Bible App logo
Search Icon

DANIEL 4

4
Erregearen bigarren ametsa
1«Ni, Nabukodonosor, lasai eta zoriontsu bizi nintzen neure errege-jauregian. 2Baina, gau batez, ohean nengoela, amets bat egin nuen, zeharo izutu ninduena, eta erabat beldurtu ninduten amesgaizto eta ikuskariak izan nituen. 3Orduan, Babiloniako jakitun guztiak bilarazi nituen, ametsaren esanahia azaltzeko. 4Etorri ziren, bada, aztiak, igarleak eta astrologoak, eta ametsa kontatu nien; baina ez ziren esanahia azaltzeko gauza izan.#aztiak… 2,2+. 5Azkenean, Daniel aurkeztu zen. Gizon hau, nire jainkoaren ohorez Beltxatzar ere deitua, jainko santuen espirituz#4,5 nire jainkoa: Bel, babiloniarren jainko nagusia. jainko santuen espirituz: Goi-argiz hornituriko gizontzat jotzen da Daniel; gauza bera 6. eta 15. tx.etan ere. Plurala egokiagoa da testuinguruan, erregeak bere pentsaera paganoaren arabera hitz egiten baitu. beterik dago. Kontatu nion ametsa, esanez: 6Beltxatzar, aztien buru zaren hori, badakit jainko santuen espirituak gidatzen zaituela eta misterio zailik ez dagoela zuretzat. Azal iezadazu, bada, ametsaren esanahia.#aztien buru 2,48. 7Ohean nengoela, ikuskari hau izan dut:
«Zuhaitz guztiz garaia
zegoen munduaren erdian.#Zuhaitz garaia Is 10,33—11,1; Ez 17,3-10.22-24; 31,3-14.
8Zuhaitza
handia eta sendoa egin zen:
zeruraino iristen zen,
munduaren azken ertzetik ere
ikus zitekeen.
9Haren hostoak ederrak ziren,
eta fruituak ugari,
sorkari guztiak asetzeko adina.
Basapiztiek haren itzalean
egiten zuten abaro
eta hegaztiek haren adarretan habia.
Bizidun ororen janari zen.
10«Oraindik ohean nengoela, zerutik zetorren aingeru zaindari bat#4,10 aingeru zaindari bat: H.h., jagolea, santua; hau da, Jainkoaren egitasmoa eta erabakiak betetzeko beti prest dauden zerutar zerbitzarietako bat. ikusi nuen ikuskarian. 11Ozenki egin zuen oihu, esanez:
«Bota zuhaitza,
moztu adarrak,
kendu hostoak,
jaurti behera fruituak!
Ihes egin bezate
honen azpitik piztiek,
baita adarretatik hegaztiek ere.
12Utzi lurrean, ostera,
zuhaitzondoa bere erroekin,
lotu burdinazko
eta brontzezko kateez,
eta geldi bedi zelaiko belarretan.
Busti beza ortziko ihintzak,
janaritu bedi belarrez,
abereak bezala.
13Ez du giza adimenik izango,
abereen sena baizik.
Zazpi urtez#4,13 Zazpi urtez: H.h., Zazpi denboraldiz. biziko da horrela!
14Aingeru santuak erabakia da hau,
bizidun guztiek jakin dezaten
Goi-goikoa dela
giza erreinu guztien jabea:
nahi duenari
ematen dio berak erregetza
eta gizakietan apalena
errege-aulkira jasotzen.#Goi-goikoa giza erreinuen jabea 4,22; Jr 27,5; Jb 36,7. apalak jaso 1 Sm 2,8; Lk 1,52.
15«Hauxe da nik, Nabukodonosor erregeak, izan dudan ametsa. Orain zuk, Beltxatzar, azaldu ametsaren esanahia. Erreinuko jakitun guztiak ez dira gai izan hori azaltzeko; zuk, ordea, egin dezakezu, jainko santuen espirituak gidatzen baitzaitu».
Danielek erregeari ametsa adierazi
16Daniel, Beltxatzar ere deitua, harri eta zur gelditu zen une batez, bere burutazioek beldurtuta. Erregeak esan zion:
—Beltxatzar, ez izutu ametsa eta beronen esanahia direla eta.
Beltxatzarrek erantzun zion:
—Izan bedi zure etsaientzat amets honek adierazten duena. 17Zuhaitz handia eta sendoa ikusi duzu, garaieraz zerurainokoa, munduaren azken ertzetik ikus zitekeena. 18Haren hostoak ederrak ziren eta sorkari guztiak asetzeko adina fruitu zuen. Basapiztiek abaro egiten zuten haren itzalean eta hegaztiek habia adarretan. 19Errege jauna, zeu zara zuhaitz hori! Handi eta sendo egin zara zeu ere; zeruraino iritsi da zure handitasuna, lurraren ertzeraino zabaldu zure boterea. 20Gero, aingeru zaindaria ikusi duzu zerutik jaisten; honela zioen: «Bota zuhaitza eta txikitu! Zuhaitzondoa, ostera, utzi lurrean bere erroekin eta lotu burdinazko eta brontzezko kateez zelaiko belarretan. Busti beza zeruko ihintzak eta bizi bedi horrela zazpi urtez basapiztien antzera». 21Errege jauna, hara esanahia, hara Goi-goikoak zuri buruz hartu duen erabakia: 22Gizartetik botako zaituzte, basapiztien artean biziko zara, belarra jango duzu idiek bezala eta ortziko ihintzak bustiko zaitu. Zazpi urtez egongo zara horrela, Goi-goikoa giza erreinu guztien jabea dela eta berak nahi duena ezartzen duela errege aitortuko duzun arte. 23Zuhaitzondoa eta erroak uzteko aginduak, berriz, hauxe esan nahi du: denen jabea zeruko Jainkoa dela aitortuko duzunean, errege izango zarela berriro. 24Beraz, errege jauna, onar ezazu nire aholkua: Utzi zeure bekatuak zuzenbide eginez#4,24 zuzenbide eginez: Zentzu hertsian hartuta, zuzenbidezko ekintza bereziki limosna da., uko egin gaiztakeriari, behartsuekin errukitsu izanez. Agian, luzaroan eta zoriontsu biziko zara.#limosna (zuzenbide egin) Tb 12,9; Si 3,30.
Ametsa bete
25Esandako guztia gertatu zitzaion Nabukodonosor erregeari. 26Handik urtebetera, Babiloniako jauregian egurasten zebilela, 27esan zuen erregeak:
«Hona hemen Babilonia handia,
erregeen bizileku izateko eraikia,
nire boterearen
eta aintza paregabearen
ezaugarri!»#Babilonia handia Is 21,9; Ap 14,8; 16,19; 17,5; 18,2.
28Hitz hauek esatearekin batera, mintzo hau entzun zen zerutik: «Nabukodonosor errege, entzun: Galdua duzu zeure erregetza! 29Bota egingo zaituzte gizartetik! Basapiztien artean biziko zara, belarra jango duzu idiek bezala! Zazpi urtez biziko zara horrela, Goi-goikoa dela erreinu guztien jabea eta berak nahi duena ezartzen duela errege aitortuko duzun arte».
30Berehala bete ziren hitzok: bota egin zuten Nabukodonosor gizartetik, belarra jaten hasi zen idiek bezala eta haren gorputza ortziko ihintzak bustitzen zuen. Ilea arranoaren lumak bezain luze egin zitzaion eta atzazalak hegazti harraparienak bezalako.
Nabukodonosor sendatu
31Erregeak esan zuen: «Zazpi urteak bete zirenean, nik, Nabukodonosorrek, begiak zerurantz jaso nituen eta berriro giza adimena eman zitzaidan. Goi-goikoari eskerrak eman nizkion eta beti bizi denari gorespena eta aintza:
«Haren aginteak beti iraungo du,
haren erreinuak
menderen mendetan.#Haren aginteak… 3,33+.
32Haren aurrean ezdeus dira
lurrean bizi diren guztiak;
nahi bezala darabiltza
zeru-lurretako izakiak.
Ez da inor
haren ahalmenari
aurka egingo dionik;
ez da inor
egiten duenaz ezer esango dionik.#Ez da inor… Is 45,9; Jb 9,12; Jkd 12,12; Erm 9,20.
33«Une berean, adimena eman zitzaidan berriro, eta neure erregetzaren aintzarako, neure ohore eta ospe guztiaz jabetu nintzen. Bila etorri zitzaizkidan kontseilari eta handikiak. Errege-aulkian jarri ninduten berriro eta lehen baino ohore handiagoa izan nuen. 34Horregatik, nik, Nabukodonosorrek, handietsi, goretsi eta ospatu egiten dut orain zeruko Erregea:
«Haren egintza guztiak
egiazkoak dira,
haren jokabideak zuzenak!
Badaki harro dabiltzanak
beheratzen!»#haren jokabideak zuzenak Dt 32,4; Sal 111,7-8. harroak beheratu 5,20; Ez 17,24; Sal 18,28; Lk 1,52.

Currently Selected:

DANIEL 4: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in