YouVersion Logo
Search Icon

IRTEERA 21

21
Esklaboei buruzko legeak
(Dt 15,12-18)
1Jaunak esan zion Moisesi:
«Lege hauek emango dizkiezu israeldarrei:
2«Esklabo hebrearra erosten baduzue, sei urtez lan egingo du zuentzat, baina zazpigarrenean libre geldituko da, ezer ordaindu gabe.#Esklabo hebrearra Lb 25,35-55; Dt 15,12-18; Jr 34,8-16. 3Bakarrik etorri bazen, bakarrik joango da; emazterik bazuen, emazte eta guzti joango da; 4nagusiak eman badio emaztea, eta honek seme-alabak sortu, emaztea eta seme-alabak nagusiarenak dira, eta esklaboa bakarrik joango da. 5Baina esklaboak adierazten badu, nagusia, emaztea eta seme-alabak maite dituela, eta ez duela libre gelditu nahi, 6nagusiak Jainkoaren aitzinera#21,6 Jainkoaren aitzinera: Agian, kultu-lekura; badaiteke usadio hau sineste zahar baten oroigarria izatea ere, familiako jainkoa etxeko atean zegoelakoarena, alegia. eramango du, atera edo ate-uztaira hurbilaraziko eta ziri batez belarria zulatuko dio. Eta esklabo izango du betiko.
7«Norbaitek bere alaba esklabotzat#21,7 alaba esklabotzat: Neskatxa esklaboa ohaidea zen askotan, edo bigarren mailako emaztea. saltzen badu, ez da libre geldituko beste esklaboen erara. 8Nagusiak, bere asmoaren kontra, emaztetzat hartzen ez badu, atsegin ez duelako, ez du haren berrerospena galaraziko; dena den, ez du atzerritarrei saltzeko eskubiderik, iruzur egingo lioke eta. 9Bere semeari emaztetzat ematen badio, alaba bati dagokionez hartuko du. 10Beste emazteren bat hartzen badu, ezin izango dio lehenengoari kendu, ez janaririk, ez arroparik, ezta ezkontza-bizikidetzarik ere. 11Ez badizkio ematen, emaztea libre geldi daiteke, ezer ordaindu gabe.
Heriotza-zigorra merezi duten hobenak
12«Norbait jo eta hiltzen duenak heriotza-zigorra izango du.#hilketa 20,13+. 13Baina nahi gabe egin badu eta halabeharrez#21,13 nahi gabe egin badu eta halabeharrez: H.h., zelatan egon gabe, Jainkoak hala eskura eman diolako. Ustekabean gertatutakoen erantzukizuna Jainkoari egozten zaio., neuk adieraziko diot zein lekutan babes daitekeen.#babeslekuak Zen 35,9-34; Dt 4,42; 19,1-13; Jos 20; 1 Erg 1,50. 14Aitzitik, lagun hurkoarekin haserre egon eta maltzurkeriaz hiltzen duena, nire aldare ondoan babesten bada ere, handik hartu eta heriotzara emango duzue.#handik hartu 1 Erg 2,28-34.
15«Aita nahiz ama jotzen duenak heriotza-zigorra izango du.
16«Norbait bahitzen duenak, nahiz dagoeneko saldua izan, nahiz oraino berekin izan, heriotza-zigorra izango du.#Norbait bahitu 20,15+.
17«Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du.#gurasoak madarikatu Lb 20,9; Dt 21,18-21; 27,16; Si 3,16. Ik. 20,12+.
Zaurien ordaineko zigorra
18«Gizon biren arteko haserrealdian, batak bestea harriz nahiz ukabilez jo eta oheratu beharrean uzten badu, baina hil gabe, 19baldin zauritua gero jaiki eta makuluaren laguntzaz kalera irteten bada, errugabetzat emango dute erasotzailea; ez dago behartua sendaketaren eta geldi egonaren ordaina ematera besterik.
20«Norbaitek bere esklaboa, gizasemea nahiz emakumea, makilaz jotzen badu eta bat-batean hiltzen, erruduntzat emango dute. 21Baina egun bat edo bi bizirik irauten badu, ez dute kondenatuko, berea baitzuen esklaboa.
22«Gizonezko bi haserre ari direla, emakume haurdun bat jo eta honek haurra galtzen badu#21,22 haurra galtzen badu: Honela ere uler daiteke: garaiz aurretik haurra eginarazi., beste inolako okerrik gabe, errudunak haren senarrak ezarritako ordaina emango du, epaileen erabakiaren arabera. 23Baina bestelako okerrik gertatzen bada, bizia eman beharko du biziaren ordain#21,23 bizia biziaren ordain: Talioi legea izenekoa. Lege honen helburua, edonolako mendekuri eta indartsuenaren legeari mugak jartzea zen (ik. Has 4,23-24). Eginiko kaltearen parekoa izan behar zuen zigorrak, ez handiagoa.,#Talioi legea Lb 24,19-20; Dt 19,21; Mt 5,38-42. Ik. Has 4,23. 24begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain, eskua eskuaren ordain, oina oinaren ordain, 25erredura erreduraren ordain, zauria zauriaren ordain, kolpea kolpearen ordain.
26«Norbaitek bere esklaboa, gizasemea nahiz emakumea, begian jotzen badu eta begia hondatzen, libre utziko du hondatutako begiaren ordain. 27Hortz bat hausten badio, libre utziko du hortzaren ordain.
Jabeen erantzukizuna
28«Idi batek gizaseme nahiz emakumeren bat adarkatzen badu eta hiltzen, harrika hilko dute eta haren okelarik ez dute jango; baina idiaren jabea errugabetzat emango dute. 29Alabaina, idiak lehen ere adarkatzen bazuen eta, jabeak, jakinaren gainean egon arren, zaindu ez duelarik, idi horrek norbait, gizaseme nahiz emakume, hiltzen badu, harrika hilko dute, eta jabea ere heriotzara emango. 30Heriotzatik askatzeko jaregite-saria ezartzen badiote, eskatutako guztia eman beharko du biziaren ordain. 31Lege berak balio du adarkatua neskatxa nahiz mutikoa bada ere. 32Adarkatua esklaboa bada, harrika hilko dute idia, eta esklaboaren jabeari zilarrezko hogeita hamar txanpon ordainduko dizkiote.
33«Norbaitek putzua irekia utzi edota, egin ondoren, estali gabe uzten badu, eta idia zein astoa bertara erortzen bada,#idia zein astoa putzura Lk 14,5. 34dirutan ordainduko dio aberearen jabeari, baina hildako aberea beretzat har dezake.
35«Norbaiten idiak beste batena adarkatzen badu eta hiltzen, idi bizia saldu egingo dute, jasotako dirua eta hildako idiaren okela erdibanatuz. 36Baina idia adarkaria zela jakin eta jabeak zaindu ez badu, hildako idiaren jabeari idi bizia emango dio hildakoaren ordain, berak hildakoa hartuz.
Lapurretari eta kalteen ordainari buruzko legeak
37«Norbaitek idia nahiz ardia ostu eta hil edo saltzen badu, bost idi eman beharko ditu idiaren ordain eta lau ardi ardiaren ordain.#ordaina 2 Sm 12,6; Lk 19,8.

Currently Selected:

IRTEERA 21: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in