IRTEERA 17
17
Masa eta Meribako urak
1Israeldarren elkarte osoa, Jaunaren agindura, Sin basamortutik abiatu zen, geldiuneak eginez. Refidimen#17,1 Refidim: Toki ezezaguna, baina Sinai menditik hurbil zegoena (ik. 17,6 eta Zen 33,12-14). ezarri zuten kanpalekua, baina ez zen han urik herriak edateko.#harkaitzetik ura Zen 20,1-13.#Sin basamortutik Refidimera Zen 33,12-14. 2Orduan, aurpegi eman zioten Moisesi, esanez:
—Emaguzu ura edateko!
Moisesek erantzun zien:
—Zer dela eta ematen didazue aurpegi niri? Zergatik tentatzen duzue Jauna?
3Baina egarri zen herria bazter hartan, eta marmarrean hasi zen Moisesen aurka, esanez:
—Honetarako atera al gaituzu Egiptotik, geu, geure seme-alabak eta abereak egarriak hilarazteko?#marmarrean 14,11+.
4Moisesek deiadar egin zion Jaunari:
—Zer egin diezaioket herri honi? Ia-ia harrika egin didate!
5Jaunak erantzun zion:
—Pasa herriaren aurrealdera, eta hartu zeurekin zenbait herri-arduradun. Hartu eskuan Nilo ibaia jotzeko erabili zenuen makila, eta zoaz. 6Han izango nauzu ni, Horeb#17,6 Horeb: Ik. 3,1 oh. mendiko harkaitzean. Harkaitza jo eta ura sortuko da, herriak edan dezan.
Hala egin zuen Moisesek, Israelgo arduradunen aurrean.#Harkaitza jo eta ura sortu Is 43,20; Sal 78,15-16; 105,41; Jkd 11,1-14; Jn 7,38; 19,34; 1 Ko 10,4. 7Leku hari Masa eta Meriba —hau da, «Tentalekua» eta «Auzi-lekua»— eman zion izena, han berari aurpegi eman eta Jauna tentatu zutelako, esanez: «Jauna geurekin dugu, bai ala ez?»#Masa eta Meriba Dt 6,16+; Sal 81,8+; Heb 3,7-11. Jauna geurekin dugu? 32,1; 33,14-17.
Amalektarren aurkako gudua
8Refidimen amalektarrek#17,8 amalektarrak: Palestinaren hegoaldeko Negev basamortuko herria. Has 36,12 eta 16aren arabera, Esauren ondorengoetarikoak dira. eraso zieten israeldarrei.#amalektarrak Zen 13,29; 24,20; Dt 25,17-19; Ep 6,3; 1 Sm 15; 30,1-20. 9Orduan, Moisesek esan zion Josueri#17,9 Josue: Lehen aldiz ageri da Pentateukoan zehar hain aipatua izango den eta lurraldearen konkistan herria gidatuko duen gizona (ik. Josue liburua).: «Aukeratu zenbait gizon eta atera amalektarren aurka borrokara. Bihar muinoaren gainean zutik egongo naiz ni, Jainkoaren makila eskuan».#Jainkoaren makila eskuan 4,17+.
10Moisesek esan bezala egin zuen Josuek eta amalektarren aurka guduari ekin zion. Bitartean, Moises, Aaron eta Hur muinoaren gainera igo ziren.#Aaron eta Hur 24,14. 11Moisesek besoei goian eusten#17,11 besoei goian eutsi: Besoak altxatzea etsaiak madarikatzeko keinua da (ik. Jos 8,18.26). zienean, israeldarrak ziren garaile; behera erortzen zitzaizkionean, berriz, amalektarrak.#israeldarrak garaile Sal 44,5-8.
12Moisesi besoak nekatu zitzaizkionean, harri bat hartu eta lurrean ipini zuten, bertan eser zedin. Gero, Aaronek eta Hurrek haren besoei eutsi zieten, alde banatatik. Honela, tinko iraun zuten Moisesen besoek, eguzkia sartu arte. 13Eta Josuek amalektarrak garaitu zituen eta ezpataz garbitu.
14Orduan, Jaunak esan zion Moisesi: «Idatzi hau liburuan#17,14 liburuan: Ez dakigu zein liburu den; grekozko itzulpenak liburu batean dio. oroigarri gisa, eta jakinarazi Josueri zeharo ezereztuko ditudala amalektarrak, ez dela munduan haien oroitzapenik ere geldituko».
15Moisesek aldarea eraiki zuen eta «Jauna, nire bandera» ezarri zion izena, 16esanez:
«Jaunaren errege-aulkiari
eraso diotelako,
menderen mendetan
borrokatuko da Jauna
amalektarren aurka».
Currently Selected:
IRTEERA 17: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso