Skip to content

JOSUE 21

21
Lebitarren hiriak
1Lebitarren senitarteburuak Eleazar apaizarengana#21,1 Eleazar apaiza: Ik. 14,1 oh., Nunen seme Josuerengana eta israeldar leinuetako senitarteburuengana joan ziren#Lebitarren hiriak 14,3-4+. 2Xilora, Kanaan lurraldean, eta esan zieten: «Geu bizitzeko hiriak eta abereentzako larre-tokiak emateko agindu zuen Jaunak Moisesen bidez».
3Orduan, israeldarrek, Jaunak agindu bezala, beren ondaretik hiriak, beren herri-lur eta guzti, eman zizkieten lebitarrei.
4Zotz egin eta Kehaten senitarteei egokitu zitzaien lehenengo. Aaron apaizaren ondorengo lebitarrei Juda, Simeon eta Benjaminen leinuen hamahiru hiri atera zitzaizkien;#Kehaten senitartea Zen 3,19.27-32. 5Kehaten ondorengoen gainerako senitarteei, berriz, Efraim eta Danen leinuen eta Manasesen leinu erdiaren hamar hiri; 6Gerxonen ondorengoen senitarteei Isakar, Axer eta Neftaliren leinuen eta Baxango Manasesen beste leinu erdiaren hamahiru hiri,#Gerxonen ondorengoen senitarteak Zen 3,18.21-26. 7eta Merariren ondorengoen senitarteei Ruben, Gad eta Zabulonen leinuen hamabi hiri.#Merariren ondorengoen senitarteak Zen 3,20.33-37.
8Jaunak Moisesen bitartez agindu bezala, israeldarrek zotz eginez izendatu zizkieten lebitarrei hiriak, herri-lur eta guzti.
9Hona hemen, Juda eta Simeonen leinuen ondaretik#Kehaten senitartekoei emaniko hiriak 1 Kro 6,39-46.51-55. 10Lebiren seme Kehaten senitarteko ziren Aaronen ondorengoei atera zitzaizkien hiriak —beraiei egokitu baitzitzaien lehenbizi zortea—: 11Kiriat-Arba —hau da, Hebron— eta beraren herri-lurrak, Judako mendialdean (Arba Anaken aita zen); 12baina Hebron inguruko lautada eta herrixkak emanak zizkioten jabetzan Jefuneren seme Kalebi; 13-16eta babes-hiri zen Hebronekin eta beraren herri-lurrekin batera, Libna, Jatir, Extemoa, Holon, Debir, Axan, Juta eta Bet-Xemex. Juda eta Simeonen leinuen ondaretik, beraz, bederatzi hiri eta inguruko herri-lurrak eman zizkieten. 17-18Benjaminen leinuaren ondaretik, berriz, lau hiri —Gabaon, Geba, Anatot eta Almon— eta inguruko herri-lurrak eman zizkieten. 19Aaronen ondorengo apaizei, beraz, guztira hamahiru hiri eman zizkieten, eta beraien herri-lurrak. 20Kehaten ondorengo lebitarren gainerako senitarteei Efraimen leinuaren zenbait hiri atera zitzaien: 21-22babes-hiri zen Sikem, eta herri-lurrak, Efraimgo mendialdean, eta, gainera, Gezer, Kibtzaim eta Bet-Horon, eta beraien herri-lurrak; guztira lau hiri. 23-24Danen leinuaren ondaretik, berriz, lau hiri —Elteke, Gibeton, Aialon eta Gat-Rimon— eta herri-lurrak. 25Eta Manasesen leinu erdiaren ondaretik beste bi hiri —Taanak eta Ibleam— eta herri-lurrak. 26Beraz, Kehaten ondorengoen gainerako senitarteei, guztira, hamar hiri eman zizkieten, herri-lur eta guzti.
27Gerxonen ondorengoen lebitar senitarteei bi hiri eman zizkieten Manasesen beste leinu erdiaren ondaretik: babes-hiri zen Golan, Baxanen, eta Beextera, beraien herri-lur eta guzti.#Gerxonen ondorengoen senitarteei emaniko hiriak 1 Kro 6,47.56-61. 28-29Isakarren leinuaren ondaretik, berriz, lau hiri —Kixion, Daberat, Tarmut eta En-Ganim— eta herri-lurrak. 30-31Axerren leinuaren ondaretik ere lau hiri —Mixal, Abdon, Helkat eta Rehob— eta herri-lurrak. 32Eta Neftaliren leinuaren ondaretik hiru hiri —babes-hiri zen Kedex, Galilean, Hamot-Dor eta Kartan— eta herri-lurrak.
33Gerxonen ondorengo senitarteei, guztira, hamahiru hiri eman zizkieten, beraien herri-lur eta guzti.
34-35Gainerako lebitarrei, hots, Merariren ondorengo senitarteei, lau hiri eman zizkieten Zabulonen leinuaren ondaretik: Jokneam, Karta, Rimon#21,34-35 Rimon: 19,13 eta 1 Kro 6,62aren arabera; hebreerazkoak Dimna dio. eta Nahalal, herri-lur eta guzti.#Merariren ondorengoen senitarteei emaniko hiriak 1 Kro 6,48-50.62-65. 36-37Rubenen leinuaren ondaretik, berriz, lau hiri Jordanez beste aldera, Jeriko parean: babes-hiri zen Betzer, Jahtza, Kedemot eta Mefaat, herri-lur eta guzti#21,36-37 36-37 tx.etako testua ez da ageri hebreerazko eskuizkribu zaharrenetan; bai, ordea, beste zenbait eskuizkribu eta antzinako itzulpenetan.. 38-39Gaden leinuaren ondaretik ere lau hiri —babes-hiri zen Ramot, Galaaden, Mahanaim, Hexbon eta Jazer— herri-lur eta guzti. 40Merariren ondorengo senitarteei, guztira, hamabi hiri eman zizkieten.
41-42Beraz, israeldarrek berrogeita zortzi hiri eman zizkieten beren jabetzatik lebitarrei, hiri bakoitza beronen herri-lur eta guzti.
43Horrela eman zion Jaunak Israel herriari beraren arbasoei zin eginez agindutako lurralde osoa#21,43 Jaunak… agindutako lurralde osoa: Israeldarrak lurraldeaz jabetu ondoren, Jaunak bere agintzaria bete duela oroitarazten du idazleak (ik. 1,2; 11,23; 18,3 oh.).. Israeldarrak beraren jabe egin ziren eta bertan jarri bizitzen#agindutako lurraldea Dt 1,35+.. 44Jaunak lasaitasuna eman zien beren lur-muga osoan, beraien arbasoei zin egin bezala. Etsaietako batek ere ezin izan zien aurre egin, Jaunak eskura eman baitzizkien guztiak.#lasaitasuna 1,13+; Ir 33,14. Ik. 11,23+. Etsaiek ezin egin aurre 1,5; 23,9; Dt 11,25. Jaunak eskura… guztiak 2,24; 10,8; Dt 7,24.
45Jaunak israeldarrei egindako promes eder haietarik batek ere ez zuen huts egin, denak bete ziren.#Jaunak promes guztiak bete 23,14; Is 55,10-11.