YouVersion Logo
Search Icon

JOB 42

42
Joben bigarren erantzuna (42,1-6)
1Orduan, Jobek erantzun zion Jaunari:
Job esandakoaz damutu
2«Badakit dena dezakezula zuk,
ez dagoela ezinezko egitamurik zuretzat.#dena dezakezu Mt 19,26+.
3Zeuk esana da:
“Nor da nire egitasmoa isilarazi nahi duena,
ezer jakin gabe?”
Bai, jakin gabe hitz egin dut
ulertezin ditudan misterioei buruz.#egitasmoa isilarazi 38,2+. ulertezin ditudan misterioak 11,5-6.
4Esan nuen: “Entzun, hitz egingo dizut eta;
nik galdetu egingo dizut eta zuk irakatsi”.
5Entzutez bakarrik ezagutzen zintudan;
orain, neure begiz ikusi zaitut!#neure begiz ikusi 19,26+.
6Beraz, damutzen naiz esandakoaz,
hauts eta errautsetan eseria».#damutzen naiz 40,4. Ik. 27,6+. hauts eta errautsetan 2,8.12+; Dn 9,3.
EPILOGOA (42,7-17)
Lagunak gaitzetsiak
7Jobi hitz egin ondoren, Temango Elifazi esan zion Jaunak: «Sumindua nago zure eta zure bi lagunen aurka, ez baituzue nitaz zuzen hitz egin, nire zerbitzari Jobek egin duen bezala.#nitaz zuzen hitz egin 13,7-10. xk Jobek bezala 27,4+. 8Beraz, hartu orain zazpi zekor eta zazpi ahari, joan Jobengana eta eskaini erre-oparia zeuen alde. Nire zerbitzari Jobek zuen alde erregutuko du. Nik haren erregua onartu egingo dut, eta ez zaituztet zeuen zentzugabekeriaren arabera zigortuko, nitaz zuzen hitz egin ez duzuen arren, nire zerbitzari Jobek egin duen bezala».#erre-oparia 1,5. Ik. Zen 23,1.29. Jobek zuen alde erregutu Ez 14,20. Ik. Has 18,22+. 9Jaunak esana egitera joan ziren Temango Elifaz, Xuaheko Bildad eta Naamako Tzofar, eta Jaunak Joben erregua onartu egin zuen.#Jaunak erregua onartu Has 20,7; Zen 14,20; Is 53,12.
Job lehengoratua
10Jobek bere lagunen alde erregu egin ondoren, Jaunak egoera aldatu egin zion eta lehengo ondasunak bikoiztu.#egoera aldatu 8,7; Os 6,11+; Sal 90,15. 11Anai-arrebak eta lehengo ezagunak etorri zitzaizkion ikustera, berarekin otordua egin zuten etxean eta Jaunak bidalitako atsekabe guztiarengatik dolua agertu zioten eta kontsolatu. Bakoitzak dirua eta urrezko eraztun bana eman zizkioten.#Anai-arrebak eta ezagunak itzuli Ik. 19,13+; Es 14,20. dolua agertu 2,11; Has 37,35; Jn 11,19. Ik. 15,11+.
12Aurrekoetan baino ere oparoago bedeinkatu zuen Jaunak Job bere ondorengo urteetan: hamalau mila ardi, sei mila gamelu, mila idi-pare eta mila asteme izan zituen.#oparoago bedeinkatu Jaunak Dr 8,16; St 5,11. 13Zazpi seme eta hiru alaba ere izan zituen. 14Hauetako lehenari Usoa jarri zion izena, bigarrenari Kanela Lorea eta hirugarrenari Lurrinontzi#42,14 Lurrinontzi: Hirugarren alabaren izenaren esanahia ez da segurua.. 15Ez zegoen herrialde osoan Joben alabak baino emakume ederragorik; eta nebak bezalaxe, oinordeko egin zituen#42,15 oinordeko egin zituen: Israeldar zuzenbidearen kontrakoa da hau. Zen 27,1-11 zatiak dioenez, semerik ez zenean bakarrik eskura zezaketen alabek oinordekotza. Jobek.
16Geroztik, ehun eta berrogei urtez bizi izan zen Job, eta bere seme-alabak eta seme-alaben seme-alabak laugarren belaunaldia arte ikusi ahal izan zituen. 17Zaharturik eta urtetsu hil zen Job.#Zaharturik eta urtetsu 5,26; Has 25,8.

Currently Selected:

JOB 42: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy