YouVersion Logo
Search Icon

JEREMIAS 3

3
Israel desleial Jaunarekin
1Jaunak dio: «Gizon batek emaztea zapuztu badu, eta emaztea, apartatu ondoren, beste batekin ezkontzen bada, gizon hura ezin izango da berriro emazteagana itzuli; horrelako jokaerak herrialdea kutsatuko luke#3,1 herrialdea kutsatuko luke: Dt 24,1-4ko legearen arabera, behin zapuztua duen emaztea ez dezake gizonak berriro bereganatu. Hori eginez gero, herrialde osoa kutsatuko luke, hau da, nolabait errudun bihurtuko.. Eta zu, Israel, hainbeste maitalerekin kutsatu zaren hori, niregana itzuliko ote zara, bada? Hala diot nik, Jaunak.#emazteagana itzuli Dt 24,1-4. Jaunarengana itzuli 3,12+. Ik. Lk 15,18-19; 18,13-14.
2«Jaso begiak muinoetara:
zeinetan ez zara
maitakeriatan ibilia?
Bide-bazterretan egoten zinen,
arabiar lapurrak
basamortuan bezala,
zer harrapatuko zain.
Kutsatu egin duzu lurraldea
zeure prostituzio eta gaiztakeriaz.#Bide-bazterretan egon Has 38,14; Ez 16,25; Es 7,12; Jr gt 42-43. lurraldea kutsatu 2,7+. prostituzioa 2,20+.
3Horregatik huts egin dizute
hodei-zaparradek,
ez da udaberriko euririk izan.
Baina zuk
emagalduaren kopeta zenuen,
eta zeure izen txarrak axolarik ez.#euriak huts egin 5,24-25; 14,4; Dt 28,23; Am 4,7.
4Oraindik orain esaten zenidan:
“Zeu zaitut neure aita,
zeu neure gaztetako
adiskide mina!#Zeu neure aita 3,19; Ir 4,22; Is 63,16; Os 2,1; 11,1; Ml 1,6. Ik. 2,27.
5Betiko egongo ote zara haserre,
etengabe iraungo ote du
zure suminak?”
Eta hori esatearekin batera,
ahalegin guztiaz jarraitzen zenuen
gaiztakerian».#Betiko haserre? 2,35; 3,12; Is 64,8; Os 6,1-2; Sal 103,9. gaiztakerian jarraitu 5,28; 6,7; 9,2; 23,10.
Bi ahizpa desleialak
6Josias erregearen garaian esan zidan Jaunak: «Ikusi al duzu zer egin duen Israel fedegabe horrek? Mendi-gailur guztietara joaten da, zuhaitz handi guztien azpira, bere burua prostituzioari ematera#3,6 Josiasen garaian: Ik. 1,2 oh. prostituzioari eman: Ik. 2,20 oh..#Bi ahizpa Ez 16; 23. Josias 1,2+. prostituzioa 2,20+. 7Uste nuen, hori guztia egin ondoren, berriro niregana itzuliko zela; baina ez, ez da itzuli. Ikusi zuen hori Israelen ahizpak, Juda desleialak#3,7 Juda desleialak: Juda eta Israel-ek ipar eta hegoaldeko erresumak adierazten dituzte hemen, bi ahizpen irudiaz pertsonifikatuak.. 8Ikusi zuen, gainera, bere adulterio ugariengatik zapuztu egin nuela#3,8 zapuztu egin nuela: Israelgo hiriburu zen Samariaren erorketa, K.a. 721ean gertatua, eta ipar-erresumako biztanleen erbesteratzea aipatzen dira. Israel fedegabea, dibortzio-agiria emanez. Baina Juda desleial hori ez zen beldurtu, eta prostituziora jo zuen berak ere.#Jaunak Israel zapuztu Is 50,1. 9Eta horretara hain emana izanik, herrialdea bera ere profanatu egin zuen: adulterio egin zuen, harrizko eta zurezko idoloak gurtuz.#harrizko eta zurezko idoloak Ez 20,32+. Ik. 2,27+. 10Guztiarekin ere, Juda desleial hori ez zitzaidan bihotz-bihotzez itzuli, gezurretan baizik. Nik, Jaunak, esana».#gezurrezko konbertsioa 2,23.27.35; 3,4-5; 8,8; Os 6,1-6.
11Jaunak esan zidan: Israel fedegabea Juda desleialaren aldean zuzena da. 12Zoaz, bada, eta hots egin mezu hau iparraldekoei:
«Itzul niregana,
Israel fedegabe hori!
Ez dizut ipiniko aurpegi ilunik,
errukibera bainaiz;
nire haserrea ez da betiko.
Hala diot nik, Jaunak.#Itzuli niregana 3,7.14.22; 4,1; Dt 30,2-18; Os 14,2. Ik. 3,1+.
13Baina aitortu zeure errua,
Jainko Jaunaren aurka
jaiki baitzara.
Atzerritarren jainkoei
eman diezu zeure burua
zuhaitz handi guztien azpian,
eta ez duzu nire mintzorik entzun.
Nik, Jaunak, esana».#Atzerritarren jainkoei eman 7,9+.
Nazio guztiak Jerusalemen bilduko
14Jaunak dio: «Itzuli niregana, herri fedegabe hori, neu bakarrik nauzu zeure nagusia eta. Banan-banan bilduko zaituztet hiri eta familia bakoitzetik eta Sion mendira eramango. 15Neure gogoko buruzagiak#3,15 buruzagiak: H.h., artzainak; ik. 2,8 oh. emango dizkizuet, jakinduriaz eta zuhurtasunez gidatuko zaituztetenak.#Neure gogoko buruzagiak 23,4; 1 Sm 2,35. 16Orduan, lurraldean hazi eta ugarituko zaretenean, ez da gehiago aipatuko Jaunaren itun-kutxarik#3,16 itun-kutxarik: Ez dakigu noiz galdu zen tenpluaren barrualdean ezarria zegoen itun-kutxa, behin baino gehiagotan izan baitzen tenplua suntsitua. Jeremiasen iragarpenaren arabera Jerusalem osoa izango da Jaunaren tronua, lehen itun-kutxa zen bezalaxe (17. tx.).; ez du inork hartan pentsatuko, ezta oroituko ere; ez duzue berririk egingo, ez baituzue haren beharrik izango.#ugarituko zaretenean 23,3; Dt 6,3; Is 54,1; Za 10,8; Ba 2,34; Eg 6,7. itun-kutxa Ir 25,10+. 17Garai hartan, “Jaunaren tronua” deituko diote Jerusalemi. Nazio guztiak bilduko dira Jerusalemen ni, Jauna, ohoratzeko, eta ez die gehiago beren joera gaiztoei setati jarraituko.#Jaunaren tronua Ez 43,7; Ap 22,3. Nazio guztiak bilduko Jerusalemen Mi 4,1+. Ik. 12,16. beren joera gaiztoei jarraitu 7,24; 9,13; 11,8; 13,10; 16,12; 18,12; 23,17; Sal 81,13. 18Garai hartan, Judakoak Israelgoekin bilduko dira. Batera itzuliko dira iparraldetik, atzerriraturik dauden lekutik, beraien arbasoei ondaretzat eman nien lurraldera.#Judakoak Israelgoekin bildu 50,4; Is 11,13; Ez 37,15-28; Os 2,2.
Konbertsiorako deia
19«Honela nioen neure baitan:
Israel,
neure semetzat hartu nahi zintudan,
lurralde zoragarria eman nahi nizun,
munduko ondarerik ederrena.
“Ene Aita” deituko ninduzula
uste nuen,
eta niregandik ez zinela
inoiz ere urrunduko.#lurralde zoragarria Ir 3,8; Ez 20,6; Dn 8,9; 11,16.
20Baina emaztea senarrarekin
desleial den bezalaxe,
desleial izan zara nirekin, Israel.
Nik, Jaunak, esana».
21Deiadarrak entzuten dira muinoetan,
israeldarrak negarrez eta erreguka:
galdua baitute bidea,
ahaztua Jauna, beren Jainkoa.
22«Itzul zaitezte niregana,
seme fedegabeok,
neuk sendatuko dizuet
zeuen fedegabekeria.
«Hemen gaituzu, zuregana gatoz,
zeu baitzaitugu Jauna,
geure Jainkoa.#Itzuli niregana 3,12+. neuk sendatuko Os 14,5.
23Egiaz muinoak gezur huts dira,
gezur huts mendietako#3,23 mendietako: Mendi-muinoak ohiko sasikultu-lekuak ziren. zarata-hotsa.
Egiaz Jaunak, gure Jainkoak,
bakar-bakarrik
salba dezake Israel.#sasikultu zaratatsuak Ir 32,6; Zen 25,1-3; 1 Erg 18,26. Jaunak bakarrik salbatu 14,8; Is 43,3+; Sal 3,9.
24Gure gazte-denboratik
Baal lotsagarriak#3,24 Baal lotsagarri: Hebreerazkoak Lotsa besterik ez dakar. Baal jainko kanaandarraren deitura iraingarria zen. irentsi ditu
gure gurasoen nekeen irabaziak:
ardi eta behiak, seme eta alabak.#Baal lotsagarria 11,13; Os 9,10. nekeen irabaziak irentsi Dt 28,33.
25Ahuspez gaitezen lotsaturik,
desohorez beterik;
zeren bekatu egin baitugu
Jaunaren, geure Jainkoaren, kontra
geuk eta geure gurasoek
gaztetandik gaurdaino.
Ez dugu aditu
Jaunaren, geure Jainkoaren, esana».#lotsaz ahuspeztu Esd 9,6-7.

Currently Selected:

JEREMIAS 3: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy