Bible App logo
Search Icon

JEREMIAS 50

50
Babilonia eroriko eta Israel salbatuko
1Jaunak, Jeremias profetaren bidez, Babilonia hiriarentzat eta babiloniar herriarentzat adierazitako mezua.#Babilonia 25,26+.
Babiloniaren hondamena iragarri
2«Iragarri hau nazioetan, aldarrikatu;
jaso bandera eta aldarrikatu,
ez isildu, egin oihu:
“Konkistatu dute Babilonia!
Hango jaun eta jainko Marduk
lur jorik dago lotsagarriro#50,2 Hango jaun… lotsagarriro: Honela ere itzul daiteke: Bel lotsaturik dago, lur jorik Marduk. Izan ere, Marduk Babiloniako jainko nazionala da, eta Bel haren titulua, jaun edo jabe esan nahi duena, Baal-ek bezala.,
hondaturik
haren irudi higuingarriak”.#Konkistatu dute Babilonia 50,24; 51,13; Is 21,9. jaun (Bel) 51,44; Is 46,1. irudi higuingarriak 50,38; Is 21,9. Ik. 4,1+.
3Herri bat etorri da iparraldetik#50,3 iparraldetik: Ik. 1,14 oh. Hemen iparraldea zentzu sinbolikoan erabilia dago, aipaturiko herria Pertsia baita, Babiloniaren hego-ekialdeko herria.
Babiloniaren aurka,
haren lurraldea
basamortu bihurtuko duena:
inor ere ez da geldituko
han bizitzen,
gizaki eta abereak
ihesi joango dira».#Herri bat iparraldetik 50,9.41; 51,48. Ik. 1,14+. gizaki-abereak ihesi 4,25+.
Israeldarrak berriro itzuli
4Jaunak dio:
«Garai hartan,
israeldarrak eta judatarrak,
elkarturik,
beren herrialdera etorriko dira;
negarrez etorriko dira nire bila,
Jaunaren, beren Jainkoaren, bila.#israeldarrak eta judatarrak elkarturik 3,18+. Ik. 23,6+. negarrez etorriko 31,9+.
5Siongo bideaz galdegingo dute,
eta harantz bideratuko dira, esanez:
“Ea, elkar gaitezen Jaunarekin
ahaztuko ez dugun betiko itunaz”.#Siongo bideez galdegingo 31,6+. betiko ituna 32,40+.
6«Artalde galdua zen nire herria,
bere artzainek desbideratua,
mendiz mendi erabilia:
menditik muinora zebiltzan,
beren eskortak ahazturik.#Artalde galdua 23,1+.
7Aurkitzen zituen edonork
irensten zituen;
etsaiek honela zioten:
“Guk ez dugu errurik,
beroriek egin baitute bekatu
Jaunaren aurka”».
Jauna da justiziaren barruti,
gurasoen itxaropen#50,7 Jauna… itxaropen: Azken esaldi hau etsaien adierazpenarekin ere lot zitekeen, honela itzuliz: justiziaren barruti eta haien gurasoen itxaropen den Jaunaren aurka.!#justiziaren barruti 31,23. itxaropen 14,8+.
8«Egin ihes Babiloniatik,
israeldarrok,
utzi berehala herrialde hori,
irten akerrak ahuntz-taldearen
aurretik bezala!#Egin ihes 50,16; 51,6.45; Is 48,20; Za 2,10-11.
9Herri indartsuak ari naiz biltzen
iparraldean, Babiloniari erasotzeko.
Haren kontra borrokatuko dira
eta konkistatu egingo.
Burutuko dute beren egitasmoa:
gudari trebearen gezien antzera,
ez dute huts egingo.
10Babilonia osoa hondatuko dute,
nahi beste harrapakin eramango.
Nik, Jaunak, esana.
Babilonia erori
11«Zuek, babiloniarrok,
nire herria hondatu duzuenok,
egin festa eta pozez salto;
bai, egin zilipurdika
zekorrak zelaian bezala,
egin irrintzi zaldiak bezala.
12Zuen jaioterria#50,12 Zuen jaioterria: H.h., Zuen ama, sortu zintuztena. lotsa gorrian
eta desohorez betea geldituko da;
herrietan azkena izango da,
basamortu eta eremu lehor.
13Bizilagunik gabe
eta erabat hondatua utziko dut
neure amorru bizian.
Handik igaroko diren guztiak
izu-ikaraturik geldituko dira,
hango hondamendia ikustean.#neure amorru bizian 7,20+. izu-ikaraturik 15,4+.
14«Arkulariok, presta borrokarako
Babiloniaren inguruan;
jaurti haren kontra gezi guztiak,
ez gorde bat ere,
bekatu egin baitu Jaunaren aurka.
15Egin guda-irrintziak haren inguruan!
Babiloniak amore eman du!
Erori dira haren dorreak,
bota dituzte harresiak.
Nire mendekua da,
Jaun honek haren aurka
erabakitako mendekua:
egin berari berak besteei egina!#guda-irrintziak 49,2+. Jaunaren mendekua 50,28; 51,6.11; Is 59,18. Ik. 5,9+. egin berari berak egina 50,29; Ap 18,6. Ik. 25,14+.
16Desagerrarazi Babiloniatik
hazi-ereile eta uzta-biltzaile guztiak.
Nork bere herrira joko du,
nork bere aberrira ihes egingo,
gerra suntsitzailetik urrun».
Israel berriro itzuli
17Jaunak dio: «Lehoiek erasotako artalde sakabanatua zen Israel. Asiriako erregeak irentsi zuen lehenengoz; gero, Babiloniako errege Nabukodonosorrek#50,17 Asiriarrek ipar-erresuma, Samaria, konkistatu zuten lehenengo, K.a. 721ean, eta babiloniarrek Judako erresuma ondoren, K.a. 587an. Bi gertakari horiek eta beraien osteko erbestealdia aipatzen dira tx.ean. txikitu zeharo. 18Horregatik, nik, Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak, zigortu egingo ditut Babiloniako erregea eta herrialdea, Asiriako erregea zigortu nuen bezala.#Asiriako erregea zigortu Is 10,12. 19Bere larreetara itzularaziko dut Israel, ene artaldea, eta Karmel mendian eta Baxan eskualdean larratuko da; ase arte jango du Efraimgo mendietan eta Galaaden#50,19 Baxan, Galaad: Jordanez beste aldeko lurraldeak; larre aberatsak zituzten. Karmel mendiak eta Efraimgo mendiek ere joritasun eta mardultasunaren ideia ematen dute..#Israel itzularaziko 23,3+. Baxan, Galaad Mi 7,14. Ik. Is 33,9+. 20Orduan ez da geldituko Israelen erruaren eta Judaren bekatuen arrastorik, barkatu egingo baitiet bizirik utziko ditudanei».#barkatu egingo 31,34+; Is 33,24.
Jaunak Babilonia kondenatu
21Jaunak dio:
«Eraso Merataim lurraldeari,
Pekodeko#50,21 Merataim: Eufrates eta Tigris ibaien bokaleko lurraldea. Pekod: Ik. Ez 23,23 oh. bizilagunei.
Garbi itzazue eta suntsitu erabat,
bete agindu dizuedan guztia.
22Gerra-hotsak lurralde hartan,
hondamendi izugarria.
23Babilonia, garai batean,
mailuak bezala,
mundu guztia jotzen zuena,
orain bera da puskatua eta txikitua!
Hara Babilonia
hondamendi bihurtua
nazioen artean!#mailuak bezala 51,20; Is 10,5. Babilonia hondamendi 50,3.13; 51,41; Ap 18,19.
24Tranpa jarri dizut, Babilonia,
eta konturatu gabe
erori zara bertan:
atzemana eta lotua gertatu zara,
nire aurka, Jaun honen aurka,
jarri zarelako.
25Armategia zabaldu
eta armak atera ditut,
neure haserre-zigorra burutzeko:
nik, Jaun ahalguztidunak,
eginbehar bat dut
babiloniarren herrialdean.
26Zatozte alde guztietatik
haren aurka,
zabaldu hango biltegiak,
pilatu dena eta suntsitu,
ez dadila hondarrik ere geldi!
27Hil hango buruzagiak,
bidali hiltegira zekorrak bezala!
Egin du haienak,
iritsi zaie kontuak hartzeko eguna!»#kontuak hartzeko eguna 10,15+.
Sionen berri eman
28Babiloniatik bizirik ihes egindakoek
Sion hirian ematen dute berri hau:
«Jaunaren, gure Jainkoaren,
mendekua da,
tenplua hondatu zutenen
kontrako mendekua#50,28 tenplua… mendekua: H.h., haren tenpluaren mendekua.».#Jaunaren mendekua 50,15+; 51,11.
Jauna Babiloniaren aurka
29Jaunak dio:
«Bildu arkulariak Babiloniaren aurka,
bildu uztaia erabiltzen duten guztiak.
Ingura bezate hiria,
ez dezala handik inork ere ihes egin!
Ordaindu beraren egiteek merezia,
egin berari berak besteei egina,
Jaun honekin, Israelen Santuarekin,
harro eta lotsagabe jokatu baitu.#Israelen Santua 51,5; Is 1,4+. harro jokatu 48,26+; Is 14,13-14.
30Egun hartan
gazteak kaleetan eroriko dira,
gudari guztiak hilko.
31Honela diot nik,
Jainko Jaun ahalguztidunak:
Hona hemen ni zure aurka,
lotsagabe halakoa!
Heldu da zure eguna,
kontuak emateko ordua!#Hona ni zure aurka 21,13+.
32Nazio lotsagabea zabunka hasi
eta erori egingo da,
ez du inork jasoko.
Su emango diet zure hiriei
eta suak inguru guztiak
irentsiko ditu».#eta suak… 21,14.
Jauna Israelen salbatzaile
33Honela dio Jaun ahalguztidunak:
«Israel herria eta Juda herria,
biak daude zapaldurik:
etsaiek#50,33 etsaiek: H.h., gatibu egin dituztenek. menpean hartu dituzte
eta askatu nahi ez.#Israel eta Juda 23,6+.
34Baina ni, haien defendatzailea,
indartsua naiz,
“Jaun ahalguztiduna” dut izena:
neuk defendatuko dut haien auzia,
munduari barealdia emanez
eta babiloniarrak astinduz».#Jauna defendatzaile 51,36; Is 51,22. Jaun ahalguztiduna izena 10,16+.
Gerra Babilonian
35Jaunak dio:
«Gerra Babiloniako bizilagunei,
buruzagi eta jakintsuei!
36Gerra igarleei:
zora bitez!
Gerra gudariei:
egin bezate beldurrez dardara!#igarleak zoratu Is 44,25.
37Gerra hango zaldi eta guda-gurdiei,
haren alde borrokatzen duten
atzerriko gudariei:
bihur bitez emajende beldurti!
Gerra hango altxorrei:
harrapa bitzate!
38Gerra ibaiei: lehor bitez!
Idoloen herrialdea baita Babilonia,
irudi izugarri horiek liluratua.#ibaiak lehor 51,36. irudi izugarri 50,2+.
39Horregatik,
basapiztien gordeleku izango da,
txakalen eta ostruken bizileku.
Gizakirik ez da han sekula biziko,
bizilagunik gabe geldituko da
mendez mende.#piztien bizileku 51,37; Is 13,21+. Ik. 9,10+.
40Sodoma, Gomorra
eta inguruko hiriak
Jaunak erraustu zituenean bezala,
ez da han aurrerantzean
gizakirik biziko.
Hala diot nik, Jaunak.#Sodoma, Gomorra 49,18+.
Iparraldeko erasotzaileak
(6,22-24; 49,19-21)
41«Begira, herri bat dator iparraldetik,
nazio handi bat eta errege asko
abiatu dira
munduaren azken muturretik.#Ik. 6,22-24 eta erreferentziak.
42Gezi-uztaiez eta lantzaz
armatuak datoz;
ankerrak dira eta gupidagabeak;
itsas orroa bezalako deiadarrez,
zaldiz datoz,
borrokarako lerroturik,
zure aurka, Babilonia hiri eder.
43Babiloniako erregea,
horren berri jakitean,
indarge dago, estu eta larri,
emakumea erdiminetan bezala.
44«Nola lehoia
Jordango sastraka artetik atera
eta ardiz beteriko larre-tokietara
oldartzen den,
halaxe botako ditut babiloniarrak
beren lurraldetik bat-batean,
eta nahi dudana ezarriko
han gobernari.
Izan ere, nor ni bezalakorik?
Nork egingo niri erronka?
Zein erregek emango niri aurpegi?#Ik. 49,19-21 eta erreferentziak.
45Entzun, bada, nik, Jaunak,
Babiloniaren aurka
hartu dudan erabakia,
babiloniar herriaren aurka
mamitu dudan egitasmoa:
haien haurrak ere
arkumeak bezala eramango dituzte,
lurraldea erabat hondatuko.
46Babiloniaren konkistaren
oihartzunak
lurra dardararaziko du,
garrasiak nazio guztietan entzungo».

Currently Selected:

JEREMIAS 50: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

Video for JEREMIAS 50