YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 35

35
Jakobek etxe-jainkoen irudiak ezabatu
1Jainkoak esan zion Jakobi: «Jaiki! Igo Betelera#35,1 Betel: Abraham ere, Sikemen egon ondoren, Betelera joan zen eta aldarea eraiki zion han Jainkoari (ik. 12,6-8); Jakob, behin Jainkoa agertu zitzaion lekura itzultzen da (ik. 28,10-18)., eta zaude han. Egidazu bertan aldarea, Esau zeure anaiarengandik ihesi zindoazelarik agertu zitzaizun Jainko honi».#Betelen Jainkoa agertu 28,11-22; 31,13.
2Orduan, Jakobek esan zien bere etxekoei eta berekin zeuden guztiei: «Kendu zeuen artetik jainko arrotzak#35,2 jainko arrotzak: Rakelek etxetik ostu zituenen antzekoak (ik. 31,19 oh.).; egin garbikuntza eta aldatu soinekoak.#jainko arrotzak 31,19+. egin garbikuntza Ir 19,10-15; Zen 31,21-24. 3Gero, Betelera igoko gara. Han aldarea egingo diot larrialdi-egunean erantzun zidan Jainkoari, nire ibilbidean neurekin izan baitut».#larrialdian erantzun 32,12+. neurekin izan 26,3+.
4Haiek esku artean zituzten jainko arrotzen irudi guztiak eman zizkioten Jakobi, baita belarritakoak ere. Eta Jakobek Sikem inguruko artearen#35,4 belarritakoak: Ez dira hemen apaingarri hutsak, Jakobek baztertu nahi dituen jainkoen irudi baizik. artea: 12,6ko Moreko artea segur aski. azpian lurperatu zituen.
Jakobek aldarea eraiki Betelen
5Abiatu ziren, bada, eta Jainkoarekiko izuak hartu zuen hirietako jendea: inork ez zien eraso Jakoben semeei. 6Kanaan lurraldean dagoen Luz-era, hau da, Betelera, heldu zen Jakob, berarekin zihoan jende guztiarekin. 7Aldarea eraiki zuen han, eta toki hari El-Betel —hau da, «Betelgo Jainko»— eman zion izen, han agertu baitzitzaion Jainkoa, anaiarengandik ihesi zihoan hartan.#Aldarea eraiki 12,7+.
8Egun haietan hil zen Debora, Rakelen inudea. Eta Betel inguruan ehortzi zuten arte baten pean. Jakobek «Negar-Arte» eman zion izen arteari.
9Beste behin ere agertu zitzaion Jainkoa Jakobi, Mesopotamiatik etorri zenean, eta bedeinkatu egin zuen. 10Jainkoak esan zion:
«Jakob duzu izena.
Baina ez zara aurrerantzean
Jakob deituko:
Israel#35,10 Jakob/Israel: Izenaren aldaketa berriro, esangurari buruzko argibiderik gabe oraingoan (ik 32,29 oh.). izango duzu izen».
Eta Israel izena eman ondoren,#Jakob/Israel 32,29+. 11Jainkoak esan zion:
«Ni Jainko Ahaltsua#35,11 esan zion: Bigarrenez ondorengotza ugariaren eta lurraren agintzaria Jakobi (ik. 28,13-14). Jainko Ahaltsua: Ik. 17,1 oh. naiz.
Ondorengo ugari izango duzu.
Are gehiago,
nazio asko sortuko dituzu,
eta erregeak aterako dira
zuregandik.#Ondorengo ugari 12,2+.
12Zeuri eta zeure ondorengoei
emango dizuet Abrahami eta Isaaki
agindu diedan lurraldea».#lurraldearen agintaritza 12,7+.
13Eta gorantz joan zen Jainkoa, hitz egin zion tokitik. 14Jakobek oroitarri bat eraiki zuen Jainkoa mintzatu zitzaion tokian. Haren gainean olioa isuri eta isur-oparia eskaini zion Jainkoari.#oroitarria eraiki 28,18+. 15Jainkoa mintzatu zitzaioneko tokiari Betel —hau da, «Jainkoaren Etxe»— eman zion izen.
Benjamin jaio eta Rakel hil
16Joan ziren Beteletik eta, oraindik Efratara#35,16 Efrata: Jerusalemdik hegoalderantz 8 km-ra dagoen Belen herrixkaren antzinako izena (ik. 35,19; Mi 5,1; Mt 2,6). bidean zirelarik, Rakelek semea izan zuen. Oso erditze mingarria izan zuen. 17Erdiminetan zegoela, emaginak esan zion: «Ez izan beldur; mutikoa duzu berriro!»#mutikoa izan duzu 30,24.
18Hiltzear zegoen Rakel. Azken arnasa emateko zegoela, Ben-Oni —hau da, «Ene oinazetako seme»— eman zion izen; baina aitak Benjamin —hau da, «Eskuineko seme#35,18 Eskuineko seme: Zoritxarra adierazten zuen izena, zorionaren adierazgarri den beste batez aldatzen du Jakobek, eskuinak zoriona adierazten baitu.»— eman zion izen.#Ene oinazetako seme 1 Sm 4,20-21; 1 Kro 4,9; 7,23. izen-aldaketa 17,5+. 19Hil zen Rakel, eta Efratara, hots, Belenera, bidean ehortzi zuten.#Efrata/Belen Mi 5,1; Rt 1,2; Mt 2,6. 20Jakobek oroitarri bat eraiki zion hilobi gainean, Rakelen hilobian gaurdaino dirauen oroitarria.#Rakelen hilobia Jr 31,15; Mt 2,18.
21Joan zen Israel, eta Migdal-Ederrez#35,21 Israel: Jakob da, Jainkoak emaniko izen berriaz deitua. Testuan bi eratara azaltzen da izendatua Jakob. Hala ere, itzulpenean Jakob jartzen dugu gehienetan pertsona adierazten denean, Israel herriarekin nahasketa ez sortzearren. Migdal-Eder: Artaldearen dorrea esan nahi du eta, Mi 4,8aren arabera, Jerusalemgo Sion muinoaren ondoan zegoen. beste aldean ezarri zuen kanpalekua. 22Israel lurralde hartan zegoela, Ruben bere aitaren ohaide Bilharekin oheratu zen, eta Israelek jakin egin zuen.
Jakoben hamabi semeak
Hamabi izan ziren Jakoben semeak.#Rubenen intzestua 49,3-4, Lb 8,8+. Jakoben semeak 29,31—30,24: 35,16-18. 23Learen semeak Ruben, Jakoben lehen-semea, Simeon, Lebi, Juda, Isakar eta Zabulon izan ziren. 24Rakelen semeak, Jose eta Benjamin. 25Rakelen neskame Bilharen semeak, Dan eta Neftali. 26Learen neskame Zilparen semeak, Gad eta Axer. Hauek dira Jakobi Mesopotamian sortu zitzaizkion semeak.
Isaaken heriotza
27Jakob bere aita Isaakengana heldu zen Mambrera, Kiriat-Arba edo Hebronera#35,27 Mambre, Kiriat-Arba, Hebron: Ik. 13,18 eta 23,2 oh., Abraham eta Isaak atzerritar gisa bizi izan ziren lekura. 28Isaak ehun eta laurogei urtez bizi izan zen. 29Hil zen Isaak, eta bere arbasoekin elkartu, zahartzaro luze eta betearen ondoren. Bere seme Esauk eta Jakobek ehortzi zuten.

Currently Selected:

HASIERA 35: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy