IRTEERA 32
32
ISRAELDARREK JAINKOAREKIKO ITUNA HAUTSI (32,1—34,35)
Urrezko zekorra
1Herriak, Moises mendian luzatzen ari zela ikustean, Aaronengana bildu eta esan zion:
—Ea, egiguzu bidean gidatuko gaituen jainkoa, ez baitakigu zer gertatu zaion Egiptotik atera gintuen Moises horri.#Urrezko zekorra Dt 9,7-21; 1 Erg 12,26-32; Os 8,5-6; Sal 106,19-23; Ne 9,18; Eg 7,39-41.
2Aaronek erantzun zien:
—Kendu zeuen emazte eta seme-alabei urrezko belarritakoak eta ekarzkidazue.
3Kendu zituzten herritar guztiek urrezko belarritakoak eta Aaroni eraman zizkioten. 4Honek jaso, urrea urtu eta, zizelez landuz, zekor-irudia#32,4 zekor-irudia: Zezen gaztea indarraren eta emankortasunaren sinbolo da. Israeldarrek ez dute zekorra bera jainkotzat hartzen; zekor-irudia Jainko ikusezinaren idulki da, beraren presentziaren adierazgarri; horrela, Jainkoa hurbil eta beren esku daukate. moldeatu zuen. Orduan, israeldarrek esan zuten:
—Hau da zure jainkoa, Israel, Egiptotik atera zintuena!
5Hori ikusirik, aldarea eraiki zuen Aaronek zekor-irudiaren aurrean, eta honela egin zuen oihu:
—Bihar jai eginen dugu Jaunaren ohorez.
6Biharamunean, goizean goiz jaiki eta erre-opariak eskaini zituzten eta elkartasun-opariak aurkeztu. Gero, otordua egitera eseri zen herria; ondoren, jostatzeari ekin zioten.#jostatzeari ekin 1 Ko 10,7.
Jainkoak israeldarrak zigortu nahi
7Jaunak esan zion Moisesi: «Jaitsi zaitez, Egiptotik atera zenuen herri horrek okerrera jo baitu. 8Laster asko okertu dira agindu nien bidetik. Zekor-irudia egin dute, eta haren aurrean ahuspeztu dira eta opariak eskaini dizkiote, esanez: “Hau da zure jainkoa, Israel, Egiptotik atera zintuena!”»
9Jaunak esan zion, gainera: «Ikusia dut zeinen burugogorra den herri hau!#herri burugogorra 33,3; 34,9; Dt 9,13. 10Uztazu, bada: nire haserre-suminez garbitu egingo ditut, eta zuregandik herri handi bat sorraraziko».
11Orduan, Moisesek, bere Jainko Jaunaren sumina baretu nahiz, esan zion: «Jauna, nola jarriko zara, bada, haserre-sutan, hain ahalmen handiz Egiptotik atera duzun zeure herri honen aurka?#Moisesen erregua 34,8-9; Zen 14,13-20. Ik. Has 18,22+. 12Hara zer esango luketen egiptoarrek: “Asmo txarrez atera zituen Jainkoak, mendian hilarazteko asmoz, lurrazaletik ezabatzeko”. Ezti ezazu zeure haserre-sumin hori, egizu atzera herriari halako kaltea egitetik. 13Gogora itzazu#32,13 Gogora itzazu: Arbasoei eginiko ondorengotza ugariaren eta lurraldearen agintzariak berriro gogorarazten zaizkio Jainkoari (ik. Has 12,3 eta Ir 1,7 eta 2,24 oh.). Abraham, Isaak eta Jakob zeure zerbitzariak eta haiei eman zenien zin-hitz hau: Zuen ondorengoak zeruko izarrak bezain ugari egingo ditut, eta zuei agindu dizuedan lurralde hau betiko ondaretzat emango diet».#Abrahami, Isaaki eta Jakobi eginiko zin-hitza 1,7+; 2,24+.
14Hala, Jaunak atzera egin zuen bere herriari egindako mehatxutik.
Moisesek legearen harlauzak hautsi
15Moises menditik jaitsi zen, legearen harlauzak eskuetan zituela. Harlauzak bi aldeetatik idatziak zeuden:#legearen harlauzak 24,12+. 16Jainkoak berak eginak ziren eta haietan idatzia ere Jainkoak berak zizelkatua zen.
17Herriaren oihuak entzutean, Josuek esan zion Moisesi:
—Entzun, guda-oihuak kanpalekuan!
18Moisesek erantzun zion:
—Ez dira garaileen oihuak, ezta garaituenak ere; festa-oihuak dira entzuten ditudanak.
19Kanpalekura hurbildu ahala zekorra eta dantzak ikusi zituenean, haserre-sutan jarri zen Moises, eta harlauzak, eskuetatik jaurtiz, mendi barrenaren kontra puskatu zituen. 20Zekorra hartu, sutara bota eta xehe-xehe egiteraino erraustu zuen; gero, errautsa uretan nahastu eta israeldarrei edanarazi zien#32,20 israeldarrei edanarazi zien: Esaldi hau ez da ageri Dt 9,21eko paraleloan. Hemen ez da argi ikusten egintza horren esanahia (ik. Zen 5,11-28).. 21Eta Aaroni galdegin zion:
—Zer egin dizu herri honek? Nola eginarazi diozu halako bekatu larria?
22Aaronek erantzun zion:
—Ene jauna, ez zaitez sumindu. Ongi dakizu herri hau okerrera emana dela. 23Zera esan didate: «Egiguzu bidean gidatuko gaituen jainkoa, ez baitakigu zer gertatu zaion Egiptotik atera gintuen Moises horri». 24Orduan, nik esan diet: «Ba al du inork urrerik?» Haiek urrea bildu eta ekarri egin didate; nik sutara bota eta, hara, zekor hau atera da!
Zigorra
25Ohartu zen Moises Aaronen zabarkeriagatik herria bere onetik aterata zebilela, etsaien barregarri,#etsaien barregarri Dt 28,27; 1 Erg 9,7; Jr 29,18. 26eta, kanpalekuan zutik, oihu egin zuen: «Betoz niregana Jaunaren aldekoak!»
Lebitar guztiak bildu zitzaizkion. 27Moisesek esan zien: «Honela dio Israelgo Jainko Jaunak: Har beza nork bere ezpata eta zeharkatu kanpalekua, aterik ate jendea hilez, nahiz eta anaia, laguna edo auzokoa izan».
28Bete zuten lebitarrek Moisesen agindua, eta hiru milaren bat gizon hil ziren egun hartan. 29Moisesek esan zuen, orduan: «Gaur Jaunari sagaratuak izan zarete, ezbairik gabe semea nahiz senidea hil duzuelako. Jaunak, beraz, bedeinkatu egin zaituzte gaur#32,29 bedeinkatu egin zaituzte gaur: Tx.eko testua guztiz zalantzazkoa da (ik. Dt 33,9).».
Moises barkazio eske Jaunarengana
30Biharamunean, Moisesek esan zion herriari: «Bekatu larria egin duzue. Orain, Jaunarengana igo behar dut, ea barkazioa lortzen dizuedan».
31Hala, Jaunarengana itzuli eta esan zion:
—Benetan bekatu larria egin du herri honek, urrezko jainkoa eginez. 32Baina otoi, barka iezaiozu; bestela, ken nire izena idatzia duzun biziaren liburutik#32,32 biziaren liburutik: H.h., liburutik. Agian, Jainkoaren liburu hau zentsuetan egiten ziren izen-zerrendetan inspiratua dago: zerrendatik kanpo gelditzen zena, ez zen gehiago herrikide ere (ik. Sal 69,29)..
33Jaunak, ordea, erantzun zion:
—Nire aurka bekatu egiten duena bakarrik kenduko dut nire liburutik. 34Zoaz orain, eraman herria esan dizudan lekura. Nire aingeruak gidatuko zaitu. Baina iritsiko da zigor-eguna: orduan zigortuko ditut beren bekatuagatik.
35Jaunak zigortu egin zuen herria Aaroni zekorra egiteko eskatu ziolako.
Currently Selected:
IRTEERA 32: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: