IRTEERA 22
22
1«Gauez etxea zulatzen harrapatu eta lapurra jo eta hiltzen duena ez da hilketaren errudun.#etxea zulatzen harrapatu Jr 2,34; Ez 12,7. 2Baina gauza bera egun-argitan gertatuz gero, hilketaren errudun da hiltzailea.
«Ostu duen guztia ordaindu beharko du lapurrak; nola ordaindurik ez badu, bera salduko dute lapurtu duenaren ordain. 3Ostutako aberea —idi, asto nahiz ardi— bere eskumende eta bizirik aurkitzen badiote, bi halako ordainduko du.
4«Norbaitek bere abereak sorora nahiz mahastira larratzera atera eta beste baten soroan larratzen uzten baditu, bere soro nahiz mahastiko emaitzarik hoberenez ordainduko du.
5«Norbaitek sua egiten badu eta suak, sasitan zabalduz, gari metatua, gari heldua nahiz erein berria erretzen badu, egindako kalteak ordainduko ditu.#sua Ep 9,15.
Maileguei buruzko legeak
6«Norbaitek beste bati dirua nahiz beste gauzaren bat gordetzeko utzi eta honi etxetik osten badiote, lapurrak bi halako ordainduko du, aurkitzen badute;#zerbait gordetzeko utzi Lb 5,20-26. 7aurkitzen ez badute, berriz, etxeko nagusia Jainkoaren aurrera#22,7 Jainkoaren aurrera: Ik. 21,6 oh. eta Lb 5,20-24. aurkeztuko da, eta bere lagunaren ondasunik ez duela ukitu aitortuko.
8«Jabegoari buruzko auzietan, norbaitek idi, asto, ardi, arropa nahiz desagertua zen beste edozein gauza berea dela aitortzen badu, auzia Jainkoari aurkeztuko zaio, eta Jainkoak errudun aitortzen duenak bi halako ordainduko dio besteari.
9«Norbaitek asto, idi, ardi nahiz beste abereren bat beste bati zaintzeko utzi, eta aberea hila, zauritua edo lapurtua gertatzen bada, eta inork ikusi ez, 10hartzaileak Jaunaren izenean zin egingo dio jabeari, berari utzitakoa ez duela ukitu aitortuz. Jabeak haren zin-hitza onartuko du, eta hark ez du ordaindu beharrik izango. 11Baina bere begi-bistan ostu badiote, ordaindu egin beharko dio jabeari. 12Piztiaren batek sarraskitu badu, hala gertatu delakoaren frogak aurkeztuko ditu, eta ez du ordaindu beharrik izango.#Piztiaren batek sarraskitu Has 31,39; Am 3,12.
13«Norbaitek beste bati aberea uzteko eskatu, eta aberea zauritua edo hila gertatzen bada, jabea bertan ez bazen, ordaindu egin beharko dio kaltea; 14jabea bertan bazen, berriz, ez du ordaindu beharrik izango. Baldin aberea alokatua badu, alokairu-saria bakarrik emango dio».
Moral- eta erlijio-alorreko legeak
15«Ezkontza-hitza eman gabeko neskatxa norbaitek liluratzen badu eta harekin oheratzen, dotea eman eta emaztetzat hartu beharko du.#neskatxa liluratu Dt 22,28-29. Ik. Os 2,16. 16Neskatxaren aitak emaztetzat eman nahi ez badio, berriz, neska birjinei dagokien dotea eman beharko du.
17«Ez utzi sorginik bizirik.#Ez sorginik Lb 20,6.27; Dt 18,10-11.
18«Abereekin haragizko bekatua egiten duenak heriotza-zigorra izango du.#Abereekin haragizko bekatua Lb 18,23+.
19«Jauna ez beste jainkoren bati sakrifizioak eskaintzen dizkiona erabat suntsitua izango da#22,19 erabat suntsitua izango da: Ik. Dt 2,34 eta oh..#beste jainkoei sakrifizioak Dt 17,2-3; 1 Erg 16,31-33; 2 Erg 21,3-5.
Ahulen aldeko legeak
20«Ez zurrupatu, ez zapaldu etorkinak, zuek ere etorkin izan baitzarete Egipton.#Ez zapaldu atzerritarra, alarguna, umezurtza Lb 19,33-34; Dt 24,17-18; Jr 22,3; Ez 22,7; Sal 146,9.
21«Ez erabili gaizki alarguntsak eta umezurtzak; 22zeren, gaizki erabiltzen badituzue, haiek niregana laguntza eske deiadar egitean, entzun egingo baitiet: 23haserre bizitan jarriko naiz eta gerraz hilko zaituztet; orduan, zuen emazteak bihurtuko dira alargun eta zuen seme-alabak umezurtz.
24«Zuekin bizi den nire herriko dohakaberen bati dirua maileguz ematen badiozue, ez izan zeken berarekin, ez ezarri interesik.#dirua maileguz eman Lb 25,35-37; Dt 23,20-21; Sal 15,5; Ne 5,1-13.
25«Soingainekoa hartzen badiozue bahituran, itzuli eguzkia sartzerako,#Soingainekoa bahituran Dt 24,10-13.17-18; Am 2,8. 26ez baitu hori beste estalkirik. Zerekin babestuko da, bestela, etzaterakoan? Laguntza eske deiadar egitean, entzun egingo diot, errukiorra bainaiz ni.
Erlijio-alorreko beste aginduak
27«Ez iraindu Jainkoa, ezta madarikatu herriko buruzagia ere.#ez madarikatu buruzagia Koh 10,20; Eg 23,5.
28«Egin luzatu gabe#22,28 Egin luzatu gabe: Honela ere uler daiteke: Ez eman besteei (beste jainkoei). uzta guztien eta ardoaren eskaintza.
«Sagaratu niri zeuen lehen-semea,#sagaratu lehen-semea 13,2+. 29baita zeuen behi eta ardien lehen-kumeak ere. Zazpi egunez amarekin geldituko dira, baina zortzigarrenean niri sagaratuko dizkidazue.
30«Niri sagaraturiko pertsonak behar duzue izan.
«Ez jan piztiek oihanean sarraskituriko abereen#22,30 oihanean sarraskituriko aberea: Ezin da jan, errituzko arauek agindu bezala hila izan ez delako (ik. Lb 17,15-16; Dt 14,21). okelarik; zakurrei botako diezue.#Niri sagaraturiko pertsonak Lb 11,44+.
Currently Selected:
IRTEERA 22: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: