JOSUE 18
18
Gainerako lurraldearen banaketa
1Lurralde osoa menderatua zutelarik, israeldarren elkarte osoa Xilon#18,1 Xilo: Jerusalemdik iparraldera 30 km-ra zegoen toki hau; aurrerantzean biltzar-toki eta kultu-leku garrantzitsua izango zen israeldarrentzat. bildu zen eta elkarketa-etxola jaso zuten bertan.#Xilo Ep 18,31+. 2Artean, israeldar zazpi leinu gelditzen ziren beren ondare-zatia hartzeko. 3Josuek esan zien israeldarrei: «Zeren zain zaudete Jaunak, zeuen arbasoen Jainkoak, eman dizuen lurraldeaz#18,3 Jainkoak… lurraldea: Jainkoak bere agintzaria bete duela oroitarazten du Josuek (ik. 1,2 oh.). jabetzera joateko?#Jaunak eman dizuen lurraldeaz jabetu 13,1; Ep 18,19. 4Aukeratu leinu bakoitzeko hiru gizon eta lurraldea inguratzera bidaliko ditut, ondare-banaketarako lurraldearen planoa egin dezaten. Ondoren, niregana itzuliko dira. 5Zazpi zatitan banatuko dute lurraldea, Judaren leinuak bere lurraldean, hegoaldean, jarraituko duelarik, eta Joseren ondorengoek berenean, iparraldean.#Joseren ondorengoak 16,4; 17,17. 6Egin lurraldearen planoa, zazpi zatitan banatuz, eta ekarri niri. Nik hemen, Jaunaren, gure Jainkoaren, aurrean, zotz egingo dut. 7Lebitarrek ez dute lurralde-zatirik izango besteok bezala, beraien ondarea Jaunaren apaiz izatea baita. Gaden eta Rubenen leinuek eta Manasesen leinu erdiak, berriz, hartua dute beren ondarea Jordanez beste aldera, ekialdera, Moisesek, Jaunaren zerbitzariak, emanik».#Lebitarrek ez lurralde-zatirik 13,14+. Jordanez ekialdeko leinuak 12,6; 13,7-13; Zen 32.
8Lurraldearen planoa egin behar zuten gizonei, abiatzerakoan, Josuek agindu hau eman zien: «Zoazte, ibili lurraldean barna eta egizue bertako planoa. Gero, itzuli niregana eta nik hemen, Xilon, Jaunaren aurrean, zotz egingo dut».
9Joan ziren, bada, gizon haiek, lurraldea zeharkatu eta marraztu zuten planoa, hirien arabera lurraldea zazpi zatitan banatuz. Gero, Josuerengana itzuli ziren, Xiloko kanpalekura.
10Josuek zotz egin zuen Xilon, Jaunaren aurrean, eta lurraldea banatu zien israeldarrei, prestaturiko zati-banaketaren arabera.#lurraldea banatu 11,23; 12,7; Zen 26,52-65.
Benjaminen leinuaren lurraldea
11Zotz egin eta Benjaminen leinuari#18,11 Benjaminen leinua: Jerusalemdik iparraldera zuen bere lurraldea. egokitu zitzaion lehenengo. Benjamindar senitarteei ateratako ondare-zatia Judaren leinuarenaren eta Joseren ondorengoenaren artean zegoen.#Benjamin Has 49,27; Dt 33,12.
12Haren muga, iparraldetik, Jordanen hasten zen, Jerikoren iparraldeko saihetsetik igo eta, mendialdetik mendebalderantz jarraituz, Bet-Aben basamortura heltzen zen. 13Handik Luz hirira jotzen zuen, Luzen —hau da, Betelen— hegoaldetik igaroz, eta gero Bet-Horon Azpikoaren hegoaldean dagoen mendian barrena, Atrot-Adarrera jaisten zen. 14Mendebaldetik, mugak norabidea aldatu eta Bet-Horonen aurrean dagoen menditik hegoalderantz hartzen zuen, Kiriat-Baal edo Kiriat-Jearim hiriraino helduz. Hiri hau Judaren leinukoa zen. Hau zen Benjaminen leinuaren mendebaldeko muga.
15Hegoaldean mugak, Kiriat-Jearimen hasi eta Iim aldera jotzen zuen, Neftoah errekastoaren iturbururaino helduz. 16Gero, Ben-Hinom haranaren aurreko mendiaren ertzeraino jaisten zen, refatarren lautadaren iparraldera, eta, Ben-Hinom haranean behera, jebustarren hiria zegoeneko mendi-hegiaren hegoaldetik igaroz, En-Rogeleraino heltzen zen. 17Handik iparralderantz bihurtzen zen, En-Xemex eta Adumimerako aldapa parean dagoen Gelitotera heltzeko. Gero, Rubenen seme Bohan-en Harkaitzera jaisten zen. 18Handik, Araba haranera begira, iparraldera dagoen maldan behera, Araba haranera jaisten zen, 19eta, Bet-Hoglaren iparraldeko malda igaroz, Itsaso Hilera heltzen zen, Jordan ibaia itsasoratzen den lekuan. Hau zen Benjaminen leinuaren hegoaldeko muga. 20Ekialdeko muga Jordan ibaia zen.
Horra, bada, Benjaminen leinukoei senitarteka banaturiko ondarearen mugak.
21Benjaminen leinuko senitarteek honako hiri hauek zituzten: Jeriko, Bet-Hogla, Emek-Ketzitz, 22Bet-Araba, Tzemaraim, Betel, 23Abim, Para, Ofra, 24Kefar-Amona, Ofni eta Geba: hamabi hiri eta beraien herrixkak. 25Gabaon, Rama, Beerot, 26Mitzpe, Kefira, Motza, 27Rekem, Irpeel, Tarala, 28Tzela, Elef, jebustarren hiria —hau da, Jerusalem—, Gibea eta Kiriat-Jearim#18,28 Gibea eta Kiriat-Jearim: Grekozko eta sirierazko itzulpenen arabera osatua; hebreerazkoak Gibeat-Kiriat dio.: hamalau hiri eta beraien herrixkak.
Hori izan zen benjamindarren ondarea, senitarteka banatua.
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso