Israelgo Jainkoaren aintza, euskarritzat zituen kerubinen gainetik altxaturik, tenpluko sarrerarantz joan zen. Orduan, lihozko jantzia eta gerrian idazteko tresnak zeuzkan gizonari dei egin eta esan zion Jaunak: «Zoaz Jerusalem hiri osoan zehar, eta egin T itxurako ikur bat bertan egiten diren higuingarritasun guztiengatik intziri eta negar egiten dutenen bekokian».