DANIEL 5
5
Belxatzar erregearen otordua
1Belxatzar#5,1 Belxatzar: Babiloniar testuek aipatzen dute Belxatzar; ez zen, ordea, Nabukodonosorren semea, Naboniderena baizik, Babiloniako azken erregearena. erregeak mila goi-funtzionario gonbidatu zituen otordu handi baterako, eta haiekin batera ardoa edaten hasi zen. 2-3Ardoak beroturik, bere aita Nabukodonosorrek Jerusalemgo tenplutik hartu zituen urre eta zilarrezko ontziak#5,2-3 ontziak: Ik. 2 Erg 25,14-15. ekartzeko agindu zuen, bere funtzionario, emazte eta ohaideekin batera beraietatik edateko asmoz. Ekarri zituzten, bada, Jerusalemgo Jainkoaren etxetik hartutako urre eta zilarrezko ontziak eta guztiek beraietatik edan zuten.#tenpluko ontziak 1,2. 4Ardoa edaten zuten bitartean, urre, zilar, brontze, burdina, zur eta harrizko jainko-irudiak goresten hasi ziren.#urrezko jainko-irudiak Is 40,19-20; Jr 10,2-5; Sal 135,15-17; Ap 9,20.
5Bat-batean, giza esku bat agertu zen eta aretoko paretan, argimutilaren atzean, behatzez idazten hasi zen. Idazten ari zen eskua ikustean, 6zuri-zuri jarri zen erregea eta, bere burutazioek beldurturik, indarrik gabe eta belaunak dardaraz gelditu zen. 7Deiadarka hasi zen, aztiak, astrologoak eta igarleak ekartzeko aginduz. Honela esan zien: «Hor idatzia eta berorren esanahia azalduko didana purpuraz jantziko dut, lepoan urrezko katea jarriko diot eta agintez hirugarrena#5,7 agintez hirugarrena: Esamolde ilun honek ez du adierazten segur aski 6,2an esaten dena besterik, Daniel erreinuko hiru ministro nagusietako bat izango dela, alegia. izango da nire erreinuan».
8Aurkeztu ziren, bada, erregearen zerbitzura zeuden jakitun guztiak; baina ez ziren idatzia irakurtzeko gauza izan, ezta haren esanahia erregeari azaltzeko ere.#ez ziren gauza izan 2,11; 4,4. 9Izu-ikaraturik zegoen Belxatzar eta erabat zurbildurik. Funtzionarioak ere guztiz izuturik zeuden, zer egin ez zekitela.
Idatzia Danielek azaldu
10Ama erreginak entzun zituen erregearen eta funtzionarioen deiadarrak eta, otorduko aretoan sarturik, esan zuen: «Bizi zaitez luzaro, jauna! Ez zaitzatela zeure burutazioek izutu; ez daukazu zertan zurbildurik. 11Badago zure erreinuan jainko santuen espiritua duen gizon bat. Zure aitaren garaian, jainkoek bakarrik dauzkaten buru argia, trebetasuna eta jakinduria aurkitu genituen delako horrengan. Hain zuzen, zure aita Nabukodonosorrek aztien, igarleen eta astrologoen buru izendatu zuen bera.#jainko santuen espiritua 4,5. 12Berebiziko espiritua, ezaguera eta trebetasuna ditu ametsen esanahia argitzeko, asmakizunak igartzeko eta gauza korapilotsuak erabakitzeko. Daniel da, erregeak Beltxatzar izena ezarri ziona. Ekar ezazu, bada, gizon hori: berak azalduko dizu idatziaren esanahia».
13Ekarri zuten, bada, Daniel erregeagana eta honek galdetu zion:
—Zu al zaitugu Daniel, nire aitak Judatik gatibu ekarri zituen juduetakoa? 14Jainkoen espiritua duzula eta berebiziko buruargitasun, trebetasun eta jakinduriaren jabe zarela entzun dut. 15Arestian ekarri ditut jakitun eta aztiak, hor idatzirik dagoena irakurri eta esanahia azal diezadaten; baina ez dira gauza izan. 16Zuk ba omen dakizu honelako asmakizunak igartzen eta gauza korapilatsuak erabakitzen. Hor idatzia irakurri eta esanahia azaltzen badidazu, purpuraz jantziko zaitut, lepoan urrezko katea jarriko, eta agintez hirugarrena izango zara nire erreinuan.
17Danielek erantzun zion:
—Errege jauna, ez dut erregalu edo sari beharrik, gorde zeuretzat edo eman besteren bati. Baina hor idatzia irakurriko dizut eta esanahia azalduko. 18Goi-goiko Jainkoak errege handi egin zuen Nabukodonosor zure aita, ohore eta aintzaz jantzia. 19Eta Jainkoak emaniko handitasun horrengatik, herri, nazio eta hizkuntza guztietako jendea beldur zen haren aurrean. Izan ere, bere nahierara ematen zuen heriotza edo bizia, bere nahierara jasotzen edo beheratzen. 20Baina harrokeriaz eta handiustez bete zen, eta erregetzatik eraitsi egin zuten eta bere aintza galdu zuen.#harrokeriaz bete 11,12; Dt 8,14. Ik. 4,34+. 21Gizartetik bota egin zuten eta basapiztien antzeko bihurtu zen: basastoekin bizi izan zen, belarra jaten zuen idiek bezala eta haren gorputza ihintzak bustitzen. Horrela bizi izan zen, goi-goiko Jainkoa dela giza erreinu guztien jabea eta berak nahi duena ezartzen duela errege aitortu zuen arte. 22Eta zuk, Belxatzar, haren semeak, hori guztia jakin arren, ez duzu zeure burua apaldu nahi izan. 23Zeruko Jauna mespretxatu duzu, haren tenpluko ontziak ekarri eta zeure funtzionario, emazte eta ohaideekin ardoa edateko erabiliz. Bitartean, zilar, urre, brontze, burdina, zur eta harriz eginiko jainko-irudiak, ezer ikusten, entzuten eta ulertzen ez dutenak, goretsi dituzu; baina ez duzu goretsi zure bizia eta etorkizuna bere esku dituen Jainkoa, diren guztiak egin dituena.#zure bizia bere esku Jb 12,10; Eg 17,25. 24Horregatik bidali du Jainkoak esku hori hitzok idaztera. 25Idatzirik dagoena hauxe da: MENE, MENE, TEKEL, PARSIN. 26Hitzen esanahia, berriz, hauxe: MENEk «zenbatua» esan nahi du, hau da, zenbatu ditu Jainkoak zure erregetzako egunak eta muga ipini die; 27TEKELek «pisatua» esan nahi du, hau da, pisuan pisatu zaituzte eta urri aurkitu; 28PARSINek#5,28 Parsinek: H.h., Peresek. Peres eta Parsin hitz beraren singularra eta plurala dira. Hitz-joko bikoitza biltzen du: esanahiarekin batetik; pertsiar izenarekin bestetik. «zatitua» esan nahi du, hau da, zure erreinua zatitua izan da eta mediarrei eta pertsiarrei emana.
29Orduan, Daniel purpuraz janzteko eta lepoan urrezko katea jartzeko agindu zuen Belxatzarrek, eta agintez hirugarren zela erreinuan aldarrikatu zuen.
30Gau hartan bertan hil zuten Belxatzar Babiloniako erregea.
Currently Selected:
DANIEL 5: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso