JOEL 3
3
Jaunaren espiritua guztien gain
1«Ondoren, neure espiritua
isuriko diet gizaki guztiei.
Zuen seme-alabek
profetizatu egingo dute,
zuen zaharrek
ametsak egingo dituzte,
zuen gazteek ikuskariak izango.#Eg 2,17-21ean aipatua.#espiritua isuri Is 32,15+. profetizatu egingo dute Zen 11,25-30.
2Morroi eta mirabeei ere
neure espiritua isuriko diet
egun haietan.
3Gauza harrigarriak egingo ditut
zeru-lurretan:
odola eta sua eta ke-lainoak.
4Eguzkia ilunpe bihurtuko da,
ilargiak odol-itxura hartuko,
Jaunaren eguna,
egun handi eta ikaragarria,
iritsi baino lehen».#Eguzkia ilunpe bihurtu 2,10+; Ap 6,12. Jaunaren eguna 1,15+. handi eta ikaragarria 2,11+.
5Orduan, Jaunari dei egin diezaiona
salbatuko da#3,5 salbatuko da: 3,1-5 pasartea Eg 2,17-21ean aipatzen da, Pedro apostoluak Mendekostez egiten duen hitzaldian, alegia..
Jerusalemen, Sion mendian,
izango da salbaturik,
Jaunak esan bezala.
Jaunak deituak
geldituko dira bizirik.#Ik. Erm 10,13. Jaunaren izenari dei egin 1 Erg 18,24; 2 Erg 5,11; So 3,9; Za 13,9; Sal 80,19; 99,6; 116,4; Nk 3,55; Eg 22,16. izango da salbaturik Ab 17; Ap 14,1.
Currently Selected:
JOEL 3: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso