YouVersion Logo
Search Icon

SANTIAGO 5

5
Aberatsen aurka
1Entzun orain, zuek, aberatsok! Egin negar eta aiene, gainera datozkizuen zoritxarrengatik#aberatsei gainera datozkien zoritxarrak Is 5,8-10; Jr 5,26-30; Am 8,4-8; Lk 6,24.. 2Ustelak jota daude zuen aberastasunak, eta sitsak janda zuen jantzi dotoreak#sitsak janda zuen jantzi dotoreak Mt 6,19-20.. 3Herdoilak jota daude zuen urre-zilarrak, eta herdoil hori izango duzue lekuko zeuen kontra, eta suak bezalaxe jango du zuen haragia. Auzi aurreko azkenak diren egunotan pilatu dituzue aberastasunak. 4Zuen soroetako uzta bildu zuten langileei ordaindu ez zenieten soldata#langileei ordaindu ez zenieten soldata Lb 19,13; Dt 24,14-15; Ml 3,5. Jaun ahalguztidunaren belarrietaraino iritsi oihua Has 4,10; Sal 18,7. deiadarka ari da, eta igitarien oihua Jaun ahalguztidunaren#5,4 Jaun ahalguztiduna: Jatorrizkoak Jauna Sabaot dakar. Sabaot hebreerazko hitza da, gudarosteak —hau da, zeruko armada edo indarrak— esan nahi duena eta I.Z.ean Jaun hitzari lotua maiz erabiltzen dena Israelgo Jainkoaren titulu gisa, itzulpen honetan Jaun ahalguztiduna itzulia. belarrietaraino iritsi da. 5Bapo bizi izan zarete zuek hemen lurrean, atseginetara bete-betean emanak; horrela, abereak bezala gizendu zarete hilketa-egunerako#5,5 hilketa-egunerako: Idazlea hemen azken epaiaren egunaz ari da segur aski (ik. Is 34,6; Jr 12,3).. 6Errugabea kondenatu eta hil duzue#errugabea hil duzue, eta inork ezin izan dizue aurre egin Sal 37; Jkd 2,10-20; Mt 5,39., eta inork ezin izan dizue aurre egin.
Izan pazientzia
7Beraz, senideok, izan pazientzia Jauna etorri arte. Begira nekazariari: lurraren fruitu ederraren zain egoten da eta pazientziaz itxaroten ditu sasoian sasoiko euriak#pazientziaz itxaroten ditu sasoian sasoiko euriak Dt 11,14; Jr 5,24; Jl 2,23.. 8Izan pazientzia zuek ere#Izan pazientzia zuek ere 1 Ts 5,1-11. bete zaitezte adorez 1 Ts 3,13. laster etorriko baita Jauna Mt 24,3.27.37; 1 Ko 15,23; 1 Ts 2,19; 3,13; 4,15; 5,23; 2 Ts 2,1.8; 2 P 1,16; 1 Jn 2,28. eta bete zaitezte adorez, laster etorriko baita Jauna.
9Senideok, ez ibili bata bestearen aurka marmarka, kondenatuak izan ez zaitezten, ate-atean baita gure epailea#ate-atean gure epailea Mt 24,33.. 10Senideok, har itzazue Jaunaren izenean hitz egin zuten profetak sufrimendu- eta pazientzi eredutzat#profetak eredutzat Mt 5,11-12; 23,29-31; Eg 7,25; Erm 11,3; 1 Ts 2,15; Heb 11,36-38.. 11Zoriontsu aitortzen ditugu horrelako eroapena izan zutenak. Ezaguna duzue Joben eroapena#Joben eroapena Jb 1,20-22; 2,10. nolako azkena eman zion Jaunak Jb 42,10-27. Jauna bihozbera eta errukiorra Ir 34,6; Sal 103,8; 111,4., eta badakizue nolako azkena eman zion Jaunak; Jauna, izan ere, bihozbera eta errukiorra baita.
Ez egin zinik
12Baina batez ere, senideok, ez egin zinik#ez egin zinik Mt 5,34-37., ez zeruarengatik, ez lurrarengatik, ezta beste edozergatik ere. Zuek esan «bai», bai denean, eta «ez», ez denean, Jainkoak kondena ez zaitzaten.
Bekatuak aitortu eta otoitz egin
13Zuetako norbait sufritzen dagoela? Egin dezala otoitz#Egin dezala otoitz 1 Ts 5,16-18. Kanta ditzala gorazarreak Erm 15,9; 1 Ko 14,15; Ef 5,19-20; Kol 3,16-17.. Pozik dagoela? Kanta ditzala gorazarreak. 14Zuetako norbait gaixo dagoela? Dei egin diezaiela eliz arduradunei, gaixoaren alde#otoitz egin gaixoen alde Mt 6,13. olioz igurtzi Mk 6,13. otoitz egin eta Jaunaren izenean olioz igurtz dezaten. 15Fedez egindako otoitzak osasuna emango dio gaixoari #otoitzak osasuna emango dio gaixoari Mk 16,18. jaikiaraziko du Jaunak Mk 5,34.41; Lk 17,19; Eg 3,16. eta jaikiaraziko du Jaunak, eta barkatu egingo dio, bekaturik egin badu.
16Aitortu batak besteari zeuen bekatuak#Aitortu batak besteari bekatuak Es 28,13; Dn 9,4-20; Si 4,26; Ba 1,14 — 2,10; Mt 3,6; Eg 19,18; 1 Jn 1,8-10. eta egin otoitz elkarren alde, senda zaitezten. Indar handia du zintzoaren otoitz sutsuak. 17Gu bezalako gizakia zen Elias ere, baina sutsu egin zuen otoitz euririk egin ez zezan, eta hiru urtez eta sei hilabetez#Gu bezalako gizakia Eg 14,15. Elias eta lehortea 1 Erg 17,1; Si 48,2. hiru urtez eta sei hilabetez Lk 4,25; Ap 11,6. ez zuen lurraren gainera euririk egin. 18Gero, otoitz egin zuen berriro, eta zeruak euria eman zuen, eta lurrak bere fruitua ekarri.#Eliasen otoitza 1 Erg 18,42-45.
Elkarren erantzule salbamen-bidean
19Ene senideok, zuetakoren bat egiatik aldentzen bada eta beste batek itzularazten badu,#batak bestea itzularazi Mt 18,15; Ga 6,1. 20jakizue, bekatari bat okerreko bidetik zuzentzen duenak bere burua heriotzatik salbatzen#bere burua heriotzatik salbatu 1 Tm 4,16; 1 Jn 5,16. bekatu askoren barkamena lortzen Es 10,12; 1 P 4,8. duela, eta bekatu askoren barkamena lortzen.

Currently Selected:

SANTIAGO 5: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy