YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 29

29
Egiptoren aurkako mezua
1Hamargarren urtean, hamargarren hilaren#29,1 Hamargarren… hilaren: K.a. 588ko abendua/587ko urtarrila. hamabian, honela mintzatu zitzaidan Jauna:#Egiptoren aurka 30—32; Jr 25,19+. 2«Gizaseme, zuzendu faraoiagana, Egiptoko erregeagana, eta hitz egin nire izenean beraren eta Egipto osoaren kontra. 3Adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua:
«Zure aurka nator, faraoi,
Egiptoko errege, Niloren erdian
zauden krokodilotzarra,
“Neurea dut Nilo ibaia,
neuk egina da eta#29,3 neuk egina da eta: Sirierazko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak neuk egin nuen neure burua dio.”, diozuna.#krokodiloa 32,2; Jb 40,25—41,26.
4Kakoak jarriko dizkizut muturretan,
Niloko arrainak
zure ezkatetan erantsaraziko ditut;
ibaiaren erditik kanpora
aterako zaitut,
Niloko arrain guztiak
ezkatetan erantsiak dituzula.
5Basamortura jaurtiko zaitut
Niloko arrain guztiekin;
han geldituko zara lur gainean,
inork ez zaitu jasoko hilobiratzeko#29,5 hilobiratzeko: Hilobirik gabe gelditzea oso zigor gogortzat jotzen zen (ik. 1 Erg 9,37; Jr 8,2).;
basapiztien eta hegazti harraparien
janari bihurtuko zaitut;
6horrela jakingo dute
Egiptoko bizilagun guztiek
ni naizela Jauna,
kanabera bezain euskarri ahula
izan baitzara Israel herriarentzat;#kanabera bezain euskarri ahula 2 Erg 18,21; Is 30,1-7; 36,6.
7eskuetan hartzean, apurtu
eta eskuzabala zulatzen zenien;
zure gainean jartzen zirenean, hautsi
eta erorarazi egiten zenituen#29,7 erorarazi egiten zenituen: Sirierazko itzulpenaren arabera; hebreerazkoa iluna da..
8«Beraz, honela diot nik, Jainko Jaunak: Nik sorraraziko dut gerra zure kontra, eta gizakiak eta abereak erauziko ditu.#gerra 21,8+. 9Egipto hondamendi eta basamortu bihurtuko da, eta orduan jakingo dute ni naizela Jauna. “Neurea dut Nilo ibaia, neuk egina da-eta” esan duzulako, 10zure kontra eta Niloren kontra nator. Basamortu eta hondamendi bihurtuko dut Egipto, Migdoletik Asuaneraino#29,10 Migdoletik Asuaneraino: Egiptoko ipar- eta hego-mugetako hiriak. eta Etiopiako mugaraino. 11Ez da gizakirik, ez abererik handik igaroko, inor ez da han berrogei urtez#29,11 berrogei urtez: Ik. 4,6 oh. biziko. 12Basamorturik basamortuen bihurtuko dut Egipto, bertako hiriak hiri guztien artean hondatuenak izango dira berrogei urtez, eta atzerriko nazio eta herrialdeen artean sakabanatuko ditut egiptoarrak.
13«Baina hau diot nik, Jainko Jaunak: Berrogei urteren buruan, bildu egingo ditut egiptoarrak, sakabanaturik ibili direneko herrien artetik. 14Egiptoren zoria aldatuko dut: Patros eskualdera#29,14 Patros eskualdea: Egiptoren hegoaldeko lurraldea. itzularaziko ditut, beren sorterrira. Han erresuma apal bat eratuko dute, 15beste erresumak baino apalagoa, eta ez da berriro nazioen gain jarriko. Txiki egingo dut, nazioak mendera ez ditzan. 16Ez da berriro israeldarrentzat euskarri izango, egiptoarrengana joz#29,16 egiptoarrengana joz: Israeldarrek Egiptorekin eginiko akordio politikoak ditu gogoan profetak, beste zenbait profetak ere kondenatu zituztenak (ik. Is 30,2; Jr 2,18). bekatu egitera bultzatzen zituena. Orduan jakingo dute ni naizela Jauna».
17Hogeita zazpigarren urtean, lehen hilaren#29,17 Hogeita zazpigarren… hilaren: K.a. 571. urteko martxoa/apirila. batean, honela mintzatu zitzaidan Jauna: 18«Gizaseme, Babiloniako errege Nabukodonosorrek ahalegin handia eragin dio bere gudarosteari Tiroren aurka#29,18 Tiroren aurka: Ik. 26,2 eta 7 oh.; soldadu guztiak burusoil gelditu dira eta bizkarraldeak zauriturik, baina ez du, ez beretzat, ez armadarentzat, batere irabazirik lortu Tiroren aurkako erasotik. 19Horregatik, hau diot nik, Jainko Jaunak: Babiloniako errege Nabukodonosorri emango diot Egipto herrialdea; hango aberastasunak ostuko ditu, dena soildu eta ondasunak harrapakin gisa hartuko ditu bere gudarosteari saritzat emateko.#Egipto Nabukodonosorren esku 30,10.24; 32,11-12; Jr 43,8-13. 20Tiroren aurkako ekintzaren ordaintzat emango diot Egipto, niretzat lan egin baitute berak eta gudarosteak. Nik, Jainko Jaunak, esana.
21«Egun hartan, berritu egingo dut israeldarren indarra, eta zuri, Ezekiel, beraiei hitz egiteko ahalmena emango. Orduan jakingo dute ni naizela Jauna».#hitz egiteko ahalmena Ik. 3,26+.

Currently Selected:

EZEKIEL 29: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy