YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 47

47
Faraoiak Jakobi abegi ona
1Josek faraoiari berri ematera joan eta esan zion: «Nire aita eta senideak etorri dira Kanaandik ardi eta behiekin eta daukaten guztiarekin. Orain Goxen eskualdean aurkitzen dira».
2Anaietariko bost berekin hartu eta faraoiari aurkeztu zizkion. 3Honek esan zien:
—Zein da zuen lanbidea?
Haiek erantzun:
—Gu eta gure gurasoak artzain izan gara betidanik.
4Eta jarraitu zuten:
—Oso larria da gosetea Kanaan aldean, eta larrerik ere ez dago gure artaldeentzat. Horregatik etorri gara lurralde honetara, atzerritar gisa bizitzera. Utzi, beraz, Goxen eskualdean bizitzen.
5Faraoiak Joseri esan zion:
—Aita eta senideak etorri zaizkizu. 6Hor duzu Egipto osoa; jar itzazu hoberen deritzozun eskualdean; Goxenen, esate baterako. Eta zure anaia horien artean gizon treberik baduzu, jarri nire abereen arduradun.#eskualderik hoberena 45,18.
7Ondoren, Josek bere aita eraman zuen faraoiari aurkezteko. Jakobek faraoia bedeinkatu zuen. 8Honela galdetu zion faraoiak:
—Zenbat urte dituzu?
9Jakobek erantzun:
—Ehun eta hogeita hamar urtez ibili naiz harat-honat. Urte latzak izan ditut, baina nolanahi ere nire gurasoenak baino laburragoak.#Ehun eta hogeita hamar urtez 47,28. Ik. 25,7; 35,28; 50,26. urte latzak Sal 90,9-10; Jb 7,1; 14,1.
10Jakobek faraoia berriro bedeinkatu eta alde egin zuen.
11Josek, faraoiak agindu bezala, aita eta senideak Egiptoko eskualderik hoberenean jarri zituen, Ramses#47,11 Ramses: Ik. Ir 1,11 eta oh. faraoiaren eskualdean, ematen zien lurraren jabe eginez. 12Gainera, aitaren, senideen eta familia guztiaren mantenuaz arduratu zen.
Joseren nekazaritza-politika
13Ez zen janaririk lurralde osoan gosete larriarengatik. Goseak jota utzi zituen Egipto eta Kanaan lurraldeak. 14Josek Egipto eta Kanaaneko diru guztia bildu zuen gari truke, eta faraoiaren jauregiko altxortegian sartu. 15Diru guztia gastatu zutenean, egiptoarrak Joseri joan zitzaizkion, esanez:
—Emaguzu jatekoa. Dirua amaitu zaigulako, hiltzen utzi behar ote gaituzu?
16Josek erantzun zien:
—Diru gehiago ez baduzue, emazkidazue zeuen abereak jatekoaren truke.
17Ekarri zizkioten, bada, Joseri beren abereak: ardi, behi eta astoak; hauen truke janariz hornitu zituen urte osoan.#janariz hornitu 41,56-57; Es 11,26.
18Urte hura igarorik, ordea, han joan zitzaizkion berriro ere eta esan: «Ez dizugu ukatuko, jauna, gastatu dugula dirua eta zureak direla gure abere-taldeak; ez zaizkigu, jauna, gure besoak eta lurra besterik gelditzen. 19Zergatik utzi behar gaituzu hiltzen geure lur eta guzti? Eros gaitzazu gu geu eta gure lurrak janari truke, eta faraoiaren esklabo bihurtuko gara, geure lurrekin batera. Emaguzu hazia bizirik iraun dezagun eta gure lurrak eremu bihur ez daitezen».
20Honela erosi zituen Josek Egiptoko lur guztiak faraoiarentzat. Egiptoarrek nork bere lurra saldu zuten, gainean zuten gosete latzarengatik; hala, lurralde osoaren jabe bilakatu zen faraoia.#zuten guztia saldu Nk 1,11; Ne 5,3. 21Jendea hiri handietara aldarazi zuen lurraldearen ertz batetik bestera. 22Apaizen lurrak bakarrik utzi zituen erosi gabe, haien alde lege bat baitzuen faraoiak emana; honek ematen zien jateko behar zutena. Honengatik, ez zuten beren lurrak saldu beharrik izan.#apaizen aldeko legea Esd 7,24.
23Josek esan zion herriari:
—Hara, gaur erosi zaituztet zuek eta zuen lurrak faraoiarentzat. Hemen duzue hazia; erein zeuen lurretan. 24Uztaroan, bostetik bat faraoiari emango diozue eta beste laurak zuentzat izango dituzue, ereiteko eta zeuek, zeuen haurrak eta etxekoak mantentzeko.
25Herriak erantzun:
—Bizia zor dizugu! Hau mesedea egin diguzuna! Faraoiak bere esklabo izango gaitu!
26Honela ezarri zuen Josek Egiptoko lurretan bildutako bostetik bat faraoiari emateko legea. Lege honek gaurdaino dirau. Apaizen lurrak bakarrik gelditu ziren faraoiarenak bihurtu gabe.
Jakoben azken nahia
27Israeldarrak Egiptoko Goxen eskualdean bizi ziren. Han lurrak erosi zituzten, seme-alabak sortu eta erruz ugaldu ziren#47,27 erruz ugaldu ziren: Hona nola hasten den betetzen ondorengotza ugariaren agintzaria (ik. 12,2 oh.)..#erruz ugaldu 12,2+; Dt 26,5; Sal 105,24. 28Egiptora iritsi ondoren, beste hamazazpi urtez bizi izan zen Jakob, ehun eta berrogeita zazpi urte betetzeraino.#ehun eta berrogeita zazpi urte 47,9+.
29Azken eguna zetorkiolarik, bere seme Joseri deitu eta esan zion:
—Maite banauzu, izan nirekin onbera eta leiala: ezarri eskua nire izterpean#47,29 nire izterpean: Ik. 24,2 oh. eta hitzemadazu ez nauzula Egipton ehortziko.#hil aurreko aginduak 49,29-32; 50,5-13. 30Hil eta neure arbasoekin elkar nadinean, Egiptotik atera eta haien hilobian ehortziko nauzu.
Josek erantzun zion:
—Beteko dut zuk esana.
31Eta Jakobek:
—Egidazu zin!
Josek zin egin zion. Orduan, Jakob oheburura#47,31 oheburura: Antzinako itzulpenek ohe ordez makila irakurri dute; hala Heb 11,21ean ere, grekozkoari jarraituz. makurtu zen.#oheburura makurtu 1 Erg 1,47; Heb 11,21.

Currently Selected:

HASIERA 47: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy