YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 48

48
Jakobek Joseren semeak bedeinkatu
1Handik aldi batera, esan zioten Joseri aita gaixo zuela. Jose bere bi semeekin, Manases eta Efraimekin, joan zitzaion.#Joseren bi semeak 41,50-52. 2Jakob, Jose zetorkiola esan ziotenean, ahalegin handiz ohe gainean eseri zen.
3Jakobek esan zion Joseri: «Luz-en#48,3 Luz: Betel-en izen zaharra (ik. 28,19)., Kanaan lurraldean, agertu zitzaidan Jainko ahaltsua eta bedeinkatu egin ninduen,#Luz-en Jainkoa agertu 35,6.11-12. 4esanez: “Ondorengo ugari emango dizut eta herri askoren sortzaile bihurtuko zaitut. Zure ondorengoei lurralde honen jabetza emango diet betiko”.#Ondorengo ugari 12,2+. lurraldea ondorengoei 12,7+. 5Orain semetzat hartzen ditut, ni Egiptora etorri aurretik, hemen sortu zaizkizun Manases eta Efraim#48,5 Manases eta Efraim: Bi leinuren buru izango dira, hain zuzen, Manases eta Efraim; Josek, ordea, ez du bere izeneko leinurik izango. bi semeak, Ruben eta Simeon nire seme diren bezala. 6Hauen ondoren izango dituzunak, berriz, zureak izango dira, eta Efraimi eta Manasesi utziko diedan ondarean izango dute parte. 7Mesopotamiatik nentorrela hil zitzaidan Rakel, zure ama, Kanaan lurraldean, Efratara iritsi aurretik, eta han, Efratara, hots, Belenera, bidean#48,7 Belenera bidean: Rakelen heriotza 35,16-20an kontatzen da (ik. 35,16 oh.). ehortzi nuen».#Rakel hil 35,16-20.
8Joseren semeak ikustean, Jakobek galdetu zuen:
—Zein dira hauek?
9Josek erantzun:
—Jainkoak Egipton eman dizkidan semeak dituzu.
Jakobek esan zuen:
—Ekarzkidazu, arren, bedeinkatzeko.#Ekarri bedeinkatzeko Heb 11,21.
10Jakobek, zahardadez begiak lausoturik, ezin zuen ikusi. Josek bere semeak aurrera eraman zizkionean, laztandu eta besarkatu egin zituen. 11Gero, Joseri esan zion:
—Ez nuen espero zure aurpegia berriro ikustea, eta hara, zu ez ezik, zure ondorengoak ere ikusarazi dizkit Jainkoak.
12Orduan, Jose, bere semeak aitaren belaun artetik#48,12 belaun artetik: Norbaitek umea belaun artean jartzea semetzat hartzen duela adierazteko keinua da (ik. 50,23). Jakobek semetzat hartuak ditu dagoeneko Joseren semeak, eta honek belaun artetik kentzen dizkio bedeinkaziorako prestatzeko. atera eta lurreraino makurtu zitzaion. 13Gero, bere bi semeak harturik, hurbildu egin zizkion: Efraim bere eskuinean, Jakoben ezkerraldetik, eta Manases bere ezkerrean, Jakoben eskuinaldetik, jarri zituen. 14Jakobek bere eskuak luzatu eta eskuina Efraim seme gazteenaren buru gainean ezarri zuen eta ezkerra Manases lehen-semearen buru gainean, eskuak gurutzatuz. 15Eta honela bedeinkatu zuen Jose#48,15 bedeinkatu zuen Jose: Jakobek semeei ematen dien bedeinkazioa, Joseri berari emandakotzat jotzen da.:
«Nire guraso Abrahamek eta Isaakek
zerbitzatu duten Jainkoak,
jaio nintzenetik gaurdaino
artzain gisa gidatu nauen Jainkoak,#Jose bedeinkatu 49,22-26. artzain gisa gidatu Jainkoak Sal 23,1+.
16gaitz guztietatik
libratu nauen aingeruak#48,16 aingeruak: Hemen, Jakob bere ibilbideetan babestu duen Jainkoa bera adierazten du aingeruak (ik. 16,7 oh.).,
bedeinka ditzala mutiko hauek!
Hauen bitartez oroituak bitez
nire izena
eta Abraham eta Isaak
nire gurasoen izenak.
Izan bezate munduan
ondorengo ugari».
17Ohartu zen Jose aitak bere eskuineko eskua Efraimen buru gainean ezarria zuela, eta ez zion ongi iritzi. Hartu zion, bada, eskua Efraimen buru gainetik Manasesen gainera aldatzeko, 18esanez:
—Hau ez, aita; bestea da lehen-semea; ezarri eskuina horren buru gainean.
19Baina aitak, ezezkoa emanez, esan zion:
—Badakit, bai, seme. Manasesen ondorengoak ere herri handi izanen dira; baina anaia gazteena handiagoa izanen da, eta honen ondorengoek herri asko sortuko dituzte.#anaia gazteena handiago 25,23+.
20Egun hartan, hain zuzen, bedeinkatu zituen Jakobek, esanez:
«Zuen izena aipatuko da
Israelen norbait bedeinkatzean.
Honela esango dute:
Egin dezala Jainkoak zurekin
Efraim eta Manasesekin egindakoa».
Efraim jarri zuen, beraz, Manasesen aurretik.
21Gero, Jakobek Joseri esan zion: «Hara, laster hilko naiz ni. Baina Jainkoa zeuekin izango duzue eta zeuen arbasoen lurraldera itzularaziko zaituzte.#arbasoen lurraldera itzularazi 15,16; 46,4. 22Zure ondarea zure anaiena baino hobea izango da: Sikem#48,22 Sikem: Hitzak, toki-izena izateaz gainera (ik. 12,6 oh.), bizkar ere esan nahi du eta muino (lurraren bizkarra ); dena den, esanahi garbikoa ez den esaldi honek adierazten du, anaien aldean Jakobek Jose hobesten duela. emango dizut, ezpataz eta uztaiaz amortarrei kendu nien hiria».

Currently Selected:

HASIERA 48: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy