YouVersion Logo
Search Icon

JEREMIAS 2

2
JERUSALEM ETA JUDAKO BIZILAGUNENTZAT MEZUAK (2,1—20,18)
Maitasunezko iragana oroituz
1-2Jaunak bidali ninduen Jerusalemgo jendeari bere mezu hau hots egitera:
«Gogoan dut, Israel,
nola maite ninduzun gazte zinenean,
gogoan zure ezkongaietako
maite-laztana:
nola ibili zinen nire ondoren
basamortuan, erein gabeko lurrean.#basamortuan nire ondoren 31,2; Dt 2,7; 8,2-4; Ez 20,13; Os 2,16-22; Am 5,25; Sal 78,40; 95,10; 106,14.
3Nirea zinen oso-osorik#2,3 Nirea zinen oso-osorik: H.h., Jaunarentzat sagaratua zen Israel.,
uztaren lehen emaitzak
nireak diren bezala.
Kalte egiten zizutenak
neuk zigortzen nituen:
zoritxarra zetorkien gainera.
Nik, Jaunak, esana».#Nirea oso-osorik Ir 19,6; 28,36; Sal 105,15. Ik. Os 2,20. Jaunak herriaren etsaiak zigortu Has 12,17; 20,3.7; Is 10,5-19; 47,6-14; Za 1,15; Sal 105,14-15.
Israelen hasierako bekatuak
4Entzun Jaunaren hitza, Jakoben ondorengook, Israelgo leinu guztiok. 5Hau dio Jaunak:
«Zertan huts egin nien
zuen arbasoei,
haiek niregandik aldentzeko?
Hutsaren atzetik#2,5 Hutsak idoloak adierazten ditu (ik. 10,14-15; 16,19). ibili ziren,
hutsaren hurrengo bihurtu dira.#Jaunak huts egin? Dt 32,4; Is 1,2; Jb 34,10. hutsaren hurrengo bihurtu Os 9,10; Sal 115,8; 2 Ko 3,18.
6Ez ziren nitaz arduratu.
Nik, Jaunak, Egiptotik atera nituen
eta basamortuan zehar gidatu,
lur lehor eta malkar horretan,
arriskuz beteriko lur ilunean,
inor igarotzen ez den
eta itzulbiderik ez duen lurrean.#basamortuan zehar gidatu Dt 32,10-12.
7Baratze mardulean sartu nituen,
hango fruitu zoragarriak jan zitzaten.
Baina haiek, bertara iristean,
kutsatu egin zuten nire lurraldea,
higuingarri bihurtu nire ondarea.#lurraldea kutsatu 3,2.9; 16,18; 23,15; Is 24,5.
8Apaizek ez dute galdetu:
“Non da Jauna?”
Lege-maisuek ez naute aintzat hartu,
buruzagiak#2,8 Lege-maisuak: Apaizak, hauei baitagokie herriari legea irakasteko erantzukizuna. buruzagiak: H.h., artzainak; herri-agintariak, bereziki erregeak, adierazten dituen titulua. kontra jaiki zaizkit,
profetek Baalen izenean
hitz egin dute,
ezertarako ez diren idoloen ondoren
joan dira.#Apaizak eta profetak 6,13; 8,10; 23,11; Mi 3,11; Nk 4,13. buruzagien (artzainen) kontra 21,1—23,8. profeten hutsegitea 5,13.31; 14,13-15; 27,9.14-18; 28; 29,8-9.15. Ik. 18,18. ezertarako ez diren idoloak 2,11; 10,3; 16,19; 1 Sm 12,21; Is 44,9.
Jauna Israelekin auzitan
9«Horregatik, hau diot nik, Jaunak:
Auzitan hasi nahi dut berriro zuekin
eta auzitan ariko naiz
zuen ondorengoekin ere.#Jauna herriarekin auzitan Os 2,4+.
10Zoazte Mediterraneoko uharte
eta itsasertzera, eta ikus,
bidali norbait Kedar-era#2,10 Mediterraneoko… itsasertzera: H.h., Kitim-era; izen honek Zipre adierazten du batez ere, baina askotan Mediterraneoko beste uharte eta itsasertzeko herriak ere adierazten ditu. Kedar: Ipar Arabiako herri nomada.
eta ohartu ongi:
gertatu ote da inon horrelakorik?#Zoazte eta ikusi 18,13-16.
11Herri batek ez ditu
jainkoak aldatzen
—horiek benetako jainkoak
ez direla, gainera—.
Neure herriak, ordea,
zapuztu egin nau ni,
bere egiazko aintza nauen hau,
eta ezertarako ez diren
idoloez ordezkatu.#benetako jainkoak ez 5,7; 16,19-20; Is 41,23; 42,17; Jkd 15,16-17; Jr gt 14.22. egiazko aintza ordezkatu Sal 106,20; Erm 1,23+.
12Txundi zaitezte, beraz, zeruok!
Izu zaitezte eta ikaratu!
Hala diot nik, Jaunak.
13Bi gaiztakeria egin ditu
nire herriak:
bazterrera utzi naute ni,
ur biziaren iturria,
eta putzuak egin dituzte,
urari eusteko gauza ez diren
putzu pitzatuak.#Bi gaiztakeria Os 10,10. Jauna bazterrera utzi 1,16; 2,17.19; 5,7.19; 16,11; 17,13; 19,4; Ba 3,12. ur biziaren iturria Jn 4,10.
Zentzabide mingarria
14«Israel ez da izatez esklabo,
ezta esklabo-seme ere.
Zergatik bihurtu da, bada,
besteren harrapakin?
15Haren kontra egiten dute garrasi,
lehoiek bezala orro;
lurraldea hondamen bihurtu diote
eta hiriak kiskali,
bizilagunik gabe utziz.
16Menfis eta Tafneskoek#2,16 Menfis: Egiptoko antzinako hiriburua. Tafnes: Niloko deltaren ekialdeko hiri gotorra. ere
burezurra apurtu diote.#Menfis 44,1; 46,14; Is 19,13; Ez 30,13. Tafnes 43,7-9; 44,1; Ez 30,18.
17«Ez ote hau guztia, Israel,
bidean gidatu zintuen Jauna,
zeure Jainkoa,
baztertu duzulako?
18Zergatik zoaz, bada, orain Egiptora,
Niloko urak edatera?
Zergatik Asiriara,
Eufratesko urak edatera?#Egiptora, Asiriara jo Os 7,11+. Asiriarekin elkartzearen aurka Os 5,13+. Egiptorekin elkartzearen aurka 2,36; Is 20,1-6; 30,1-5; 31,1-3; Ez 29,6.
19Zeure gaiztakeria izango duzu zigor,
zeure desleialkeria zentzabide.
Kontura zaitez eta ikasi
zein gogorra eta garratza den
Jauna, zeure Jainkoa, baztertzea,
nireganako begirunerik ez izatea.
Nik, Jaun ahalguztidunak, esana.#Zeure gaiztakeria zigor 4,18; Zen 14,34; Sal 107,17. Jaunarenganako begirunea 5,22; 32,39-40; Jb 28,28; Es 1,7+.
Jaunak Israelen arrazoiak gezurtatu
20«Aspaldidanik duzu
hautsia uztarria,
aspaldidanik etenak
nirekiko lokarriak;
esan duzu:
“Ez dut gehiago esklabo izan nahi”.
Edozein mendi-gailurretan,
edozein zuhaitz handiren azpian,
etzaten zinen prostituziorako#2,20 prostituzioa: Herriaren Jainkoarekiko desleialtasuna, hots, idolatria, adierazteko profetek erabiltzen duten irudia (ik. Os 1,2 oh.). Kanaandar kultuek prostituzio sakratuaren praktika zeramaten maiz berekin eta muino eta oihanetan egin ohi ziren (ik. 3,6.13; Is 1,29 oh.)..#Aspaldidanik errebelatu 6,28; 8,5; 13,23. Ik. Ez 20; 23; Eg 7,51. uztarria hautsi 5,5. Ik. Mt 11,30. mendi-gailurretan, zuhaitzen azpian 3,6.13; 17,2; Dt 12,2; 1 Erg 14,23; 2 Erg 16,4; 17,10; Is 57,5; Ez 6,13; Os 4,13-14. prostituzioa Os 1,2+.
21Neuk landatu zintudan
mahatsondo jatorrez,
mahasti#2,21 mahastia: Herri hautatuaren sinboloa (ik. Is 5,1 oh.). bikain izateko.
Nolatan bihurtu zara
fruitu garratzeko sasimahasti?#Neuk landatu Sal 80,9. mahasti bikain Is 5,1+. sasimahasti bihurtu Dt 32,32.
22Nahiz eta zeure burua
xaboiz eta lixibaz garbitu,
ez da nire begi aurretik aldentzen
zure bekatuaren zikina.
Hala diot nik, Jainko Jaunak.#Nahiz eta lixibaz garbitu Jb 9,30. zikina ez aldentzen 17,1.
23«Nolaz ausartzen zara esaten:
“Ez naiz kutsatu,
ez naiz Baalen idoloen
ondoren ibili”?
Ikus zeure urratsak haranean#2,23 haranean: Segur aski, Ben-Hinom edo Gehenna harana; Jerusalem mendebalde eta hegoaldetik inguratzen zuen, eta kultu paganoak egiten ziren bertan.
eta aitortu zeure jokabidea;
harat-honat dabilen
gamelukume kaskarinaren
antzeko zara,
24basamortuan hazitako
asteme basatiaren antzeko:
beroaldian nork baretu
horren irrika?
Nekerik ez horren bila dabilenak,
beti aurkitzen baitu prest.
25Geldi, Israel!
Oinutsik ibili beharko duzu bestela,
eztarria egarriak lehorturik.
Zuk, ordea, “Alferrik da —diozu—,
jainko arrotzak maite ditut
eta haien ondoren joango naiz”.#Alferrik da 18,12. jainko arrotzak maite 3,13; Ez 16,15.32-33; 23,5-7. Ik. Dt 32,16.
Israelek zigorra merezi
26«Lapurretan harrapatua
lotsatu egiten den bezala,
halaxe lotsatuko dira israeldarrak,
herria eta erregeak,
buruzagiak, apaizak eta profetak.
27Egur-puska bati esaten diote:
“Zeu zara nire aita”;
harriari: “Zeuk nauzu sortu”.
Bizkarra ematen didate,
ez aurpegia;
zoritxar-egunean, ordea,
“Zatozkigu salbatzera” diote.#Egur-puska, harria 3,9. Ik. Jkd 13,17. nire aita Ik. Dt 32,6.
28Judako jende horrek,
non dituzu zeuk egindako jainkoak?
Datozela zoritxar-egunean
zu salbatzera.
Hiriak bezainbat jainko izan dituzu.#zeuk egindako jainkoak 16,20; Is 2,8; Os 14,4. jainkoak indargabeak 10,8.14; 11,12; Dt 32,37-38; 1 Erg 18,26-29; Jr gt 35-36. Hiriak bezainbat jainko 11,13; Os 8,11.
29Zergatik nahi nauzue salatu,
zeuek izanik nire aurka altxatuak?
Hala diot nik, Jaunak.
30Alferrik zigortu ditut
zuen seme-alabak,
ez baituzue#2,30 ez baituzue: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak ez baitute (seme-alabek) dakar. eskarmenturik hartu.
Zeuek hil dituzue profetak ezpataz,
lehoi amorratuak bezala.#eskarmenturik ez 5,3+. profetak hil Ne 9,26; Mt 23,35; 1 Ts 2,15.
31(Zuek, orain bizi zaretenok,
entzun arduraz Jaunaren hitza#2,31 Dei hau, seguruen, Jainkoaren hitzaren gaurkotasuna azpimarratzeko erantsia da.).
Israel, eremu soil
bihurtu ote naiz zuretzat?
Ala beti ilunpe beltzean
dagoen lurralde?
Zergatik diote nire herritarrek:
“Nahi duguna egingo dugu,
ez gatzaizkizu inoiz ere itzuliko?”#Nahi duguna egingo dugu 2,20; 5,23; 6,17; 14,10; 18,12.
32Ahantz ote daiteke
neskatxa bere bitxiaz,
andregaia bere ezkontza-soinekoaz?
Nire herria, berriz,
ahaztua dago nitaz#herriak Jauna ahaztu 2,17; 3,21; 6,19; 13,25; 18,15; Dt 8,19.
aspaldi luzean.
33Zein ederki dakizun
maitaleen etxerako bidea!
Zein maisu zaren
gaiztakeriarako bidean!
34Zikinduta dauzkazu jantziak
behartsu eta errugabeen odolez;
ez da, ez, hormak zulatzen
harrapatutako lapurraren odola#2,34 lapurraren odola: Ir 22,1eko legearen arabera, zilegi zen horma zulatzen harrapaturiko lapurra hiltzea. Ez da hori Jerusalemgo jendearen kasua..
Guztiarekin ere,#Zikinduta jantziak Is 1,15; Nk 4,14.
35errugabea zarela diozu,
Jauna ez dagoela inola ere
zurekin haserre.
Hara, epaitu egingo zaitut,
huts egin ez duzula esaka ari zarelako.#Jauna ez dago haserre 3,5.12.
36Zein arin aldatzen zaren bidez!
Asiriak huts egin zizun bezalaxe
huts egingo dizu Egiptok ere.#Asiria eta Egipto 2,18+.
37Hemendik ere lotsaz irtengo zara,
eskuak buruan dituzula.
Izan ere, nik, Jaunak,
mespretxatu egiten ditut
zure konfiantza-euskarriak;
ez duzu horiekin ezer onik lortuko».

Currently Selected:

JEREMIAS 2: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy