Skip to content

JOSUE 12

12
Israeldarrek Jordanez ekialdera garaitutako erregeen zerrenda
1Jordanez beste aldera, ekialdean, bi errege garaitu zituzten israeldarrek eta beraien lurraldeez jabetu ziren; lurralde horiek Arnon errekatik Hermon mendiraino hedatzen ziren, ekialdeko Araba harana barne.
2Bata, Hexbonen bizi zen Sihon errege amortarra izan zen; honen menpeko erreinua Arnon erreka ondoan dagoen Aroer hiritik amondarren lur-muga den Jabok errekaraino hedatzen zen, Arnonen ibarra eta Galaad lurralde erdia hartzen zituelarik; 3baita, Araba haranaren ekialdea ere Genesaret aintziratik Araba itsaso edo Itsaso Hileraino, Bet-Jeximoterako bidean, Pisga mendiaren magaleraino.
4Bestea Axtarot eta Edrei hirietan bizi zen Baxango errege Og izan zen, refatar erraldoien#12,4 refatar erraldoiak: Ik. Dt 2,11 oh. azken ondorengoetakoa: 5beraren menpeko erreinuak Hermon mendia, Salka eta Baxan osoa hartzen zituen, gexurtarren eta maakatarren#12,5 gexurtarrak, maakatarrak: Ik. Dt 3,14 oh. mugetaraino, baita Galaad lurraldearen beste erdia ere, Hexbongo errege Sihonen mugetaraino.
6Moisesek, Jaunaren zerbitzariak, eta israeldarrek menderatu egin zituzten bi errege haiek. Moisesek, Jaunaren zerbitzariak, Ruben eta Gaden leinuei eta Manasesen leinu erdiari eman zizkien jabetzan haien lurraldeak.#Ruben, Gad, Manases 13,8; Zen 32,1+.33+.
Israeldarrek Jordanez mendebaldera menderatutako erregeak
7-8Jordanez mendebaldera, Josuek eta israeldarrek Libanoko haranean dagoen Baal-Gadetik Seir aldera dagoen Halak mendirainoko lurraldeko erregeak garaitu zituzten. Josuek Israelgo beste leinuei eman zien jabetzan lurralde hura, bakoitzari bere zatia emanez. Lurralde hark mendialdea, Xefela lautada, Araba harana, alderdi menditsuak eta Negev basamortua hartzen zituen. Alderdi haietan hititak, amortarrak, kanaandarrak, periztarrak, hibiarrak eta jebustarrak bizi ziren.
Hona hemen garaitu zituzten erregeak:#Lurraldearen luze-zabalera 10,40+. 9Jerikokoa, Betel ondoan dagoen Aikoa, 10Jerusalemgoa, Hebrongoa, 11Jarmutekoa, Lakixekoa, 12Eglongoa, Gezerkoa, 13Debirkoa, Gederkoa, 14Hormakoa, Aradekoa, 15Libnakoa, Adulamgoa, 16Makedakoa, Betelgoa, 17Tapuahekoa, Heferkoa, 18Afekekoa, Laxarongoa, 19Madongoa, Hatzorrekoa, 20Ximron-Merongoa, Akxafekoa, 21Taanakekoa, Megidokoa, 22Kedexekoa, Karmel mendiko Jokneamgoa, 23Dor eskualdean dagoen Dorkoa, Gilgal#12,23 Gilgal: Grekozko antzinako itzulpenak Galilea dio hemen. ondoko Goimgoa 24eta Tirtzakoa; guztira, hogeita hamaika errege.