Skip to content

JOSUE 15

15
Judaren leinuaren lurraldea
1Judaren leinuko senitarteei egokitu zitzaien lurralde-zatia, Edomgo muga aldera, Tzin basamortuaren hego-ertzeraino hedatzen zen hegoaldetik.#Juda Has 49,8-12; Dt 33,7. 2Muga Itsaso Hilaren hego-ertzean hasten zen,#Judaren hegoaldeko muga Zen 34,3-5. 3eta, Akrabim maldaren hegoaldetik jarraituz eta Tzin basamortua igaroz, Kadex-Barnearen hegoaldetik igotzen zen. Gero, Hetzrondik igaroz, Adar aldera igo eta Karkaa inguratzen zuen. 4Handik, Atzmondik igaroz, Egiptoko errekara#15,4 Egiptoko erreka: Gaza hiritik hegoaldera Mediterraneon itsasoratzen den erreka. Kanaan eta Egipto arteko muga egiten zuen. heltzen zen eta Mediterraneo itsasoan amaitzen. Hau zen Judaren leinuaren hegoaldeko muga.
5Ekialdeko muga Itsaso Hila zen, Jordan ibaia itsasoratzen den tokiraino. Hango itsas adarrean hasten zen iparraldeko muga; 6Bet-Hogla aldetik igotzen zen eta, Bet-Arabaren iparraldetik igaroz, Rubenen seme Bohan-en Harkaitzeraino zihoan. 7Muga, gero, Akor ibarrean zehar, Debir-era heltzen zen eta handik iparraldera jotzen zuen, Adumimerako aldapa parean dagoen Gilgalera#15,7 Gilgal hau ez da 4,19an aipatua, Efraimgo mendialdean zegoen beste bat baizik., errekaren hegoaldean. Gero, En-Xemex errekastotik igaroz, En-Rogel iturburura heltzen zen.#Akor ibarra 7,24+. En-Rogel 18,16; 2 Sm 17,17; 1 Erg 1,9. 8Hemendik, Ben-Hinom haranean gora, jebustarren hiria —hau da, Jerusalem— zegoen mendi-hegiaren hegoaldetik igaro eta Hinom haranaren mendebaldean dagoen mendi-gailurreraino heltzen zen, refatarren lautadaren iparraldeko ertzeraino.#Ben-Hinom harana 18,16; 2 Erg 23,10; Jr 7,31-32. jebustarren hiria (Jerusalem) Ep 19,10+. 9Mendi-gailurretik, Neftoah errekastoaren iturburu aldera egiten zuen mugak eta Efron mendiko herrixketara luzatzen, gero Baalarantz —hau da, Kiriat-Jearimerantz— okertzeko. 10Baalatik, mugak mendebalderantz egiten zuen, Seir mendirantz, eta, Jearim mendiaren —hau da, Kesalon mendiaren— iparraldeko hegitik igaroz, Bet-Xemexera jaisten zen. Gero, Timnatik igaro ondoren, 11Ekron mendiaren iparraldeko hegian zehar, Xikaron aldera okertzen zen eta, Baala mendian barrena, Jabneel-eraino luzatu eta Mediterraneo itsasoan bukatzen zen.
12Mendebaldeko muga Mediterraneo itsasoa zen.
Horra, bada, Judaren leinukoei senitarteka banaturiko lurralde-zatiaren mugak.
Kalebek Hebron eta Debir hartu
(Ep 1,11-15)
13Jaunak Josueri agindu bezala, Jefuneren seme Kalebi lurralde-zati bat eman zioten Judaren leinukoen artean. Kiriat-Arba —hau da, Hebron— eman zioten, antzina Anaken aita Arbarena izaniko hiria. 14Anaken hiru ondorengoak —Xexai, Ahiman eta Talmai— bota egin zituen Kalebek hiritik.#Anaken hiru ondorengoak Zen 13,22.
15Handik, Debir hiriko bizilagunen kontra joan zen —ordu arte, Debir hiriari Kiriat-Sefer deitzen zioten—. 16Kalebek esan zuen: «Eraso eta Kiriat-Sefer har dezanari neure alaba Aksa emanen diot emazte». 17Kenazen seme eta Kaleben anaia zen Otnielek hartu zuen hiria, eta Kalebek bere alaba Aksa eman zion emazte.#Otniel Ep 1,13+.
18Neska heldu zenean, bere aitari lursail bat eskatzera bultzatu zuen Otnielek. Neska asto gainetik jaitsi zenean, galdetu zion aitak:
—Zer nahi dun?
19Aksak erantzun:
—Egidazu beste erregaluren bat. Eman didazun lurra elkorra da; emazkidazu urtegiak ere.
Orduan, goiko eta beheko urtegiak eman zizkion Kalebek.
Judako hirien zerrenda
20Hori izan zen Judaren leinuko senitarteek hartu zuten ondarea.
21Honako hauek ziren Judaren leinukoek hegoaldeko ertzean, Edomgo muga inguruan, zituzten hiriak: Kabtzeel, Eder, Jagur, 22Kina, Dimona, Adada, 23Kedex, Hatzor, Jitnan, 24Zif, Telem, Bealot, 25Hatzor-Hadata, Keriot-Hetzron —hau da, Hatzor—, 26Amam, Xema, Molada, 27Hatzar-Gada, Hexmon, Bet-Pelet, 28Hatzar-Xual, Beer-Xeba eta inguruak, 29Baala, Iim, Etzem, 30Eltolad, Kesil, Horma, 31Tziklag, Madmana, Sansana, 32Lebaot, Xilhim, Ain, Rimon: hogeita bederatzi#15,32 hogeita bederatzi: Aipaturiko hiriak gehiago dira, Simeonen leinuaren zenbait hiri ere zerrenda honetan baitaude sartuak. hiri eta beraien inguruko herrixkak.
33Lautadan honako hiri hauek zituzten: Extaol, Tzora, Axna, 34Zanoah, En-Ganim, Tapuah, Enam, 35Jarmut, Adulam, Soko, Azeka, 36Xaaraim, Aditaim, Gedera, Gederotaim: hamalau hiri eta beraien herrixkak. 37Tzenan, Hadaxa, Migdal-Gad, 38Dilan, Mitzpe, Jokteel, 39Lakix, Botzkat, Eglon, 40Kabon, Lahmas, Kitlix, 41Gederot, Bet-Dagon, Naama, Makeda: hamasei hiri eta beraien herrixkak. 42Libna, Eter, Axan, 43Jiftah, Axna, Netzib, 44Keila, Akzib, Marexa: bederatzi hiri eta beraien herrixkak. 45Ekron eta beraren herri eta herrixkak; 46Ekrondik itsasoa artean Axdod aldera dauden herri eta herrixkak; 47Axdod eta Gaza eta beraien herri eta herrixkak, Egiptoko errekaraino. Mediterraneo itsasoa zen muga.
48Mendialdean honako hiri hauek zituzten: Xamir, Jatir, Soko, 49Dana, Kiriat-Sana —hau da, Debir—, 50Anab, Extemoa, Anim, 51Goxen, Holon, Gilo: hamaika hiri eta beraien herrixkak. 52Arab, Duma, Exan, 53Janum, Bet-Tapuah, Afeka, 54Humta, Kiriat-Arba —hau da, Hebron—, Tzior: bederatzi hiri eta beraien herrixkak. 55Maon, Karmel, Zif, Juta, 56Izreel, Jokdeam, Zanoah, 57Kain, Gibea, Timna: hamar hiri eta beraien herrixkak. 58Halhul, Bet-Tzur, Gedor, 59Maarat, Bet-Anot, Eltekon: sei hiri eta beraien herrixkak#15,59 Grekozko antzinako itzulpenean honela jarraitzen du tx.ak: Tekoa, Efrata (hau da, Belen), Peor, Etam, Kulon, Tatam, Sores, Karem, Galim, Beter eta Manah: hamaika hiri eta beraien herrixkak.. 60Kiriat-Baal —hau da, Kiriat-Jearim— eta Raba: bi hiri eta beraien herrixkak.
61Basamortuan honako hiri hauek zituzten: Bet-Araba, Midin, Sekaka, 62Mibxan, Ir-Melah, En-Gedi: sei hiri eta beraien herrixkak.
63Judaren leinukoek ezin izan zituzten Jerusalemen bizi ziren jebustarrak bota. Horregatik, jebustarrak Jerusalemen bizi dira gaurdaino, Judaren leinukoen artean.#jebustarrak Jerusalemen Ep 1,21+; 2 Sm 5,6-9.