Bible App logo
Search Icon

JEREMIAS 49

49
Amondarrentzat
1Jaunaren mezua amondarrentzat:
«Ez ote Israelek seme-alabarik?
Ez ote oinordekorik?
Nola jabetu dira, bada,
Gaden lurraldeaz amondarrak,
Milkom#49,1 amondarrak: Itsaso Hilaz ekialdera zegoen erresuma txikia, Moaben iparraldean. Raba zuen hiriburu (gaur egungo Amman). 721ean iparraldeko erresuma erori zenean, Gad leinukoen Jordanez beste aldeko lurraldeez (ik. Jos 13,24-28) jabetu ziren amondarrak, eta hori aurpegiratzen die profetak. Milkom: Amondarren jainko nazionala. Izen jatorra antzinako itzulpenek gorde dute; hebreerazkoak Malkam dakar, hau da, beren erregea. jainkoaren gurtzaileak?
Nola bizi dira horiek
israeldarren hirietan?#amondarrentzat 25,21+. Gaden lurraldea Zen 32,1-36; Jos 13,24-28. Milkom 1 Erg 11,5.7.33; 2 Erg 23,13.
2Hala diot nik, Jaunak:
Badator garaia,
amondarren Raba hiriburuan
guda-irrintzia entzungo dena.
Hiriburua hondakin-pila
bihurtuko da,
haren menpeko hiriak erre egingo.
Israel berriro jabetuko da
kendu zioten lurraldeaz.
Hala diot nik, Jaunak.#Raba hiriburua Dt 3,11; 2 Sm 11,1; Ez 21,25. guda-irrintzia 4,19; 50,15; Jos 6,5.20. amondar hiriak erre Am 1,14.
3«Egin intziri, Hexbongo bizilagunok:
Suntsitua dago Ai hiria#49,3 Hexbon: Moabeko hiria (ik. 48,2), amondarrek konkistatua segur aski. Ai: Hondakin esan nahi du; toki askok daramate izen hau. Ez da nahastu behar Jos 7,2ko Ai hiriarekin.!
Egin garrasi, Raba inguruko hiriok!
Hartu dolu-jantzia, jo hiletak,
harresi inguruan harat-honat ibiliz!
Milkom jainkoa erbestera doa,
bere apaiz eta buruzagiekin.#Hartu dolu-jantzia 4,8+. Milkom erbestera 48,7.
4Zertan harrotu zeure haran joriaz,
hiri galdu hori?
Zeure ondasunetan fidatzen zinen,
inor ez zela
zuri erasotzeko gauza pentsatuz.#ondasunetan fidatu 48,7+.
5Izu-ikara bidaliko dizut, bada,
alde guztietatik.
Nork bere aldetik
emango dio ihesari,
eta inor ez sakabanatuak biltzeko.
Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.#Izu-ikara 48,44.
6«Baina ondoren, aldatuko dut amondarren zoria. Nik, Jaunak, esana».#zoria aldatuko 48,47+.
Edomdarrentzat
7Jaun ahalguztidunaren mezua edomdarrentzat:
«Ez ote jadanik
jakinduriarik Temanen#49,7 edomdarrak: Edom Itsaso Hilaren hego-ekialdeko lurraldea da. Teman: Edomgo hiria, bertako jendearen jakinduriagatik ospetsua (ik. Ab 8-9).?
Ez ote hango jakintsuak
aholku emateko gauza?
Akabo ote
haien jakinduria famatua?#edomdarrentzat 25,21+. jakinduria Temanen Ba 3,22.
8Dedango jendeok, itzuli, joan ihesi,
ezkutatu koba-zuloetan!
Kontuak hartzeko garaia baita,
hondatu egingo ditut
Esauren ondorengoak#49,8 Esauren ondorengoak: Edomdarrak alegia; Esau, Jakoben anaia, edomdarren arbasotzat jotzen da (ik. Has 36,8-9), eta bi izenak, Edom eta Esau, bata besteaz ordezkatzen dira sarri..#Dedan 25,23; Is 21,13; Ez 25,13.
9Mahats-biltzaileek,
zuen mahastira datozelarik,
gutxienez hondarrak uzten dituzte;
lapurrek,
gauez zuenean sartuz gero,
nahi dutena besterik
ez dute eramaten.#Ik. Ab 5-6.
10Nik, ordea, erabat larrutuko ditut
Esauren ondorengoak;
agerian jarriko ditut
haien gordelekuak,
ez dute izango non ezkutaturik.
Haien seme-alabak
eta auzoko herrietakoak
suntsitu egingo dituzte.
Ez da inor geratuko hau esateko#49,10 Ez da inor… esateko: Judu-tradizioaren arabera osatua; jatorrizkoak Ez dago inor dio.:#erabat larrutuko Ml 1,2-5.
11“Ez arduratu umezurtzez,
neuk haziko ditut;
alargunek
neu izango naute babes”».
12Honela dio Jaunak: «Israelek berak ere, zigor-kopatik edan behar izan zuen, bidezko ez izan arren; eta zuk, Edom, zigorretik aske geldituko zarela uste al duzu? Ez horixe! Edan beharko duzu zuk ere zigor-kopatik#49,12 zigor-kopa: Ik. 13,13 oh. eta 25,15-29..#zigor-kopa 25,15+. Ik. 25,28-29; Is 63,1-6. 13Neure buruarengatik dagit zin: Botzra#49,13 Botzra: Edomgo hiriburua (ik. Is 34,6). hiria hondamen eta eremu, madarikazio eta iseka-gai bihurtuko da, haren menpeko hiriak hondakin betiereko. Nik, Jaunak, esana».#Botzra hiria Is 34,6; 63,1. madarikazio eta iseka-gai 24,9+.
14Jaunarengandiko deia entzun diogu
nazioetara bidalitako mandatariari:
«Bil zaitezte, joan Edomen aurka!
Jaiki borrokarako!»#Ik. Ab 1-4.
15Hau dio Jaunak:
«Horra nik zu
nazioetan ahulena bihurtu,
guztientzat mespretxagarri.
16Jendeak beldurra zizun,
handiustea zenuen zeure baitan:
horrek engainatu zaitu.
Harkaitz artean bizi zara, bai,
mendi-tontorrei itsatsia;
baina, arranoak bezala,
zeure habia goi-goian
egingo bazenu ere,
bota egingo zintuzket handik.#habia goian 51,53; Hab 2,9.
17«Edom hondamen bihurtuko dut: handik igaroko diren guztiak izu-ikaraturik geldituko dira, halako hondamendia ikustean.#handik igaroko direnak 22,8; 50,13. 18Jaunak Sodoma, Gomorra#49,18 Sodoma, Gomorra: Ik. 23,14 oh. eta inguruko hiriak erraustu zituenean bezala, ez da han aurrerantzean gizakirik biziko. Hala diot nik, Jaunak.#Ik. 50,40. Sodoma, Gomorra 20,16+; So 2,9.
19«Nola lehoia
Jordango sastraka artetik atera
eta ardiz beteriko larre-tokietara
oldartzen den,
halaxe botako ditut edomdarrak
beren lurraldetik bat-batean,
eta nahi dudana ezarriko han
gobernari.
Izan ere, nor ni bezalakorik?
Nork egingo niri erronka?
Zein erregek emango niri aurpegi?#Ik. 50,44-46.#nor ni bezalakorik? 10,6+; Jb 9,19; Jkd 12,12.
20Entzun, bada, nik, Jaunak,
Edomen aurka
hartu dudan erabakia,
Temango jendearen aurka
mamitu dudan egitasmoa:
haien haurrak ere
arkumeak bezala eramango dituzte,
lurraldea erabat hondatuko.#Jaunaren erabakia 50,45; 51,11-12; Mi 4,12. Ik. 6,6+.
21Edomen erorketaren burrunbak
lurra dardararaziko du,
garrasiak
Itsaso Gorriraino entzungo.
22Arranoaren antzera
oldartzen da etsaia,
Botzraren gainera hegoak zabalduz.
Egun hartan,
indargabe geldituko dira
Edomgo gudariak,
emakumea erdiminetan bezala».#Ik. 48,40-41 eta err.ak.
Damaskorentzat
23Damaskorentzat mezua:
«Hamat eta Arpad#49,23 Hamat eta Arpad: Damasko hiriburu zuen Siriako hiriak. hiriak
nahasturik daude,
albiste ikaragarria jaso baitute.
Itsaso gaiztoa bezala,
asaldaturik, egonezinik daude.#Damaskorentzat Is 17,1-3; Am 1,3-5. Hamat, Arpad 39,5; 2 Erg 14,28; 18,34; 19,13; Is 10,9.
24Damasko leher egina dago,
ihes egin nahian,
ikarak hartuta,
estuasun eta oinazetan,
emakumea erdiminetan bezala.#emakumea… 4,31+; 50,43.
25Ai! Hara bertan behera utzia
halako ospea eta alaitasuna
zituen hiria#49,25 halako… hiria: Antzinako itzulpenen arabera; hebreerazkoak hiri ospetsu, nire alaitasun zena dio.!
26Egun hartan,
gazteak kaleetan eroriko dira,
gudari guztiak hilko.
Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.
27Su emango diet
Damaskoko harresiei
eta suak Ben-Hadaden jauregiak
irentsiko ditu».#Su emango Am 1,4.
Arabiarrentzat
28Babiloniako errege Nabukodonosorrek garaitu zituen Kedar leinuarentzat eta Hatzor hiriaren menpeko erreinuentzat#49,28 Kedar, Hatzorren menpeko erreinuak: Arabiar herri nomadak adierazten dira. Jaunaren mezua:
«Jaiki, eraso Kedarri!
Hondatu ekialdeko leinuak!#Arabiarrentzat 25,24+.
29Haien etxolak eta artaldeak
hartzen dituzte,
haien oihal-etxola eta duten guztia;
gameluak eramaten dizkiete.
Kanpalekuak
oihuka inguratzen dituzte,
izu-ikara inguru guztian sortuz.#izu-ikara inguruan 6,25+.
30Hatzorko bizilagunok,
egizue ihes arin,
ezkutatu koba-zuloetan!
Hala diot nik, Jaunak.
Babiloniako errege
Nabukodonosorrek
zuen aurkako erabakia hartua du,
egitasmoa mamitua.#Nabukodonosor 21,1-2+.
31«Jaiki, babiloniarrok, eraso herriari:
ate eta morroilorik gabe,
bakar-bakarrik, seguru eta lasai
bizi den herriari.
Hala diot nik, Jaunak.
32Harrapakin gisa hartzen dizkiete
gamelu eta artaldeak.
Lau haizeetara sakabanatuko ditut
beduino horiek#49,32 Beduino horiek: Ik. 9,25 oh. eta 25,23.,
alde guztietatik
erakarriko diet hondamena.
Hala diot nik, Jaunak.
33Hatzor hiria
txakal-zulo bihurtuko da,
basamortu betiko:
ez da han aurrerantzean
gizakirik biziko».
Elamdarrentzat
34Sedekias Judako errege egin eta laster, mezu hau adierazi zion Jaunak Jeremias profetari Elam#49,34 Elam: Babiloniaren ekialdeko herri zaharra, K.a. bigarren milurtetik ezaguna; Susa zuen hiriburu. herrialdearentzat:#Sedekias 1,3+. Elam 25,25; Ez 32,24-25.
35«Honela diot nik,
Jaun ahalguztidunak:
Elamen guda-indarrak#49,35 Elamen guda-indarrak: H.h., Elamen uztaia edo arkua. Famatuak ziren Elamgo arkulariak (ik. Is 22,6).
suntsituko ditut,
haren gudaririk bikainenak
apurtuko.
36Ortziko lau ertzetatik haizea sortu
eta Elamen aurka joaraziko diot:
lau haizeetara
sakabanatuko ditut
hango bizilagunak.
Ez da munduan naziorik izango
ihesi joandako elamdarren bat
hartuko ez duenik.
37Bizia kendu nahi dieten
etsaien aurrean
izu-ikaraz beteko ditut elamdarrak.
Zoritxarra ekarriko diet,
neure haserre-sumina ikusaraziko.
Gerra bidaliko dut haien aurka,
guztiak garbitu arte.
Hala diot nik, Jaunak.#neure haserre-sumina 7,20+.
38Erregea eta buruzagiak
kendu egingo ditut Elamdik,
neu jarriko naiz errege haien ordez.
Hala diot nik, Jaunak.
39«Baina egunen batean aldatuko dut Elamen zoria».#zoria aldatuko 48,47+.

Currently Selected:

JEREMIAS 49: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

Video for JEREMIAS 49