Skip to content

JOSUE 16

16
Joseren ondorengoen lurraldea
1Joseren ondorengoei#16,1 Joseren ondorengoak: Manases eta Efraimen leinuak, alegia. egokitutako lurralde-zatia Jordanen hasten zen, Jeriko parean, Jerikoko iturriaren ekialdean, eta handik Betelgo mendira igotzen zen basamortuan zehar.#Joseren ondorengoei Has 49,22-26; Dt 33,13-17. 2Beteldik Luz hiriraino#16,2 Betel, Luz: Has 28,19; Jos 18,13 eta Ep 1,22-26an hiri bat bera dela esan arren, hemen bi toki direla esaten da; eta arrazoiz esan ere, Betel kanaandarren kultu-lekua baitzen, eta toki honek eman zion izena inguruan zegoen Luz hiriari. luzatzen zen, arkitarren mugetatik igaro, Atarot hirian, 3eta hemendik mendebaldera, jafletiarren mugaz muga, Bet-Horon Azpikoraino eta Gezerreraino jaisten, Mediterraneo itsasoan bukatzeko.
4Hori izan zen Joseren seme Manases eta Efraimen leinuek hartu zuten ondarea.
Efraimen leinuaren lurraldea
5Hona hemen, Efraimen leinuko senitarteek harturiko lurraldearen mugak: Ekialdetik, Atrot-Adarretik Bet-Horon Goikoraino zihoan muga, 6eta Mediterraneo itsasoan bukatzen zen. Iparraldeko muga-ertza Mikmetat zen. Handik ekialdera itzultzen zen, Taanat-Silora, eta, Janoharen ekialdetik igaro ondoren, 7Atarot eta Naarata hirietaraino jaisten zen eta, Jeriko ukituz, Jordanen bukatzen. 8Tapuahen hasirik, Kana errekan zehar zihoan mendebalderantz, Mediterraneo itsasoan bukatzeko.
Hori izan zen Efraimen leinukoen ondarea, senitarteka banatua. 9Horrez gainera, Manasesen ondare barruan zenbait hiri eta beraien herrixkak ere izendatu zizkieten efraimdarrei.
10Efraimdarrek ez zituzten bota Gezerren bizi ziren kanaandarrak. Horregatik, kanaandarrak haien artean bizi dira oraino, baina esklabo-lanetara beharturik.#bota ez zituzten kanaandarrak 15,63; 17,12; Ep 1,29. esklabo-lanetara beharturik Dt 20,11+.