JOSUE 19
19
Simeonen leinuaren lurraldea
1Bigarrenez zotz egin eta Simeonen leinuko senitarteei egokitu zitzaien. Haien ondarea Judaren leinuarenaren erdian zegoen.#Simeon Has 49,5; 1 Kro 4,28-33. 2Hona hemen ondaretzat egokitu zitzaiena: Beer-Xeba, Xema, Molada, 3Hatzar-Xual, Bala, Ezem, 4Eltolad, Betul, Horma, 5Tziklag, Bet-Markabot, Hatzar-Susa, 6Bet-Lebaot eta Xaruhen: hamahiru hiri eta beraien herrixkak. 7Ain, Rimon, Eter eta Axan: lau hiri eta beraien herrixkak. 8Gainera, hiri horien inguruko herrixka guztiak Baalat-Beer hiriraino, hau da, Negeveko Ramateraino. Hori izan zen simeondarren ondarea, senitarteka banatua. 9Simeonen leinuaren ondarea Judaren lurralde-zatitik hartua zen, Judaren leinuarena handiegia baitzen beraientzat. Horregatik, Simeonen leinuak Judaren ondarearen barruan hartu zuen berea.
Zabulonen leinuaren lurraldea
10Hirugarrenez zotz egin eta Zabulonen leinuko#19,10 Zabulonen leinua: Galilea hegoaldean zuen bere lurraldea, Neftali eta Axerren leinuen lurraldeen artean. senitarteei egokitu zitzaien. Haien ondarearen muga Sarideraino luzatzen zen.#Zabulon Has 49,13; Dt 33,18-19. 11Handik mendebalderantz, Maralara igotzen zen eta, Dabexet ukituz, Jokneamen aurrean dagoen errekaraino heltzen. 12Saridetik ekialdera bihurtzen zen, Kislot-Taborreko mugetaraino; gero, Daberateraino luzatzen zen eta Jafiara igotzen. 13Handik ekialderantz jarraituz, Gat-Hefer eta Ita-Kazindik igarotzen zen eta Rimon aldera hartzen zuen, Nea aldera okertzeko. 14Gero, iparraldetik, Hanaton aldera itzultzen zen eta Iftah-El errekan bukatzen. 15Lurraldeak beste hauek ere hartzen zituen: Katat, Nahalal, Ximron, Idala eta Belen#19,15 Belen: Galileako Belen hau eta Judakoa ez dira bat bera.; guztira hamabi hiri ziren, beren herrixkekin.
16Hori izan zen zabulondarren ondarea, senitarteka banatua, aipaturiko hiri eta herrixkak barne.
Isakarren leinuaren lurraldea
17Laugarrenez zotz egin eta Isakarren leinuko#19,17 Isakarren leinua: Genesaret aintziraz hegoaldera, Jordan ibaiaz mendebaldera, zuen bere lurraldea. senitarteei egokitu zitzaien.#Isakar Has 49,14-15; Dt 33,18-19. 18Hona hemen haien lurraldeak hartzen zuena: Izreel, Kesulot, Xunem,#Xunem 1 Sm 28,4; 2 Erg 4,8. 19Hafaraim, Xion, Anaharat, 20Rabit, Kixion, Ebetz, 21Remet, En-Ganim, En-Hada eta Bet-Patzetz. 22Muga, Tabor#19,22 Tabor: Hiri honek eman zion izena Zabulon, Isakar eta Neftaliren leinuen lurraldeen mugan dagoen mendiari. hiritik, Xahatzimatik eta Bet-Xemexetik igarotzen zen eta Jordan ibaian bukatzen; guztira hamasei hiri ziren, beren herrixkekin.
23Hori izan zen isakartarren ondarea, senitarteka banatua, aipaturiko hiri eta herrixkak barne.
Axerren leinuaren lurraldea
24Bosgarrenez zotz egin eta Axerren leinuko#19,24 Axerren leinua: Galilearen kostaldean zuen bere lurraldea. senitarteei egokitu zitzaien.#Axer Has 49,20; Dt 33,24. 25Hona hemen haien lurraldeak hartzen zuena: Helkat, Hali, Beten, Akxaf, 26Alamelek, Amad eta Mixal. Mendebaldetik, muga Karmel#19,26 Karmel: Mediterraneora begira, Genesaret aintziraren parean dagoen mendia. mendiraino eta Xihor-Libnateraino heltzen zen. 27Gero, ekialderantz bihurtzen zen, Bet-Dagoneraino, eta, Zabulonen leinuaren muga eta Iftah-El harana iparraldetik ukituz, Bet-Emek eta Neieldik jarraitzen zuen, eta ezkerraldetik Kabul, 28Abdon, Rehob, Hamon eta Kanaraino luzatzen zen, Sidon hiribururaino helduz. 29Handik, Rama-ra eta Tiro gotorlekura bihurtzen zen; gero, Hosarantz jotzen zuen, Mediterraneo itsasoan bukatzeko. Mahlab, Akzib, 30Ako, Afek eta Rehob hiriak ere hartzen zituen; guztira hogeita bi hiri ziren, beren herrixkekin.
31Hori izan zen axertarren ondarea, senitarteka banatua, aipaturiko hiri eta herrixkak barne.
Neftaliren leinuaren lurraldea
32Seigarrenez zotz egin eta Neftaliren leinuko#19,32 Neftaliren leinua: Galilean, Genesaret aintziraz iparraldera, zuen bere lurraldea. senitarteei egokitu zitzaien.#Neftali Has 49,21; Dt 33,23. 33Haien muga Helefetik eta Tzaananimgo arteondotik hasi eta Adami-Nekeb eta Jabneelen zehar Lakumeraino heltzen zen, eta Jordan ibaian bukatzen; 34gero, mendebaldera itzultzen zen, Aznot-Taborrera, eta handik Hukokeraino heltzen. Mugak Zabulonen leinuaren lurraldea ukitzen zuen hegoaldetik, Axerrena mendebaldetik eta Jordan ibaia ekialdetik. 35Lurraldeak honako hiri gotor hauek zituen: Tzidim, Tzer, Hamat, Rakat, Genesaret, 36Adama, Rama, Hatzor, 37Kedex, Edrei, En-Hatzor, 38Iron, Migdal-El, Horem, Bet-Anat, Bet-Xemex; guztira hemeretzi hiri ziren, beren herrixkekin.
39Hori izan zen neftalitarren ondarea, senitarteka banatua, aipaturiko hiri eta herrixkak barne.
Danen leinuaren lurraldea
40Zazpigarrenez zotz egin eta Danen leinuko#19,40 Danen leinua: Benjaminen leinuaz mendebaldera, itsaso aldera, zeuden aipatutako hiriak; baina, berez, Danen leinua ez zen inoiz lurralde horretan kokatu izan (ik. 47. tx. eta Ep 18. kap.). senitarteei egokitu zitzaien.#Dan Has 49,16-17; Dt 33,22. 41Haien lurraldeak honako hiri hauek hartzen zituen: Tzora, Extaol, Ir-Xemex, 42Xaalabin, Aialon, Itla, 43Elon, Timnata, Ekron, 44Elteke, Gibeton, Baalat, 45Jehud, Bene-Berak, Gat-Rimon; 46baita Jarkon erreka#19,46 Jarkon erreka: Jafan itsasoratzen den erreka., Rakon eta Jafa aldera dagoen lurraldea ere.
47Lurraldeak, ordea, ez zuen Danen leinukoen menpe iraun. Horregatik, Lexem#19,47 Lexem: Ep 18,7an Laix deitua den hiri hau Jordan ibaiaren sorburu inguruan zegoen. Hiri honi Dan izena eman zioten, eta aurrerantzean Dandik Beer-Xebaraino esakunea erabiliko da Israel osoa aipatzeko. hiriari erasotzera joan eta hartu egin zuten. Bertako bizilagunak ezpataz hil ondoren, hiriaz jabetu eta bertan jarri ziren bizitzen. Lexem zenari Dan izena ezarri zioten, beren arbasoaren izena.
48Hori izan zen dandarren ondarea, senitarteka banatua, aipaturiko hiri eta herrixkak barne.
Lurraldearen banaketa bukatu
49Lurraldea mugatu eta banatzen bukatu zutenean, israeldarrek Nunen seme Josueri ere eman zioten ondarea.#Nunen seme Josue 1,1+; Ir 33,11+. 50Jaunak agindu bezala, berak eskatua zuen hiria eman zioten, Timnat-Serah, alegia, Efraimgo mendialdean. Hiria berreraiki eta bertan jarri zen bizitzen Josue.
51Horra hor, bada, Eleazar apaizak#19,51 Eleazar apaiza: Ik. 14,1 oh., Nunen seme Josuek eta israeldar leinuetako senitarteburuek Xilon, Jaunaren aurrean, elkarketa-etxolaren sarreran zotz eginez, izendatu zituzten ondareak. Horrela burutu zuten lurraldearen banaketa.
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso