YouVersion Logo
Search Icon

IRTEERA 30

30
Intsentsu-aldarea
(37,25-28)
1«Egin akazia-zurezko aldarea intsentsua erretzeko,#Intsentsu-aldarea 1 Erg 6,20-21; Ez 41,22; Ap 8,3-5. 2karratua: metro erdi bat luze-zabal eta metro bat gora. Aldare-ertzeko adarrek gorputz bat bera egingo dute aldarearekin. 3Estali urre garbiz gainaldea, lau alboak eta adarrak, eta ezarri inguruan urrezko hegala. 4Hegalaren azpitik urrezko eraztunak jarriko dizkiozu, bi alde batetik eta bi bestetik, haietatik hagak sartuz, aldarea eraman ahal izateko. 5Hagak akazia-zurez egingo dituzu eta urrez estaliko. 6Ezarri gero aldarea itun-kutxa estaltzen duen errezelaz kanpo, kutxaren gaineko estalki aurrean#30,6 kutxaren gaineko estalki aurrean: Ik. 25,17 oh. Hitz hauek falta dira hebreerazko eskuizkribu askotan eta grekozko itzulpenean., hor elkartuko bainaiz zurekin. 7Goizero, kriseiluak prest jartzean, intsentsu usaintsua erreko du Aaronek aldare honen gainean, 8eta gauza bera ilunabarrean, kriseiluak piztean; etengabe erreko duzue intsentsua Jaunaren aurrean belaunez belaun. 9Ez duzu aldare honen gainean horretarako intsentsua baizik eskainiko, ezta erre-oparirik, labore-oparirik nahiz isur-oparirik ere. 10Urtean behin aldarearen garbikuntza egingo du Aaronek, bekatuen barkamenerako eskainitako sakrifizioaren odolaz aldare-ertzeko adarrak igurtziz. Urtean behin egingo duzue hau belaunez belaun. Horrela, guztiz sakratua izango da aldarea, Jaunari sagaratua».#Urtean behin Lb 16,18-19.
Santutegirako zerga
11Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 12«Israeldarren errolda egitean, haietariko bakoitzak zerga emango du Jaunarentzat bere biziaren ordain, erroldatzea dela-eta izurri hilgarririk gerta ez dadin.#Jaunarentzat zerga 38,25-28; Mt 17,24. Ik. Zen 1. izurri hilgarri Ik. 2 Sm 24. 13Erroldatua den gizaseme orok bost gramo zilar ordainduko du Jaunarentzat, santutegian erabili ohi den pisu-neurriaren erdia. 14Erroldatua den hogei urtez gorako gizaseme orok ordainduko du zerga hori Jaunarentzat. 15Nork bere biziaren ordain Jaunarentzat zerga ematean, ez du aberatsak bost gramo baino gehiago ordainduko, ezta pobreak ere gutxiago. 16Beraz, jaso ezazu israeldarrek beren biziaren ordain ematen duten zilarra, eta eman elkarketa-etxolako kultu-zerbitzurako. Honela, gogoan izango ditu Jaunak bai israeldarrak, bai berauek beren biziaren ordain emandako eskaintza».
Brontzezko uraska
(38,8)
17Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 18«Egin uraska garbikuntzetarako; uraska eta beronen oina brontzezkoak izango dira. Ipini uraska elkarketa-etxolaren eta aldarearen artean, eta bete urez.#uraska 1 Erg 7,23-26.39; 2 Erg 16,17. 19Aaronek eta beronen semeek han garbituko dituzte esku-oinak. 20Elkarketa-etxolan sartzean, esku-oinak garbituko dituzte, hil nahi ez badute; orobat, beren zerbitzua betetzeko, Jaunari opariak erretzeko, aldarera hurbiltzean. 21Esku-oinak garbituko dituzte, beraz, hil nahi ez badute. Betiko lege izango da hau Aaronentzat eta beronen ondorengoentzat belaunez belaun».
Gantzuketa-olioa
22Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 23«Hartu usainkirik bikainenak: sei kilo mirra isurkor, hiru kilo kanela eta beste hiru kilo kanabera usaintsu, 24sei kilo kasia#30,23-24 mirra, kanela, kanabera, kasia: Landareetatik ateratzen ziren usainkiak. santutegiko pisu-neurriaren arabera, eta lau litro oliba-olio.
25«Horrekin guztiarekin gantzuketa-olioa egingo duzu, lurringileak egiten duen bezala usainkiak nahasiz. Hori izango da sagarapenetarako gantzuketa-olioa.#gantzuketa-olioa 37,29; 40,9-15; Lb 8,10-12.30; 1 Sm 10,1; 1 Kro 29,22; Si 45,15. Ik. Has 28,18. 26Horrekin sagaratuko dituzu elkarketa-etxola, itun-kutxa, 27mahaia bere tresnekin, argimutila bere tresnekin, intsentsu-aldarea, 28erre-oparien aldarea bere tresnekin eta uraska bere oinarekin. 29Sagaratu egingo dituzu eta guztiz sakratu bihurtuko dira, eta horiek ukitzen dituena ere sakratu gertatuko da. 30Gantzutu Aaron eta beronen semeak, eta sagaratu nire apaiz-zerbitzurako.
31«Esaiezu beste hau ere israeldarrei: Hau izango duzue sagarapenetarako gantzuketa-olioa belaunez belaun. 32Ez isuri edonolako gizaseme arrunten gainera, ezta prestatu ere horren antzeko oliorik; olio sakratua baita eta bere izaera sakratuari dagokionez erabiltzekoa. 33Horren antzeko oliorik prestatu eta gizaseme arruntaren gainera isurtzen duena, herritik bota egingo dute».
Intsentsu sakratua
34Jaunak esan zion Moisesi: «Hartu orotariko usainkiak, neurri bera bakoitzetik: erretxina, anbarra, galbanoa eta intsentsu#30,34 erretxina, anbarra, galbanoa, intsentsua: Landare eta zuhaitzetatik ateratzen ziren usainkiak. garbia;#Intsentsu sakratua 37,29; Lb 16,12-13; Sal 141,2; Ap 5,8; 8,4. 35horiek guztiak lurringileak egiten duen bezala nahasiz eta gatza erantsiz#30,35 gatza erantsiz: Antzinako itzulpenek ongi nahasia diote. Segur aski, gatza zerbait erretzeko lagungarri zen., prestatu intsentsu garbi eta sakratua. 36Egin hartatik puska bat xehe-xehe eta ezarri itun-kutxa aurrean, zurekin elkartuko naizen elkarketa-etxolan. Guztiz sakratua izango da zuentzat. 37Ez duzue hala eginiko intsentsurik zeuentzat erabiliko. Sakratutzat izango duzue, Jaunarentzat bakarrik erabiltzekoa baita. 38Usainez gozatzeko antzeko intsentsurik egiten duena, herritik bota egingo dute».

Currently Selected:

IRTEERA 30: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in