YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 36

36
Esauren ondorengoak
(1 Kro 1,34-54)
1Hauek dira Esauren, hots, Edomen#36,1 Edom: Izenaren sorrera eta esanahiari buruz, ik. 25,25 oh. ondorengoak. 2Esauk emakume kanaandarrak hartu zituen emaztetzat: Ada, Elon hititaren alaba, Oholibama, Tzibon amortarraren seme zen Anaren alaba,#emakume kanaandarrak 24,3+. 3eta Basmat#36,3 Basmat: Emakumeen izenak nahasturik daude, Basmat Elonen alaba baita 26,34aren arabera; Ismaelen alaba, berriz, Mahalat da, 28,9an esaten denez., Ismaelen alaba, Nebaioten arreba. 4Adak Elifaz sortu zion Esauri, Basmatek Reuel, 5eta Oholibamak, Jeux, Jalam eta Korah. Horiek dira Kanaanen Esauri sortu zitzaizkion semeak.
6Bere emazte, seme-alaba eta etxeko denak, eta Kanaanen eskuratu zituen ondasun eta abere guztiak harturik, beste lurralde batera joan zen Esau, Jakob bere anaiarengandik aldenduz. 7Izan ere, ondasun gehiegi zuten elkarrekin bizi ahal izateko, eta atzerritar gisa bizi ziren lurralde hartan ez zuten larrerik aski beren abereentzat.#ondasun gehiegi 13,6. Ik. 13,2+. 8Esau, bada, Edom ere zeritzana, Seir mendialdean#36,8 Seir mendialdea: Ik. 32,4 oh. Esamoldeak Edom lurraldea adierazten du. jarri zen bizitzen.
9Hauek dira edomdarren arbaso Esauren ondorengoak Seir mendialdean. 10Hona Esauren semeak: Elifaz, Esauren emazte Adaren semea, eta Reuel, Esauren emazte Basmaten semea.
11Elifazen semeak Teman, Omar, Tzefo, Gatam eta Kenaz izan ziren. 12Bazuen Elifazek ohaide bat ere, Timna izenekoa. Honek Amalek sortu zion. Hauek izan ziren Esauren emazte Adaren ondorengoak.#Amalek Ir 17,8+.
13Esauren seme Reuelen semeak, berriz, hauek izan ziren: Nahat, Zerah, Xama eta Miza. Hauek izan ziren Esauren emazte Basmaten ondorengoak.
14Eta beste hauek izan ziren Tzibonen seme zen Anaren alaba Oholibamak Esau bere senarrari sortu zizkion semeak: Jeux, Jalam eta Korah.
15Hauek dira Esauren ondorengoen leinuburuak: Esauren lehen-seme Elifazen jatorritik Teman, Omar, Tzefo, Kenaz, 16Gatam eta Amalek. Horiek dira Elifazengandik sorturiko Edomgo leinuburuak, Adaren ondorengoak.
17Esauren seme Reuelen jatorritik Nahat, Zerah, Xama eta Miza leinuburuak, Esauren emazte Basmaten ondorengoak.
18Eta Anaren alaba Oholibama Esauren emaztearen jatorritik Jeux, Jalam eta Korah leinuburuak.
19Horiek dira Esauren ondorengoak, Edomgo leinuburuak.
20Hona lurralde hartan bizi ziren Seir hortarraren semeak: Lotan, Xobal, Tzibon, Ana, 21Dixon, Etzer eta Dixan. Horiek ziren Seirren ondorengoak, hortarren leinuburuak Edomen. 22Lotanen semeak Hori eta Hemam izan ziren; Lotanen arreba Timna izan zen. 23Xobalen semeak Alban, Manahat, Eval, Xefo eta Onam izan ziren. 24Tzibonen semeak Aia eta Ana. Ana hau izan zen basamortuan ur beroa#36,24 ur beroa: Hitza ez da argia. Eman dugun adiera latinezko antzinako itzulpenarena da. aurkitu zuena, bere aita Tzibonen astoak larratzen ari zela. 25Anak seme-alabak izan zituen: Dixon eta Oholibama. 26Dixonen semeak Hemdan, Exban, Jitran eta Keran izan ziren. 27Etzerren semeak Bilhan, Zaaban eta Akan izan ziren. 28Dixanenak, Utz eta Aran.
29Hauek dira banan-banan Seir lurraldeko hortarren leinuburuak: Lotan, Xobal, Tzibon, Ana, 30Dixon, Etzer eta Dixan.
31Hona Edom lurraldean izan ziren erregeak, israeldarrek erregerik izan aurretik:#Edomgo erregeak 1 Kro 1,43-50. 32Bela Beorren semea, Dinhaba hirikoa; 33Belaren ondoren Jobab, Zerahen semea, Botzrakoa; 34Jobaben ondoren Huxan, temandarren lurraldekoa; 35Huxanen ondoren Hadad, Bedaden semea, Abitekoa (honek menderatu zituen madiandarrak Moaben). 36Hadaden ondoren Samla, Masrekakoa; 37Samlaren ondoren Saul, Rehobot-Naharrekoa; 38Saulen ondoren Baal-Hanan, Akborren semea; 39Baal-Hananen ondoren Hadar, Pau hirikoa (Mehetabel izan zuen emazte, Matreden alaba, eta hau Mezahabena).
40Hauek dira Esauren ondorengoen leinuburuak, beren leinu eta lurraldeei emandako izenen arabera: Timna, Alba, Jetet,#Edomgo leinuburuak 1 Kro 1,51-54. 41Oholibama, Ela, Pinon, 42Kenaz, Teman, Mibtzar, 43Magdiel eta Iram. Horiek dira Edomgo leinuburuak, eta horiek eman zieten izena bizi izan ziren lurraldeei. Esau edomdarren arbasoa da.

Currently Selected:

HASIERA 36: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy