YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 30

30
Jaunak Egipto zigortuko
1Honela mintzatu zitzaidan Jauna: 2«Gizaseme, hitz egin nire izenean eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua:
«Egin aiene
zoritxarreko egunarengatik!
3Hurbil da eguna,
hurbil Jaunaren eguna;
egun goibela izango da,
nazioen zigor-garaia.#Jaunaren eguna 7,7+; Am 5,18.
4Gerra etorriko da Egiptora,
eta izu-ikara izango Etiopian,
Egipton hildakoak erortzean;
hango aberastasunak lapurtu
eta oinarrietaraino suntsituko dute.
5Etiopia, Put, Lud eta Arabia osoa,
Libia#30,5 Put, Lud: Ik. 27,10 oh. Libia: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak Kub dio, toki ezezaguna. eta herrialde aliatu honetako
jendea gerran eroriko da
egiptoarrekin batera.
6Hau diot nik, Jaunak:
Gerran eroriko dira
Egiptoren laguntzaileak
Migdoletik Asuaneraino#30,6 Migdoletik Asuaneraino: Ik. 29,10 oh.,
eta Egiptoren indar harroa
lur jota geldituko.
Nik, Jainko Jaunak, esana.
7«Basamorturik basamortuena izango da Egipto, hiri guztien artean hondatuenak bertako hiriak.#Basamorturik basamortuena 29,12. 8Egiptori su eman eta laguntzaile guztiak desegingo ditudanean jakingo dute ni naizela Jauna. 9Egun hartan, mezulariak bidaliko ditut itsasontziz, lasai dagoen Etiopia izutzeko, eta beldurrez dardara egingo du, Egipto zigortuko dudan egunean. Hurbil da egun hori!
10«Hau diot nik, Jainko Jaunak:
Babiloniako errege
Nabukodonosorren bitartez
amaiaraziko dut
Egiptoren harropuzkeria.
11Erregea eta bere armada,
munduko ankerrenak,
etorriko dira herrialdea hondatzera.
Egiptoren kontra egingo dute gerra,
hildakoz beteko herrialdea.
12Lehortu egingo dut Nilo ibaia,
jende maltzurrari
salduko diot herrialdea:
hondatu egingo dut
herrialdea eta bertako guztia
arrotzen bidez.
Nik, Jaunak, esana.#herrialdea arrotzen bidez hondatu 7,21; 28,7; 31,12; Is 1,7; Os 7,9; Ab 11; Nk 5,2.
13«Hau diot nik, Jainko Jaunak:
Idoloak desegingo ditut,
Menfiseko#30,13 Menfis: Niloko deltaren hegoaldeko hiria. sasijainkoak
amaiaraziko;
ez da Egipton gobernaririk geldituko,
beldurra zabalduko dut bertan.
14Hondamendi bihurtuko dut Patros,
su emango Tanis hiriari
eta Tebasen#30,14 Tanis: 15. tx.eko Sin bezala, Egiptoko ipar-hegoaldeko mugako hiria. Tebas: Patros eskualdeko hiria (ik. 29,14 oh.). aurkako
epaia beteko.
15«Neure sumina isuriko dut Egiptoko hiri gotor zen Sinen gainera, eta Tebasen harropuzkeria deuseztatuko. 16Su emango diot Egiptori, minez bihurrituko da Sin; zulatu egingo dituzte Tebaseko harresiak, eta hiria urperatua izango#30,16 urperatua izango: Grekozko itzulpenaren arabera; jatorrizko testua hondatua dago.. 17Heliopolis eta Bubastiseko#30,17 Heliopolis eta Bubastis: Niloren deltako hiriak. gazteak gerran hilko dituzte eta emakumeak gatibu eramango. 18Tafnes#30,18 Tafnes: Deltaren ekialdean, mugan zegoen hiria. hirian eguna ilundu egingo da, nik Egiptoren agintea apurtu eta beraren indar harroa amaiaraziko dudanean; hodei batek estaliko du hiria, eta bizilagunak gatibu eramango dituzte. 19Egiptoren kontrako epaia beteko dut, eta orduan jakingo dute ni naizela Jauna».
20Hamaikagarren urtean, lehen hilaren#30,20 Hamaikagarren… hilaren: K.a. 587. urteko martxoa/apirila. zazpian, honela mintzatu zitzaidan Jauna: 21«Gizaseme, nik hautsi dut Egiptoko errege faraoiaren besoa, eta inork ez dio lotu eta sendatu, indarberriturik ezpata hartu ahal izan dezan berriro. 22Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak: Egiptoko errege faraoiaren kontra nator. Bi besoak hautsiko dizkiot, ongi duena eta jadanik hautsia duena, eta ezpata eroraraziko diot eskutik. 23Atzerriko nazio eta herrialdeen artean sakabanatuko dut Egipto. 24Babiloniako erregearen besoak indartuko ditut eta neure ezpata jarriko diot eskuan; faraoiari, berriz, besoak hautsiko dizkiot, eta hilzorian intziri egingo du haren aurrean.#Babiloniako erregea Jaunaren baliabide Jr 25,9+. 25Babiloniako erregearen besoak indartuko ditut, faraoiarenak ahulduta eroriko diren bitartean. Nire ezpata Babiloniako erregearen eskuan jarri eta hark Egiptoren kontra astinduko duenean, orduan jakingo dute ni naizela Jauna. 26Egiptoarrak atzerriko nazio eta herrialdeen artean sakabanatuko ditudanean, orduan jakingo dute ni naizela Jauna».

Currently Selected:

EZEKIEL 30: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy