IRTEERA 23
23
Zuzentasuna eta errespetua
1«Ez zabaldu funsgabeko esamesarik; ez atera gaiztoaren alde, zuzengabeko testigantza eginez.#zuzenbidea auzian 20,16+; Dt 1,16-17; 16,18-20. 2Ez jarraitu gehiengoari, gaiztakeria egiteko. Auzian testigantza egitean, ez hautsi zuzenbidea, ez gehiengoari men egiteagatik, 3ezta behartsuari mesede egiteagatik ere.
4«Zuen etsaiak galduriko idia nahiz astoa aurkitzen baduzue, itzul iezaiozue. 5Ez utzi laguntzarik gabe gorroto dizuena; haren astoa zamapean erorita ikusten baduzue, ez ukatu zeuen laguntza, lagundu zamapetik ateratzen#23,5 lagundu zamapetik ateratzen: Esaldia iluna da jatorrizkoan. Testuinguruaren eta antzinako itzulpenen arabera eman da hemen (ik. Dt 22,1-4)..
6«Ez ukatu auzian behartsuei#23,6 behartsuei: Hebreerazkoak zure behartsuari dio, behartsuenganako ardura azpimarratuz. eskubiderik.
7«Urrundu zeuengandik gezurrezko salakuntzak: ez eman heriotzara errugabea eta zintzoa, nik ez baitut errugabe aitortuko horrelako gaiztakeria egiten duenik.
8«Ez onartu eskupekorik, itsutu egiten baititu pertsona argiak ere eta hondatu egiten zintzoen epaia.#Ez onartu eskupekorik Dt 27,25; 1 Sm 8,3; Is 5,23; Sal 15,5.
9«Ez zapaldu etorkina, ongi dakizue-eta zer den etorkin izatea, zeuek ere etorkin izan baitzarete Egipton.#Ez zapaldu etorkina 22,20-21+.
Atsedenari buruz oharkizunak
10«Sei urtez ereingo duzue zeuen lurrean eta bilduko uzta,#Urte sabatikoa Lb 25,1+. 11baina zazpigarrenean atseden emango diozue lurrari, landu gabe utziz; lurrak berez emango duena herriko behartsuek jango dute, eta gainerakoa basapiztiek irentsiko. Gauza bera egingo duzue zeuen mahasti eta olibadiekin.
12«Sei egunez egingo dituzue zeuen eginbeharrak, baina zazpigarrenean atseden hartuko duzue; horrela, zuen idi eta astoek ere atseden hartu ahal izango dute, eta zuen esklaboa eta etorkina indarberritu egingo dira#23,12 indarberritu egingo dira: Hemen larunbateko atsedenak helburu humanitarioa du (ik. 20,8 eta oh.)..#zazpigarren eguna 20,8+.
13«Bete nik esandako guztia; ez diezue beste jainkoei otoitz egingo, ez aipatuko ere haien izenik.#ez beste jainkoei otoitz Jos 23,7.
Erromes-jaiak
(34,18-26; Dt 16,1-17)
14«Ospatu hiru jai#23,14 hiru jai: Ik. Jaiak, Bibli Hiztegian. urtean nire omenez.#urtean hiru jai 23,17; 34,23; Dt 16,16.
15«Ospatu Legamia gabeko Ogien Jaia; nik agindu bezala, zazpi egunez legamia gabeko ogia jango duzue Abib hilean, ezarritako egunetan, hil horretan atera baitzineten Egiptotik. Ez da inor nire aurrera esku-hutsik azalduko.#Legamia gabeko Ogien Jaia 12,15+. Egiptotik atera 12,17; 13,4.
16«Halaber, ospatu uzta-jaia, soroan erein duzuenaren lehen fruituena; baita urteburuko uzta-biltzearena#23,16 uzta-jaia: Asteen Jaia ere deitua (ik. 34,22); greziar judaismoan eta Itun Berrian, berriz, Mendekoste. urteburuko uzta-biltzearena: Etxola Jaia ere deitua (ik. Lb 23,34; Dt 16,13). Urteburua udazkena da, uztak bukatzen ziren garaia. ere, zeuen soroetako lanaren fruituak biltzen dituzuenekoa.#uzta-jaia (Asteen Jaia, Mendekoste) 34,22; Lb 23,15-21; Zen 28,26; Dt 16,9-11; Tb 2,1; 2 M 12,32; Eg 2,1. uzta-biltzearena (Etxola Jaia) 34,22; Lb 23,34-43; Zen 29,12-38; Dt 16,13-15; Ne 8,13-18; Jn 7,37.
17«Beraz, urtean hiru aldiz aurkeztuko dira gizaseme guztiak Jainko Jaunaren aurrera.
18«Ez eskaini sakrifizioetako abere-odolik ogi harrotuarekin batera, ezta gorde ere hurrengo egunerako nire festan eskainitako abereen gantzak#23,18 Ez eskaini… batera: Lege hau Pazkoari buruz esana dago 34,25ean. abereen gantzak: Gantzak dira sakrifizioetako parterik berezienetakoa (ik. Lb 3,16), berehala erre beharrekoa..#abere-odola ogi harrotuarekin 34,25.
19«Eraman zeuen lurreko lehen fruituak Jaunaren, zeuen Jainkoaren, etxera.
«Ez egosi antxumerik bere amaren esnetan#23,19 Agindu honen arrazoia kanaandar erlijioaren kultu-usadio bati aurka egitea da..#lehen fruituak 34,26; Dt 26,1-11. Ez egosi antxumerik 34,26; Dt 14,21.
Kanaanen konkistari buruz agintzariak eta oharkizunak
(34,10-16; Dt 7)
20«Hara, neure aingerua bidaltzen dizuet gidari, bidean zain zaitzaten eta prestatu dizuedan lekura eraman.#aingerua gidari 14,19; 33,2; Has 24,7; Zen 20,16; Ml 3,1; Tb 5. 21Izan begirune berari eta ibili haren esanera; ez jarri aurka, ez baitizue desobeditzerik jasango, nire izenean ari denez. 22Nire esana egiten baduzue, ordea, eta nik agindu guztia betetzen, zeuen etsaien etsai eta aurkakoen aurkako izango nauzue.
23«Nire aingerua joango zaizue gidari, eta amortar, hitita, periztar, kanaandar, hibiar eta jebustarren lurraldera eramango zaituzte: herri guztiok desegingo ditut.#amortar… lurraldera 3,8+. 24Ez jokatu haiek bezala; ez ahuspeztu haien jainkoen aurrean, ezta gurtu ere; aitzitik, erabat suntsitu eta xehatuko dituzue haien zutarri sakratuak#23,24 zutarri sakratuak: Tente jarritako harriak ziren, jainkoaren presentzia adierazteko eta berari kultu emateko..#ez ahuspeztu 20,5; 34,14. Ik. 22,19+. erabat xehatu zutarriak 34,13; Zen 33,52; Dt 7,5; 2 Erg 23.
25«Gurtu ni, Jauna, zeuen Jainkoa, eta zuen ogia eta ura bedeinkatuko ditut eta gaixotasuna zuengandik aldenduko; 26ez da zuen herrian emakume agorrik izango, ezta umea galduko duenik ere; zuetako inor ez da garaia baino lehen hilko.
27«Neure izu-ikara hedatuko dut eta nahasmendua sortuko herrietan zuek haietan sartzean, eta zuen etsai guztiak ihesi jarriko.#izu-ikara herrietan 15,14+. 28Liztortzarrak#23,28 Liztortzarrak: Irudi hau hizkera militarrean erabiltzen da (ik. Dt 7,20; Jos 24,12); zenbaitek etsipen, adoregabetasun itzultzen du. bidaliko dizkizuet aurretik, hibiar, kanaandar eta hititak uxa ditzaten.
29«Ez ditut, hala ere, urte bakar batean botako, herrialde haiek eremu bihurtu eta basapiztiak ugal ez daitezen zuen kalterako. 30Ezari-ezarian botako ditut zuen aurretik, lurralde hartaz jabetzeko adina zuek ugaldu arte.
31«Zuen lurraldea Itsaso Gorritik Mediterraneoraino hedatuko dut, eta Sinai basamortutik Eufrates ibairaino#23,31 Eufrates ibairaino: Tx.ean adierazitako mugak David eta Salomonen garaian, garai ospetsuenean, Israelgo erresumak izan zituenak dira (ik. 1 Erg 5,1).. Lurralde hartako biztanleak eskumende jarriko dizkizuet, eta zuek bota egingo dituzue. 32Ez egin hitzarmenik haiekin, ezta haien jainkoekin ere. 33Ez utzi haiei zuen lurraldean bizitzen, nire aurka bekatu egitera eraman ez zaitzaten; bada, haien jainkoak gurtuko zenituzkete zeuen galbiderako».#zeure galbiderako (erorbide) 34,12; Dt 7,16; Jos 23,11-13; Sal 106,36.
Currently Selected:
IRTEERA 23: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: