JOSUE 13
13
Hartzeko gelditzen ziren lurraldeak
1Josue zahartua, adinean aurreratua, zegoen. Eta Jaunak esan zion: «Zahartu zara eta adinean aurreratu, eta oso handia da oraindik eskuratzeko gelditzen zaizuen lurraldea. 2Hona hemen zer gelditzen den: filistearren eta gexurtarren lurralde guztiak#filistearrak Ep 3,3; Jl 4,4. 3(Egiptoko mugan dagoen Xihor errekatik iparralderainoko lurraldea, Ekron mugarainokoa, kanaandarren lurraldetzat jotzen da; hor zuten beren agintea bost hiri filistearretako#13,3 Xihor: Egiptoren muga egiten zuen erreka; baina batzuetan Nilo ibaiari ere ematen zaio izen hori. filistearrak: K.a. XII. mendearen hasieran Ramses III.ak Egiptotik egotzi zituelarik, Kanaango kostaldean kokatu ziren eta bost hiritako federazioa eratu zuten. —Gaza, Axdod, Axkelon, Gat eta Ekron hirietako— buruzagiek; hegoaldean, berriz, abiarrak zeuden); 4baita kanaandarren lurralde osoa ere, sidondarren Aratik Afekeraino eta amortarren#13,4 amortarrak: Antzinako Amurru erreinukoak; egiptoar dokumentuen arabera, Kanaan iparraldean zegoen erreinu hori. mugetaraino; 5gainera, giblitarren#13,5 giblitarrak: Libanoko kostaldean zegoen Gebal hirian (gerora Biblos deituan) bizi ziren. lurraldea eta Libanoren ekialde osoa, Hermon mendiaren oinetan dagoen Baal-Gadetik Hamateko sarreraraino; 6azkenik, Libanotik Misrefot-Maimerainoko mendialdea, sidondarrak bizi diren lurraldea. Israeldarrak heldu ahala, neuk botako ditut herri horiek beren lurraldeetatik. Zure eginkizuna, lurralde horiek israeldarrei ondaretzat izendatzea#13,6 ondaretzat izendatu: Hemen aipaturiko lurraldeak Daviden garaia arte ez zituzten eskuratuko israeldarrek. da, nik agindu bezala. 7Banatu, beraz, lurralde hori ondaretzat bederatzi leinuen eta Manasesen leinu erdiaren artean».
AGINDURIKO LURRALDEAREN BANAKETA (13,8—21,45)
Jordan ibaitik ekialdera (13,8-33)
8Ruben eta Gaden leinuetakoek eta Manasesen beste leinu erdikoek hartua zuten jadanik beren ondarea Jordanez beste aldera, ekialdera, Moisesek, Jaunaren zerbitzariak, emanik: 9Arnon erreka ondoan dagoen Aroer hiritik eta lautadaren erdian dagoen hiritik, Madaba lautada osoa Diboneraino 10eta bere egoitza Hexbonen zuen Sihon amortar erregearen hiri guztiak amondarren mugetaraino; 11gainera, Galaad eta gexurtarren eta maakatarren lurraldeak, Hermon mendia eta Baxan lurraldea Salka hiriraino; 12baita bere egoitza Axtarot eta Edrei hirietan zuen Baxango Og erregearen erreinu osoa ere. Og erregea zen antzinako refatar erraldoietatik gelditutako bakarra. Moisesek garaitu egin zituen bi erregeak eta beren lurraldeetatik bota. 13Baina israeldarrek ezin izan zituzten gexurtarrak eta maakatarrak bota, eta israeldarren artean bizi dira oraino.
14Lebiren leinua bakarrik utzi zuen Moisesek ondarerik eman gabe, Jaunaren, Israelen Jainkoaren, ohorez erretako oparigaiak izango baitzituzten ondare, Jaunak Moisesi hitzeman bezala.#Lebitarrek ondarerik ez 13,33; 14,3-4; Zen 18,20+.
Rubenen leinuaren lurraldea
15Moisesek Rubenen leinuko senitarteei ondare-zati bat eman zien. 16Haien lurraldeak, Arnon erreka ondoan dagoen Aroer hiritik eta haranaren erdian dagoen hiritik hasita, Madaba lautada osoa hartzen zuen; 17baita Hexbon eta lautadako hiri guztiak ere: Dibon, Bamot-Baal, Bet-Baal-Meon, 18Jahtza, Kedemot, Mefaat, 19Kiriataim, Sibma eta Tzeret-Xahar, haranaren gainaldean dagoen mendixkan; 20Bet-Peor, Pisga mendi-maldak eta Bet-Jeximot; 21gainera, lautadako hiri guztiak eta egoitza Hexbonen zuen Sihon amortar erregearen erreinu osoa. Moisesek garaitu zuen Sihon erregea, baita lurralde hartan bizi ziren beraren menpeko buruzagi madiandarrak ere: Ebi, Rekem, Tzur, Hur eta Reba. 22Israeldarrek ezpataz hil zituztenen artean Beor-en seme Balaam igarlea zegoen.#Balaam Zen 22,5+. 23Rubendarren lurraldeak Jordan ibaia zuen muga.
Hori izan zen rubendarren ondarea, senitarteka banatua, aipaturiko hiri eta herrixkak barne.
Gaden leinuaren lurraldea
24Moisesek Gaden leinuko senitarteei ere beste zati bat eman zien. 25Haien lurraldeak Jazer hiria, Galaadeko hiri guztiak eta amondarren lurraldearen erdia, Rabaren aurrez aurre dagoen Aroer hiriraino hartzen zituen;#Jazer Zen 21,32. amondarrak Ep 11,32-33. 26baita Hexbondik Ramat-Mitzpe eta Betonimeraino eta Mahanaimdik Debarreko mugaraino ere; 27eta haranean, Bet-Haram, Bet-Nimra, Sukot eta Tzafon, hau da, Hexbongo errege Sihonen erreinuaren gainerakoa. Jordan ibaia zuen muga, lurraldea ibaiaz ekialdera Genesaret aintziraraino hedatzen zelarik.
28Hori izan zen gadtarren ondarea, senitarteka banatua, aipaturiko hiri eta herrixkak barne.
Manasesen leinu erdiaren lurraldea
29Moisesek Manasesen leinu erdiko senitarteei ere beste ondare-zati bat eman zien. 30Haien lurraldeak Mahanaimdik hasita Baxan osoa, Og erregearen erreinua izana, eta Jairren herrixkak hartzen zituen: hirurogei hiri;#Jairren herrixkak Zen 32,41+. 31Galaad lurraldearen erdia eta Baxango errege Og-en erreinuko Axtarot eta Edrei hiriak Manasesen seme Makirren ondorengo erdiei eman zizkien, senitarteka banatuz.#Makir Has 50,23; Zen 26,29; Dt 3,15.
32Hau izan zen Moisesek Moabeko lautadan, Jordanez beste aldera, Jerikotik ekialdera, egin zuen ondare-banaketa.#Moabeko lautadan Zen 35,1; Dt 34,1.8. 33Lebiren leinuari ez zion ondarerik eman, Jauna, Israelen Jainkoa, baitzuen ondare, Jaunak berak hitzeman bezala.#Lebik Jauna ondare Dt 10,9+.
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso