JEREMIAS 39
39
Babiloniarrek Jerusalem konkistatu
(52,4-16; 2 Erg 25,1-12)
1Sedekias erregearen bederatzigarren urteko hamargarren hilean#39,1 bederatzigarren… hilean: K.a. 589ko abendua., Babiloniako errege Nabukodonosor Jerusalemera etorri zen bere gudarostearekin eta setiatu egin zuen.#Nabukodonosor 21,1-2+. 2Sedekiasen hamaikagarren urtean, laugarren hilaren#39,2 hamaikagarren… hila: K.a. 587ko ekaina. bederatzian, babiloniarrek zuloa ireki zuten hiriko harresian. 3Hirian sartu eta plaza nagusian jarri zuten aginte-postua Babiloniako erregearen gudalburuok: Nergal-Saretzer Sin-Magirko printzeak, Nebu-Sarsekim funtzionarioburuak, Nergal-Saretzer gorteko goi-funtzionarioak eta Babiloniako erregearen beste gudalburuek#39,3 gudalburuak: Tx.eko testua iluna da. Babiloniar funtzionarioen izenak eta tituluak ez dira seguruak, eta ez datoz bat 13. tx.ean ematen direnekin..
4Sedekias erregea eta bere gudariak, hori ikustean, ihesi joan ziren gauez hiritik; erregearen lorategian zehar, bi harresien arteko atetik irten eta Araba aldera alde egin zuten. 5Baina babiloniar gudarostea ondoren joan zitzaien eta Jerikoko lautadan harrapatu zuen Sedekias. Preso hartu eta Riblara, Hamateko eskualdera#39,5 Ribla, Hamat eskualdea: Palestinaren iparraldean daude, gaur egungo Sirian., eraman zuten, Babiloniako errege Nabukodonosorren aurrera. Honek epaia eman zion:#Sedekias harrapatua 38,18+. 6Sedekiasen semeei lepoa moztu zien Riblan bertan, aitaren aurrean, baita Judako handikiei ere. 7Sedekias bera, begiak leherrarazi ondoren, Babiloniara eraman zuen katez loturik. 8Babiloniarrek su eman zieten erregearen jauregi eta hiriko etxeei, eta bota egin zituzten Jerusalemgo harresiak.#su eman… 17,27+. 9Jerusalemen geldituak ziren bizilagunak eta babiloniarren alde jarri zirenak Babiloniara erbesteratu zituen Nebuzaradan guardiaburuak.#Nebuzaradan 39,11; 41,10; 52,12; 2 Erg 25,8. 10Baina herriko jende xehea, ezeren jabe ez zena, Judako lurraldean utzi zuen, eta mahastiak eta alorrak eman zizkion.
Babiloniarrek Jeremias askatu
11Jeremiasi buruz agindu hau eman zion Nabukodonosorrek Nebuzaradan guardiaburuari: 12«Hartzazu zeure ardurapean eta ez egin gaitzik; aitzitik, egiozu berak esandako guztia».#Hartzazu zeure ardurapean 40,4. 13Orduan, Nebuzaradan guardiaburuak, goi-funtzionario ziren Nebuxazban eta Nergal-Saretzerrekin eta beste buruzagiekin batera, 14Jeremias kartzelako ataritik ekarrarazi eta Ahikamen seme eta Xafanen biloba zen Gedaliasen#39,14 Gedalias: Ik. 26,24 oh. ardurapean utzi zuen, bere etxera eraman zezan. Horrela, herritarren artean gelditu zen Jeremias.
Salbamen-agintzaria Ebed-Melekentzat
15Oraindik kartzelako atarian atxilotua zegoela, Jaunak Jeremiasi hitz egin zion, 16Ebed-Melek etiopiarrari#39,16 Ebed-Melek: Ik. 38,7-13. mezu hau emateko aginduz:
«Honela dio Jaun ahalguztidunak,
Israelen Jainkoak:
Laster beteko ditut neure hitzak,
hiri honen kalterako
eta ez onerako iragarritakoak.
Zeuk ikusi ahal izango duzu.
17Egun hartan, onik aterako zaitut,
ez zaitut erortzen utziko
halako beldurra ematen dizuten
horien eskuetan.
Hala diot nik, Jaunak.
18Libratuko zaitut, bai,
ez zara ezpataz hilko;
bizirik aterako zara,
niregan fidatu zarelako.
Nik, Jaunak, esana».#bizirik aterako 21,9+.
Currently Selected:
JEREMIAS 39: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso