JOEL 4
4
Jauna nazioen kontra auzitan
1«Egun haietan eta une hartan,
Judaren eta Jerusalemen zoria
aldatuko dut.#Juda eta Jerusalemen zoria aldatu Jr 29,14+.
2Nazio guztiak bilduko ditut#Nazio guztiak bildu Ap 16,13-16. nire herriari egindako guztiagatik Ez 25,3.6.8.12.15; Am 1,3 — 2,3; Ab 11-14. nazioen artean sakabanatu 2 Erg 24,15; Ez 11,17; 12,15. lurra banatu Am 7,17; Mi 2,4.
eta Josafateko zelaira#4,2 Josafateko zelaia: Josafat hitzak Jainkoa epaile esan nahi du. Josafateko zelaia-k ez du toki zehatzik adierazten, baizik eta zentzu sinbolikoa du; 4,14an Epai-zelai esaten zaio. jaitsaraziko;
auzia izango dut bertan haien aurka,
herri eta ondare dudan Israeli
egindako guztiagatik:
nazioen artean sakabanatu zuten,
nire lurra beren artean banatu,
3nire jendea zotz egin zuten.
Emagalduen saritzat
mutikoa ematen zuten,
eta zurruterako ardo-truke
neskatxa saltzen.
4«Eta zuek, Tiro eta Sidon hiriok eta Filisteako eskualde#4,4 Tiro eta Sidon, Filisteako eskualde: Tiro eta Sidon Feniziako hiriak dira, eta Fenizia Mediterraneoko kostaldea da, Palestinaren iparraldean; israeldarra ez, beraz. Filistea ere kostaldea da, Palestinaren hegoaldean. guztiok, zer nahi duzue niregandik? Nik ordaina ematea nahi al duzue? Niregandik ordaina nahi baldin baduzue, gertu nago: berehala jausaraziko dut ordaina zuen bizkarrera.#Tiroren aurka Is 23; Ez 26—28; Am 1,9-10. Filistearen aurka Jr 47; Ez 25,15-17; Am 1,6-8; So 2,4-7. 5Nire urrea eta zilarra ostu zenituzten eta nire bitxien altxorra zeuen tenpluetara eraman. 6Judako eta Jerusalemgo seme-alabak greziarrei saldu zenizkieten, beren lurraldetik urruti botatzearren.#saldu zenizkieten Ez 27,13; Am 1,6. 7Baina aterarazi egingo ditut saldu zenituzten tokitik, eta zuen eginak zeuen bizkarrera jausaraziko ditut: 8zuen seme-alabak juduei salduko dizkiet, eta juduek Sabakoei#4,8 Saba: Arabia penintsularen hegoaldeko herri merkataria.#Sabakoak 1 Erg 10,1; Is 60,6; Jr 6,20. , urrutiko nazio horri, salduko dizkiete».
Jaunak esan du.
9Iragar ezazue hau nazioetan:
dei egizue gerra santurako!
Prestatu gudariak!
Betoz gerlari guztiak!
10Bihur itzazue goldeak ezpata#goldeak ezpata… Is 2,4; Mi 4,3.
eta igitaiak lantza.
Makalak ere esan beza:
«Gudari ausarta naiz!»
11Zatozte bizkor#4,11 Zatozte bizkor: Hebreerazko hitzaren zentzua iluna da.,
inguruko herri guztiok,
bil zaitezte.
—Zuk, Jauna, gida itzazu
zeure gudariak haien aurka—.
12Erne! Betoz nazioak
Josafateko zelaira,
han eseriko baita Jauna,
inguruko herri guztiak epaitzeko.
13Heldu igitaiari, uzta heldu da;
etorri eta zapaldu,
dolarea beterik dago,
upelak gainezka.
Gainez egin baitu
haien gaiztakeriak.#uzta, auziaren sinbolo Is 63,1-6; Mk 4,29; Ap 14,14-20.
14Jendetzak eta jendetzak
Epai-zelaian,
gainean baita Jaunaren eguna,#Jaunaren eguna 1,15+.
Epai-zelaian.
15Eguzki-ilargiak ilundu#Eguzki-ilargiak ilundu 2,10+. egiten dira,
izarrek beren distira galtzen dute.
16Orro dagi Jaunak Siondik,
deiadar Jerusalemdik,
eta ikara dira zeru-lurrak.
Baina Jauna babes da
bere herriarentzat,
gordeleku Israelgo seme-alabentzat.#Jaunak orro Am 1,2+. Jaunak deiadar 2,11+. Jauna babes Sal 46,2-3.
Jainkoaren herriaren berriztapena
17«Orduan ezagutuko duzue
ni, Jauna, naizela zuen Jainkoa
eta Sion nire mendi santuan
bizi naizela.
Jerusalem santu izango da berriro,
eta ez da han arrotzik sartuko.#Ik. 2,27+. santu, arrotzik ez Is 52,1; Jr 31,40; Ab 17; Za 14,21; Ap 21,27.
18Egun hartan
mendiek ardoa emango dute,
muinoek esnea isuriko.
Judako erreka guztiak
ura betean joango dira.
Jaunaren etxean iturria sortuko da,
eta Arkazi ibarra#4,18 Arkazi ibarra: Ez dakigu ziur non zegoen. Agian, Itsaso Hil aldean. ureztatuko du.#ardoa eta esnea Is 55,1; Am 9,13. Ik. Ir 3,8+. errekak ura betean Is 30,25. Jaunaren etxean iturria sortu Ez 47,1-12; Za 14,8; Sal 46,5; Ap 22,1.
19Egipto basamortu bihurtuko da,
Edom eremu gorri,
Judako seme-alabei eginiko
gogorkeriengatik,
haien lurraldean isuritako
odol errugabeagatik.#Edomen gogorkeria Am 1,11; Ab 10.
20-21Ez dut haien odola gehiago
ordainik gabe utziko.
Judak, aldiz,
beti izango ditu bizilagunak,
baita Jerusalemek#Jerusalemek beti bizilagunak Jr 17,25; Ez 37,25. ere
mendez mende.
Eta ni, Jauna, Sionen biziko naiz».
Currently Selected:
JOEL 4: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso