitza adierazten du. Ateak nagusitasuna adierazten du. ere ez du menderatuko.#Pedro 4,18; 10,2; Mk 3,16; Lk 22,31-34; Jn 6,67-69; 21,15-23; Eg 1,15; 3,1; 10,5; Ga 2,7. eliza 18,17; Ir 12,16 (Eg 7,38); Dt 4,10; Eg 5,11+; 20,28; 1 Ko 1,2. 19Jainkoaren erreinuko giltzak emango dizkizut; zuk mundu honetan lotua zeruan ere loturik geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua zeruan ere askaturik geldituko da.#lotu, askatu 18,18; Jn 20,23.
20Orduan, bera Mesias zela inori ez esateko agindu zien Jesusek ikasleei.#ez esateko agindua 8,4+.
JESUSEN EGITEKOA. KRISI MESIANIKOA (16,21—25,46)
Nekaldiaren iragarpenak eta ikasleentzat irakaspenak (16,21—18,35)
Jesusek bere nekaldi-piztuerak lehenengoz iragarri
(Mk 8,31-33; Lk 9,22)
21Une hartatik hasi zen Jesus bere ikasleei azaltzen, berak Jerusalemera igo eta zahar, apaizburu eta lege-maisuen aldetik asko sufritu behar zuela; hil egingo zutela eta hiru egunen buruan piztu egingo zela.#nekaldi-piztueren iragarpena 17,22-23; 20,17-19. 22Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi zitzaion:
—Ez dezala Jainkoak nahi, Jauna! Ez zaizu horrelakorik gertatuko.
23Baina Jesusek, itzulirik, esan zion Pedrori:
—Alde nire ondotik, Satanas! Oztopo#16,23 Oztopo: H.h., Eskandalu ik. Mk 6,3 oh.#Oztopo izan 5,29+. haiz niretzat, hire asmoak ez baitituk Jainkoarenak, gizakiarenak baizik.
Jesusi jarraitzea
(Mk 8,34-9,1; Lk 9,23-27)
24Orduan, esan zien Jesusek bere ikasleei: «Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari, bere gurutzea hartu eta jarrai biezat.#Ik. 10,38; Lk 14,27. Jesusi jarraitzea 4,19+. 25Izan ere, bere bizia gorde nahi duenak galdu egingo du; bere bizia niregatik galtzen duenak, ordea, eskuratu egingo du.#bizia gorde, galdu 10,39; Lk 17,33; Jn 12,25. 26Zertarako du gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen badu? Eta zer eman dezake gizakiak berriro bizia bereganatzeko? 27Izan ere, Gizonaren Semea bere Aitaren aintzaz beterik etorriko da aingeruekin; eta, orduan, bakoitzari bere jokabidearen arabera ordainduko dio.#Gizonaren Semea 8,20+. etorrera 10,23+. bakoitzari bere jokabidearen ordaina 6,4.6.18; 25,31-46; Sal 62,13 (Erm 2,6; 2 Tm 4,14); Ap 22,12. 28Benetan diotsuet: Hemen daudenetako batzuk ez dira hilko, harik eta Gizonaren Semea errege bezala etortzen ikusi arte».

Currently Selected:

MATEO 16: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy