YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 9

9
Tenpluaren eta hiriaren aurkako zigorra
1Orduan, ozenki deiadar egiten entzun nuen Jauna: «Hurbildu hiriaren zigortzaileok, bakoitza bere arma suntsitzailearekin!» 2Orduan, sei gizon agertu ziren iparraldera dagoen goiko atearen aldetik, bakoitzak bere arma eskuan zuela. Haien erdian lihoz jantzitako gizon bat zegoen, idazteko tresnak gerrian zituela. Sartu eta brontzezko aldarearen ondoan gelditu ziren. 3Israelgo Jainkoaren aintza, euskarritzat zituen kerubinen#9,3 kerubin: Ik. 1,5 oh. eta Ir 25,18-22. gainetik altxaturik, tenpluko sarrerarantz joan zen. Orduan, lihozko jantzia eta gerrian idazteko tresnak zeuzkan gizonari dei egin#Jaunaren aintza 1,28+. 4eta esan zion Jaunak: «Zoaz Jerusalem hiri osoan zehar, eta egin T itxurako#9,4 T itxurako: H.h., Tau, hebreerazko alfabetoaren T letra; gurutzearen forma zuen. ikur bat bertan egiten diren higuingarritasun guztiengatik intziri eta negar egiten dutenen bekokian».#egin ikur bat Ir 12,7.13; Ap 7,2-3. 5Eta besteei zera esaten entzun nuen: «Ibili hirian berorren atzetik eta egin triskantza errukirik gabe, ez barkatu inori. 6Agureak, neska eta mutil gazteak, haur eta emakumeak, hil eta garbi itzazue denak; baina ez ukitu T ikurra daraman inor. Santutegitik hasiko zarete». Eta hala, tenpluaren aurrean zeuden agureengandik hasi ziren.#ez ukitu Ap 9,4. Santutegitik hasi 1 P 4,17. Ik. Jr 25,18+. 7Gero, agindu zien: «Kutsatu tenplua, atariak hildakoz betez#9,7 hildakoz betez: Ik. 6,5 oh. eta 2 Erg 23,14-16.… Zoazte!» Irten eta ekin zioten triskantzari hirian.
8Haiek horretan ari ziren bitartean, bakarrik gelditu nintzen; ahuspez erori eta oihu egin nuen: «Ai Jainko Jauna! Israelen bizirik gelditutako guztiak suntsitu behar al dituzu Jerusalemen aurka zeure sumina isuriz?»#profetaren otoitza 11,13; Is 6,11; 37,4; Am 7,2.5. Ik. Ir 32,11+. 9Esan zidan: «Israel eta Juda herrien errua handia da, izugarria; hilketaz betea dago herria, eta hiria bidegabekeriaz; esaten dute: “Jaunak bertan behera utzi du herrialde hau; ez gaitu Jaunak ikusten”.#ez gaitu ikusten 8,12+. 10Beraz, ez diet errukirik izango, ezta barkatuko ere. Beren jokabidearen ordaina emango diet». 11Orduan, lihoz jantzitako gizonak, gerrian idazteko tresnak zituenak, etorri eta jakinarazi zion: «Bete dut agindu zenidana».

Currently Selected:

EZEKIEL 9: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy