IRTEERA 31
31
Santutegiko artisauak
(35,30-35)
1Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 2«Hara, Judaren leinuko Uriren seme eta Hurren biloba den Betzalel hautatu dut, 3eta Jainkoaren espirituz bete, jakituria, trebezia eta lan guztietarako gaitasuna emanez: 4artelanak asmatzeko, urre, zilar eta brontzezko lanak egiteko, 5harribitxiak eta zura lantzeko nahiz beste edozein langintzatarako. 6Danen leinuko Ahisamaken seme Oholiab eman diot lankide. Gainera, artisau guztiak trebeago egiten ditut, agindu dizudan guztia egin dezaten: 7elkarketa-etxola, itun-kutxa, kutxa gaineko estalkia, etxolako tresneria, 8mahaia bere tresnekin, urre garbizko argimutila bere tresna guztiekin, intsentsu-aldarea, 9erre-oparien aldarea bere tresnekin, uraska bere oinarekin, 10zeremonietarako jantziak#31,10 zeremonietarako jantziak: Grekozko antzinako itzulpenaren arabera; hebreerazko hitzaren esangura zalantzazkoa da., Aaron apaizarentzat jantzi sakratuak eta beronen semeen apaiz-zerbitzurako jantziak, 11gantzuketa-olioa eta santutegirako intsentsu usaintsua. Nik zuri agindutakoaren arabera egingo dute guztia».
Errespetatu larunbata
(20,8-11; 35,1-3)
12Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 13«Esan israeldarrei: Errespetatu nire larunbatak, hauxe baita belaunez belaun nire eta zuen arteko loturaren ezaugarria, jakin dezazuen nik, Jaun honek, aukeratu zaituztedala. 14Errespetatu, beraz, larunbata, egun sakratua baita zuentzat. Larunbata profanatzen duenak heriotza-zigorra izango du; egun horretan lan egiten duena herritik bota egingo dute.#Larunbata profanatu Zen 15,32-36; Mt 12,1-2. 15Sei egunez lan egingo duzue, baina zazpigarren eguna larunbata da, Jaunari sagaraturiko atseden-eguna. Larunbatez lan egiten duenak heriotza-zigorra izango du. 16Beraz, israeldarrek belaunez belaun errespetatuko dute larunbata, betiereko konpromiso gisa. 17Nire eta israeldarren arteko loturaren ezaugarri izango da, sei egunetan egin baitzituen Jaunak zeru-lurrak eta zazpigarrenean lanari utzi eta atsedena hartu baitzuen#31,17 atsedena hartu: Ik. 20,8 oh.».
18Jaunak, Sinai mendian Moisesekin hitz egiten amaitu zuenean, legearen bi harlauzak eman zizkion, Jainkoaren behatzez idatziak.#legearen bi harlauzak 24,12+.
Currently Selected:
IRTEERA 31: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: