YouVersion Logo
Search Icon

IRTEERA 20

20
Hamar aginduak
(Dt 5,6-21)
1Jainkoak hitz hauek#20,1 hitz hauek: Hamar aginduak dira, dekalogoa. Dt 5,6-21ean beste era batean azaltzen dira. Hasiera batean, dekalogoa hamar formula laburrek osatzen zuten. Hebrearrek eta kristau-elizen tradizioek hamar aginduen banaketa era desberdinean egiten dute. esan zituen:#Hamar aginduak Jr 7,9; Os 4,2; Mk 10,19; Erm 13,9.
2«Neu nauzu Jauna, zeure Jainkoa, Egiptotik, esklabotzatik, atera zintuena#20,2 atera zintuena: Herri osoa zu bakar bat bezala hartzen da aginduetan. Era berean, zu hori herritar bakoitza ere bada..#Neu nauzu Jauna 8,6+; Dt 5,6; Is 43,11; Sal 81,11. esklabotzatik (Egiptotik) atera 13,3.14; Dt 5,6+; Jos 24,17; Ep 6,8; Jr 34,13; Mi 6,4.
3«Ez izan ni beste jainkorik.#Ez izan beste jainkorik 34,14; Os 13,4; Sal 81,10.
4«Ez egin idolorik, ez irudirik, goian zeruan, behean lurrean nahiz lurpeko uretan dagoenetik.#Ez egin idolorik 34,17; Lb 19,4; 26,1; Dt 4,15-20; 27,15. Ik. 32,1-6; 1 Erg 12,26-29. 5Ez ahuspeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra#20,5 Jainko jeloskorra: Jainkoa jeloskorra dela esatea bere ondoan beste jainkorik ez duela onartzen esatea da, bera bakarrik aitortu eta zerbitzatu behar duela Israelek (ik. 34,14; Dt 4,24; 6,15). bainaiz: gorroto didaten gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen dut hirugarren eta laugarren belaunaldiraino ere;#Jainko jeloskorra 34,14; Dt 4,24. hirugarren eta laugarren belaunaldiraino 34,7; Zen 14,18-19; Dt 7,9-10. 6baina mila belaunaldiz agertzen diet onginahia maite nautenei eta nire aginduak betetzen dituztenei.
7«Ez erabili alferrik Jaunaren, zeure Jainkoaren, izena, ez baitut hori egingo duenik zigorrik gabe utziko.#Ez erabili alferrik… Lb 19,12; Mt 5,33; 7,21.
8«Gogoan izan larunbata#20,8 larunbata: Larunbata, atseden-eguna, Jaunak kreazioa burutu ondoren hartu zuen atsedenaren oroigarri da. Larunbataren beste zenbait motibazio Ir 23,12 eta Dt 5,12-15ean ditugu., Jaunari sagaratzeko.#Errespetatu larunbata (zazpigarren eguna) 16,23.29; 31,12-17; 35,1-3; Lb 19,3; 23,3; Dt 5,12. Ik. Zen 15,32-36; Lk 13,10-16. 9Sei egunez egingo duzu lan eta zeure eginbehar guztiak burutuko; 10baina zazpigarrena atseden-eguna duzu, Jaunari, zeure Jainkoari, sagaratua. Ez egin inolako lanik egun horretan, ez zuk, ez zure seme-alabek, ez zure morroi-mirabeek, ez zure abereek, ezta zure herrian bizi den etorkinak ere. 11Zeren sei egunetan egin baitzituen Jaunak zeru-lurrak, itsasoa eta berorietan bizi den guztia, eta zazpigarren egunean atseden hartu baitzuen. Horregatik, larunbata bedeinkatu egin zuen Jaunak eta egun sakratutzat ezarri.#zazpigarren egunean atseden Has 2,2-3.
12«Ohoratu aita-amak, luzaro bizi zaitezen, Jaunak, zeure Jainkoak, ematen dizun lurraldean.#Ohoratu aita-amak 21,17; Lb 19,3; Dt 27,16; Si 3,1-16; Mt 15,4; Lk 2,51; Ef 6,2-3.
13«Ez hil inor.#Ez hil inor 21,12-15; Has 9,5-6; Lb 24,17; Zen 35,16-19; Mt 5,21; St 2,11.
14«Ez egin adulteriorik.#Ez egin adulteriorik Lb 20,10; Sal 50,18; Mt 5,27; St 2,11. Ik. 2 Sm 11—12; Jn 8,2-11.
15«Ez ostu#20,15 Ez ostu: Debeku honek zuzenean hauxe galarazten du: esklabo bihurtzeko pertsonak bahitzea (ik. 21,16). Hala ere, bidezko da agindua edozein lapurretari buruz ulertzea..#Ez ostu (bahitu) 21,16; Lb 19,11; Dt 24,7; Sal 50,18.
16«Ez egin gezurrezko testigantzarik lagun hurkoaren aurka.#Ez gezurrezko testigantzarik 23,1-3; Lb 19,15-16; Sal 50,19-20.
17«Ez gutiziatu lagun hurkoarenik ezer: ez haren emazterik, ez morroi-miraberik, ez idirik, ez astorik, eta ez beste ezertxo ere».#Ez gutiziatu Is 5,8; Mi 2,2.
Israeldarrak Jainkoaren beldur
18Herri osoak sumatzen zituen trumoi eta tximistak, turuta-hotsak eta mendia ketan, eta, beldurrez dar-dar, urrutian zeuden geldi.#Herria beldurrez Dt 5,23-31; Heb 12,18-19.
19Esan zioten, bada, Moisesi:
—Hitz egizu zuk eta adituko dizugu; baina ez diezagula Jainkoak hitz egin, hil ez gaitezen.
20Moisesek erantzun zien:
—Ez izan beldur! Jauna zuek probatzera etorri da, berari begirune izanik, bekatu egin ez dezazuen.
21Herria urruti gelditu zen, eta Moises Jainkoa zegoen laino beltzera hurbildu zen.#laino beltzera 1 Erg 8,12; Sal 18,10. Ik. 13,21+.
Aldareari buruzko legeak
22Jaunak esan zion Moisesi:
«Esan israeldarrei: Zeuek ikusi duzue nola mintzatu natzaizuen zerutik.
23«Ez iezadazue egin, ez zilarrezko, ez urrezko idolorik.#urrezko idolorik ez Ik. 32,1-6.
24«Egidazue buztinezko aldare bat, eta eskaini bertan zeuen ardi eta idiak erre-opari eta elkartasun-oparitzat; ni gurtzeko adieraziko dizkizuedan leku guztietan, han izango nauzue eta bedeinkatuko zaituztet.
25«Harrizko aldarerik egiten badidazue, ez egin harlanduz; zizelez landua izanez gero, profanatua geldituko#20,25 profanatua geldituko: Gauzak ez ziren egokiak Jaunaren zerbitzuan erabiltzeko, beren berezko izaeran eta egoeran izan ezik (ik. Dt 27,5-7; Jos 8,31). litzateke eta.#Harrizko aldarea Dt 27,5-7; Jos 8,31.
26«Ez egin mailadirik ene aldarera, hara igotzean zeure lotsariak agerian jar ez ditzazun#20,26 agerian jar ez ditzazun: Lihozko tunika bat besterik ez zeraman apaizak soinean bere zerbitzua betetzeko aldarera igotzean (ik. 2 Sm 6,14,20).».

Currently Selected:

IRTEERA 20: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in