IRTEERA 16
16
Jaunak israeldarrak janariz hornitu basamortuan
1Israeldarren elkarte osoa Elimdik irten eta Elim eta Sinai artean dagoen Sin basamortura#16,1 Sin basamortua: Sinai penintsularen erdialdean dago. heldu zen. Bigarren hilaren hamabosta zen Egiptotik irtenez gero.#Elimdik Sin basamortura Zen 33,10-11.
2Han, basamortuan, elkarte osoa marmarrean hasi zen Moises eta Aaronen aurka,#marmarrean 14,11+. 3esanez: «Hobe genukeen Jaunak Egipton hilarazi bagintu, haragi-eltze inguruan eseri eta ase arte jaten genuenean! Zuek, ordea, gu denok goseak hiltzera ekarri gaituzue basamortu honetara».
4Orduan, Jaunak esan zion Moisesi: «Janaria eroraraziko dizuet euri gisa zerutik. Herria egunean egunekoa biltzera aterako da. Probatu egin nahi dut, ea nire esanera dabilen ala ez. 5Seigarren egunean, bildutakoa prestatzean, beste egunetakoa halako bi izango da».
6Honela mintzatu zitzaizkien Moises eta Aaron israeldarrei: «Gaur arratsaldean jakingo duzue Jaunak atera zaituztela Egiptotik, 7eta bihar goizean ikusiko haren ahalmena. Aditu du beraren aurka egin duzuen marmarra. Aaronek eta nik ez dugu zerikusirik, gure aurka marmar egiteko».#Jaunaren ahalmena (aintza) ikusi 24,16-17; 40,34-35; Lb 9,23; Zen 16,19; 17,7; Is 6,3; Mt 17,1-9; Jn 1,14.
8Gainera, esan zien Moisesek: «Gaur arratsaldean Jaunak okela emango dizue jateko, eta bihar goizean asetzeko adina ogi, aditu baitizkizue bere aurkako marmarrak. Izan ere, guk ez dugu zerikusirik. Gure aurka ez, baina Jaunaren aurka jardun duzue marmarrean».
9Ondoren, Moisesek esan zion Aaroni: «Esaiozu israeldarren elkarte osoari Jaunaren aurrera hurbiltzeko, aditu baitu haien marmarra».
10Aaron mintzatzen ari zitzaiela, denek basamorturantz begiratu zuten, eta hara non ikusten duten Jauna, aintzaz beterik, hodei batean agertzen. 11Jaunak esan zion Moisesi: 12«Aditu dut israeldarren marmarra. Esaiezu: Ilunabarrean okela jango duzue, eta bihar goizean ogiz aseko zarete. Honela jakingo duzue ni naizela Jauna, zuen Jainkoa».#okela eta ogia Ik. 1 Erg 17,6.
13Arratsaldean, galeperrak heldu ziren eta kanpaleku osoa estali zuten; biharamun goizean, ihintz-geruza azaldu zen kanpaleku inguruan.#galeperrak Zen 11,31-34; Sal 78,26-31; 105,40; Jkd 16,2-4; 19,11-12. 14Ihintza desagertu zenean, antzigarraren itxurako zerbait, xehea eta garautsua, gelditu zen lur gainean. 15Hura ikustean, israeldarrek honela ziotsoten elkarri: «Zer da hau?#16,15 Zer da hau?: Hebreeraz Man hu; hortik dator mana hitza (ik. 16,31).» Ez baitzekiten zer zen.
Moisesek esan zien: «Jaunak janaritzat ematen dizuen ogia da.#Jaunaren ogia 1 Ko 10,3. 16Hara zer agindu didan Jaunak: Bakoitzak bil dezala jateko behar adina, lau litro bakoitzeko, nork bere etxolan dituen lagunen arabera».
17Hala egin zuten israeldarrek, batak asko eta besteak gutxi bilduz. 18Neurria hartzerakoan, ordea, ez zuen sobera asko bildu zuenak, ez eta eskas gutxi bildu zuenak ere. Bakoitzak jateko behar adina zuen.#ez zuen sobera 2 Ko 8,15.
19Gero, Moisesek esan zien: «Ez dezala inork biharamunerako ezer gorde».
20Hala ere, zenbaitek ez zion Moisesi jaramonik egin eta hurrengo egunerako gorde zuen; baina harrak jo eta usteldu egin zitzaien. Haserretu egin zen Moises haien aurka.
21Goizero biltzen zuen bakoitzak jateko behar zuena, eguzkiak berotzean desagertu egiten baitzen.
22Seigarren egunean bi halako bildu ohi zuten, bederatzi bat litro lagun bakoitzeko; orduan, elkarte-arduradunak horren berri ematera joan zitzaizkion Moisesi. 23Honek erantzun zien: «Hori da Jaunak esana: Bihar larunbata da, Jaunari sagaraturiko atseden-eguna. Erre gaur erre beharrekoa eta egosi egosi beharrekoa, eta gorde biharko gelditzen zaizuena».#larunbata atseden-eguna 20,8.11+.
24Moisesek agindu bezala, biharamunerako gorde zuten gelditu zitzaiena eta ez zitzaien usteldu, ezta harrik sortu ere. 25Orduan, Moisesek esan zien: «Jan ezazue gaur, Jaunari sagaraturiko atseden-eguna da eta; gaur ez duzue kanpoan ezer aurkituko. 26Sei egunez bilduko duzue; zazpigarren eguna atseden-eguna da eta ez da ezer izango».
27Herritar zenbait, ordea, zazpigarren egunean ere biltzera atera zen, baina ez zuen ezer aurkitu. 28Orduan, Jaunak esan zion Moisesi: «Noiz arte ibili behar duzue nire agindu eta legeak bete nahi ezta? 29Begira: neuk, Jaun honek, eman dizuet larunbata, atseden hartzeko; horregatik, seigarren egunean bi egunerako janaria ematen dizuet. Beraz, zazpigarren egunean zaudete nor bere tokian, kanpora atera gabe».
30Herriak, bada, atseden hartu zuen zazpigarren egunean.
31Israeldarrek biltzen zutenari «Mana#16,31 Mana: Ik. 16,15 oh. Segur aski, basamortuko landare baten izerdi-tantak ziren; gauez gogortu egiten ziren eta hazi zurien itxura hartzen zuten.» eman zioten izena. Zuria zen, txarrangil-haziaren itxurakoa eta ezti-opilaren gustukoa.#Mana Zen 11,4-9; Dt 8,3.16; Sal 78,18-25; 105,40; 136,25; Jkd 16,20-29; Jn 6,26-58.
32Moisesek esan zien: «Hau agindu du Jaunak: Lau litroko neurria manaz bete eta gorde ondorengo belaunaldientzat, Egiptotik atera zaituztedanean basamortuan eman dizuedan janaria ikus dezaten».
33Eta Aaroni esan zion: «Hartu ontzi bat, bete lau litro manaz eta ezarri Jaunaren aurrean, ondorengo belaunaldientzat gordez».
34Jaunak Moisesi agindu bezala, Aaronek itun-agiriaren aurrean gorde zuen gerorako.#gerorako gorde Heb 9,4.
35Berrogei urtez jan zuten mana israeldarrek, jendedun lurraldeetara, Kanaango lur-mugetara, iritsi arte alegia.#Kanaanera iritsi arte Jos 5,12.
36(Omer —mana neurtzeko erabilitako neurria— efa#16,36 Omer: Neurgailua, lau litrokoa (ik. 16,16). efa: Neurgailua, 40 litrokoa gutxi gorabehera. baten hamarrena zen).
Currently Selected:
IRTEERA 16: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso